Ireki menu nagusia

Parmenion (antzinako grezieraz: Παρμενίων; c.K.a. 400-Ekbatana, K.a. 330) lehenik Filipo II.a Mazedoniakoa eta ondoren honen seme Alexandro Handiaren zerbitzura egon zen mazedoniar jeneral bat izan zen.

Parmenion
Allar-Alexandre.jpg
Strategos


satrapa

Bizitza
Jaiotza Grezia, K. a. 400
Herrialdea  Mazedonia
Heriotza Ekbatana, K. a. 329 (70/71 urte)
Heriotza modua gizahilketa
heriotza zigorra
Familia
Aita Philotas
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ancient Macedonian army Itzuli
Gradua jeneral

BiografiaAldatu

Filotasen aita eta mazedoniar noble bat izan zen. Filipo II.aren erregealdian garaipen handia lortu zuen iliriarren aurka K.a. 356an. K.a. 346an Atenasekin bakea sinatzeko bidalitako mazedoniar ordezkaritzaren kide, ondoren, armada baten buru bidali zuten Eubeara, mazedoniar eragina ziurtatzeko, K.a. 342an.

K.a. 336an, Amintas eta Atalorekin batera Asia konkistatzeko agindua zuen 10.000 soldaduko armada bat zuzendu zuen. Alexandro Handiaren armadako aginteko bigarrena bihurtu zen Alexandroren aita zen Filipo II.a hil zenean. Armadaren ezkerraldeko hegala zuzendu zuen Graniko, Issos eta Gaugamelako guduetan.

Drangiana konkistatu ondoren, Alexandrori, Parmenionen semea zen Filotas bera hiltzeko asmoa zuen konspirazio baten kide zela esan zioten. Filotas mazedoniar askeen biltzarrak zigortu eta exekutatu zuen. Garai hartan, Mazedonian, errudunaren gizonezko senide guztiak ere hiltzea zen. Ez zegoen Parmenionek konspirazio horretan parte hartu izanaren frogarik, baina ez zuen defendatzeko aukerarik izan.

Bere soldaduak, jeneral zaharraren heriotzaren berri izatean, ia altxatu egin ziren. Alabaina, Alexandro Handiak gutun bat bidali zuen Parmenionen agintepean zeuden soldaduei irakurria izateko, non euren komandantearen exekuzioaren arrazoiak eta Filotasen traizioa azaltzen zizkien, honek matxinada eragotzi zuelarik, soldaduek, Parmenion bere seme nagusia eta bizirik zuen bakarraren (beste biak hil egin baitziren) exekuzioarekin lasai ez zela geratuko ulertu baitzuten, hala, euren haserrea baretu eta erregearenganako konfiantza indartuz.

Jeneral honen hilketak, Filipo II.a Mazedoniakoaren armakidea, interpretazio ugari eta oso ezberdinak sorrarazi ditu. Izatez, Parmenion Alexandro Handiaren armadaren atzeguardian zegoen hornitzeko ardurarekin. Beraz, bere semea hila izan zela jakindakoan Alexandro ataka batean utziko zuen Parmenionek zuzendutako altxamendu bat gerta izan zitekeen. Hala ere, jeneral honek hain berri garratzaren aurrean izango zuen erreakzioa sekula ez da jakingo.