Euskal Herriko Karlista Alderdia

Partido Carlista de Euskalherria» orritik birbideratua)

Euskalherriko Karlista Alderdia, EKA (gaztelaniaz: Partido Carlista de Euskalherría) Hego Euskal Herriko alderdi politiko karlista ezkertiarra da.

Euskalherriko Karlista Alderdia
(E.K.A.)
BuruzagiaJosé María Porro Sáinz
Sorrera19741
Egoitza nagusiaPozoblanco kalea, 15-BIS 1. Iruñea
Ideologia politikoaEzker alternatiboa, sozialismo autogestionarioa eta federazioaren aldekoa
eka.partidocarlista.com/
1Alderdi Karlistaren barneko federazioa, 1977an legeztatuta.

E.K.A.k-Euskal Herriko Karlista Alderdiak, ia bi mendeko bizia du Alderdi Karlistaren barruan, izen honen zama historikoaren kontzientea da, eta kendutako Askatasuna berreskuratzeko Herri baten ahaleginen jarraitzaile hartzen du bere burua, eta denboren eskakizunei egokitzen saiatzen da.

Askatasunen berreskurapenaren guda luzean, eta denboran zehar, zenbait goiburu edo printzipio erabili izan dira historian zehar laguntza moduan; “Jaungoikoa, Aberria, Erregea”, hasieran; “Jaungoikoa, Aberria, Foruak, eta Erregea”, gero, eta egun “Askatasuna, Sozialismoa, Federalismoa, Autogestioa“; bakoitzaren eta guztion xedea gizon eta emakume pertsona egiten duen Askatasuna lortzeko izanik, besteon askatasuna muga bakarra izango litzateke, besterik ez; honek , askatasun politikoa, soziala eta ekonomikoa eskatzen du. Hau lortzeko baliabide baketsu, legalak eta demokratikoen bidez, egungo eta etorkizuneko iharduera ezartzen du Euskal Herriko Karlista Alderdiak, E.K.A.k.

Alderdi guztiz subiranoa da, Estatuko beste alderdi karlistekin federatuta dago Alderdi Karlistan. Gizarte aske, demokratiko eta zuzenagoa lortzea aldarrikatzen du libre eta borondatezko itun baten bidez, Estatuko Herri guztien artean egina.

1976ko Aberri Eguna antolatu zuten erakundeetako bat izan zen[1] zenbait euskal alderdi ezker independentistakin (ETA (m eta pm), EHAS, LAIA eta LAB) eta espainiar alderdi ezker iraultzailekin (MC, LCR eta ORT) batera. 1977ko otsailean Euskal Erakunde Herritarraren sorreran parte hartu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

E.K.A.ren webgunea