Panthermobile The Pink Panther Show marrazki bizidunen telesailerako egindako auto prototipo funtzional bat izan zen.[1] “Munduko ibilgailurik bitxiena” deitu izan zioten bere faraian auto pertsonalizatu arrosa honi.

Panthermobile
Prototipoa eta Oldsmobile Toronado (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaEd Newton (en) Itzuli
Historia
Sorrera1969
Ezaugarriak
Dimentsioak180 (zabalera) × 700 (luzera) cm

Erabilpena eta ezaugarriak aldatu

Ed 'Newt' Newtonek diseinatu zuen 1969an Bob Reisner California Show Cars delako lantegian, eta marrazki bizidunen telesaileko lehen jatorrizko kreditu eta tituluetan erabili izan zen. Sekuentzia ezagunean, gidaria haurra zen[2][3][4].

Oldsmobile Toronado baten txasisaren gainean eraiki ze. Zazpi litroko Oldsmobile V8 motorrak aurreko gurpilak gidatzen zituen.[3][1]Atzerako ispiluen ordez, kamera eta zuri-beltzeko telebista monitore bat zituen gidariak.[1] Autoaren gorputza xafla metalikoa zen.[3] Mutur luzearen ondorioz, autoa gidatzeko oso zaila zen.[1]Urte askoan, autoa Jay Ohrberg sustatzailearena izan zen, 2007an enkantean jarri aurretik.[5] Berriro enkantean jarri zuten 2011n, eta Kaliforniako Los Angelesko Galpin Auto Sports-ek erosi eta zaharberritu zuen, Dave Shutenek gainbegiratuta.[1].[3]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Panthermobile» artikulutik itzulia izan da, 2022-04-11 data duen 1082047318 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-04-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d e News.com.au (retrieved 15 January 2017)
  2. Carbodydesign (retrieved 15 January 2017)
  3. a b c d Jalopnik (retrieved 15 January 2017)
  4. The Pink Panther Show Original Opening HQ. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  5. Panthermobile goes to auction. .

Kanpo estekak aldatu