Papilionoidea
Papilionoidea lepidopteroen ordenako superfamiliako tximeletez esaten da.
Papilionoidea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Superfamilia | Papilionoidea Latreille, 1802
|
Azpibanaketa | |
Tximeleta mota handiak dira, egunezkoak. Sei zangoak ondo garatuak dituzte; palpoak, aldiz, oso laburrak eta atzeko hegoak arantza-itxurako isats bat dutenak. Kolorez hori-beltzak izaten dira, baina tarteka orban gorriak, urdinak eta marroiak ere badituzte. Hegoak gora aldera eta elkarren kontra tolestuak edukitzen dituzte geldirik daudenean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.