Hazizurri

Parotiditis» orritik birbideratua)


Hazizurria (edo parotiditisa) gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak batik bat jotzen dituena eta listu-guruin batzuen hantura (parotidenak) eragiten duena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hazizurri
Deskribapena
Motaparotitis (en) Itzuli, mumps virus infectious disease (en) Itzuli, herpangina (en) Itzuli, salivary gland disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Pediatria
Arrazoia(k)hazizurriaren birus
Sintoma(k)Ondoeza, sukarra, hantura, pankreatitisa, meningitisa, orkitisa, epididimitisa
xerostomia
Patogenoaren transmisioadroplet infection (en) Itzuli
aire bidezko kutsadura
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB26.9 eta B26
GNS-9-MK072
DiseasesDB8449
MedlinePlus001557
eMedicine001557
MeSHD009107
Disease Ontology IDDOID:10264
Hazizurridun umea

Hazizurria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. 2005ean 36 kasu jakinarazi ziren EAEan, eta 2006an 52.

Etiologia aldatu

Hazizurriaren eragilea Paramixobirusen taldeko birus bat da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, kapside helikoidal batez babestua. Hazizurria sortzeaz gain, talde horretako birusek elgorria eta pneumonia mota bat ere eragiten dute.

Gizakia da hazizurriaren gordailu bakarra.


Infekzioa aldatu

Parotiditisa oso kutsakorra da. Gaixoak kanporatzen dituen listu-tanten bidez (eztula edo doministiku egiterakoan) transmititzen da, arnas aparatuari eragiten dioten beste gaitzen antzera (hotzeria, gripea, pneumonia, elgorria...). Birusa arnas jariakinetan dago, eta gaixoak kanporatutako aerosol tantetan milioika birus patogeno daude.

Arnas traktuko zelulak infektatu ondoren birusa odolaren bidez gorputz osora hedatzen da, organo desberdinetara iritsiz: barera, barrabiletara, nerbio-sistema zentralera eta parotida guruinera, besteak beste.

Infekzioa pasatutakoan bizitza osorako immunitatea garatzen da. Hots, hazizurria behin besterik jasan daitekeen gaixotasuna da.

Sintoma klinikoak aldatu

Infektatuen %25ak ez du inongo sintomarik, ez du gaixotasunik garatzen, alegia. Hauengan, birusaren aurkako antigorputzak dira infekzioaren aztarna bakarra.

Sintomak daudenean gaitzaren inkubazio epea 2-3 astekoa da. Nagusiak honako hauek dira: buruko mina, sukar arina, ondoeza eta listu-guruinen hantura.

Zenbait kasutan beste organo batzuk kaltetzen dira gaitzaren ondorioz: area (pankreatitisa agertzen), barrabilak (orkitisa agertzen) edo nerbio-sistema (meningitisa agertzen). Konplikazio hauek ez dira oso ugariak, zorionez.

Konplikazioak aldatu

Hazizurriaren konplikazioak elgorri, hazizurri eta errubeolaren txertoa jaso aurretik eta ostean
Sintoma/Gaixotasuna  kasuen % 
Parotiditis 
kasuen %
txertatu ostean 
Parotidaren hantura %98 %0,5
Pankreatitisa %2tik %5era %0,5
Barrabil hantura en  
Nerabe eta helduak
%20tik 50era 1/1.000.000 (%0,0001)
Meningitisa ~%15 1/1.000.000 (%0,0001)
Gortasuna 1/20.000 (%0,005) %0

Diagnostikoa aldatu

Klinikoa izan ohi da, sintomatologia aztertuz. Listu-guruinen hanturak asko laguntzen du diagnostikoa egiten. Laborategiko probak ez dira normalean egin behar.


Profilaxi eta tratamendua aldatu

Hazizurriaren aurkako txertoa dago, birus moteldu batekin egindakoa. Euskal Herrian eta herrialde garatuetan ume guztiei ematen zaie, elgorri eta errubeolaren txertoekin batera (txerto hirukoitz biriko delakoa erabiliz). Txertoa bi dositan ematen da, lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urterekin. Txertaketa masiboari esker hazizurriaren intzidentzia %95ean jaitsi da Europan.

Hainbat gaixotasun birikorekin gertatzen den moduan, ez dago birusaren aurkako tratamendu espezifikorik. Gaitzaren sintomak arintzeko antipiretikoak eta analgesikoak erabiltzen dira (parazetamola, esaterako). Ume txikiei ez zaie aspirina eman behar, botika horrek Reye-ren sindrome larria eragin baitezake.

Kanpo estekak aldatu