Parisko herriko etxea

Parisko herriko etxea edota Parisko udaletxea (frantsesez Hôtel de ville de Paris) Frantziako Paris hiriburuko Udalaren egoitza da. 4. barrutian dago, Hôtel de Ville plazan. 1357 ez geroztik Udalaren egoitza da.

Parisko herriko etxea
 Monumentu historikoa
Parisko herriko etxearen fatxada.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 4. barrutia
Koordenatuak48°51′23″N 2°21′08″E / 48.8564°N 2.3522°E / 48.8564; 2.3522
Map
Historia eta erabilera
Berreraikuntza1874 - 1882
Sutea 1871ko maiatzaren 24a
JabeaParisko Udala
KudeatzaileaParisko Udala
Erabileraegoitza ofiziala
Arkitektura
ArkitektoaThéodore Ballu (en) Itzuli
EstiloaRenaissance Revival architecture (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA00086319
Kontaktua
Helbidea5, rue de Lobau, 75004 Paris

Historia aldatu

1357 urtean Parisko merkatarien lehenkaria zen Étienne Marcel-ek Maison aux piliers ("Zutabeen etxea") erosi zuen Sena ibaiertzeko kaiaren alboko hondartzan zegoena. Urteek aurrera egin ahala Place de Grève ("hareatako plaza") bihurtu zen eta hriko exekuzioak bertan egiten hasi ziren.

Frantzisko I.a Frantziakoak hiriari udaletxea ezartzea erabaki zuen 1533 urtean, Paris Kristau eremuko hiri handiena izatean hainbeste merezi zuelako. Zutabeen etxea eraitsi eta Udaletxe berria pizkundeko estiloan eraiki zuten, Domenico da Cortona arkitektu italiarrak diseinatua. Lanak ordea asko luzatu ziren eta 1628an amaitu zen eraikuntza, Luis XIII.aren erregealdian.

XIX mendean hainbat istiluren erdian egon zen, Frantziako Iraultzan eta Frantzia-Prusia Gerran besteak beste. Azken honetan Parisko Komunak bere egoitza bihurtu zuen eta anti-komuneroak zetozela ikusita udaletxeari su eman zioten, barneko egurrezko egitura guztiak errez eta harrizko oskol bat utziz.

1873 eta 1892 artean Udaletxea berreraiki zen Théodore Ballu eta Édouard Deperthes arkitektoen gidaritzapean.

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Helbidea: Place de l'Hôtel de Ville, 75004
  • Ordutegia:
    • 8:00 - 19:30 astelehenetik ostiralera
    • larunbat eta igandetan itxita
  • Geltokiak:

Kanpo estekak aldatu