Kantabriako Alderdi Erregionalista
(«Partido Regionalista de Cantabria» orritik birbideratua)
Kantabriako Alderdi Erregionalista (gaztelaniaz: Partido Regionalista de Cantabria, PRC) Kantabriako (Espainia) alderdi erregionalista da. 1978ko amaieran sortu zuten, Asociación para la Defensa de los Intereses de Cantabria (ADIC) elkartean Kantabria Gaztela eta Leonen parte bat izan ez zedin. 1995 eta 2011 artean Kantabriako Gobernuan izan zen, 2003ra arte PPrekin eta gero PSOErekin. 30 udalerrik alderdi honen alkate bat dute, nagusiena Reinosa izanik.
Kantabriako Alderdi Erregionalista Partido Regionalista de Cantabria | |
---|---|
Fitxategi:Logo PRC compacto.svg | |
Buruzagia | Miguel Ángel Revilla |
Bozeramailea | Rafael de la Sierra |
Sorrera | 1978ko azaroaren 10a |
Egoitza nagusia | Amós de Escalante 2, 2ºD (Santander) |
Ideologia politikoa | Kantabriar erregionalismo, Populismo |
Eserlekuak erakundeetan | Kantabriako Parlamentua 12 / 39 |
http://www.prc.es |
1988tik aurrera bere idazkari nagusia Miguel Ángel Revilla da. Buruzagi horrek Espainiaren batasunaren aldeko posizio estrategikoa adierazi du 2020ko urtarrilean, printzipio nagusi gisa, Espainiako gobernu koalizioei begira.[1]
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) PRC-ren webgunea
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ (Gaztelaniaz) «Revilla a Pedro Sánchez: Cantabria prefiere quedarse sin tren a que España se rompa» www.lasnoticiasdiarias.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).