Tigre

Panthera tigris» orritik birbideratua)

Tigrea (Panthera tigris) Panthera generoko eta Felidae familiako animalia espeziea da, hizkera arruntean katu handi deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta nahitaezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpiespezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpiespezierik handiena Siberiako tigrea zela pentsatu izan da gaur egunera arte, baina egungo datuek Bengalako tigrea azpiespezierik handiena izan daitekeela iradokitzen dute, biek antzeko pisua izan dezaketela aintzat hartuta.

Tigre
Pleistozeno-gaur egun

Iraute egoera

Galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
Espeziea Panthera tigris
(Linnaeus, 1758)
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia107 egun
Kolorealaranja, beltz eta zuri
Elikadura iturri nagusiaUngulatua, Tximinoa, Phasianidaea, Leporidaea, arraina, txakurra, fruitu oskolduna, belarkia eta fruitua
Habitatbaso
Masa1,19 kg (pisua jaiotzean)
Haginkadaren indarra127
Kumaldiaren tamaina2,5
Eguneko zikloagaueko
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Oso moldakorrak izanik, tigreak ingurune askotan bizi daitezke, Siberiako taigan belardi zabaletan zein mangladi tropikaletan. Lurraldekoiak eta gehienetan bakartiak dira, eta lurralde-azalera handiak behar dituzte beren harrapakin-eskakizunak betetzeko. Honi lotzen bazaio giza populaziorik handienak dituzten munduko zenbait tokitan bizi direla, erraz ulertzen da gizakiekin dituzten gatazkak. Tigre modernoaren bederatzi azpiespezieetatik hiru iraungi egin dira eta beste seiak iraungitzeko arriskuan daude. Arriskuaren lehen zergatia beren habitataren suntsiketa eta zatikatzea da, eta ondoren ehiza.

Tigrea munduko megafaunako espezierik karismatikoenetakoa eta ezagunenetakoa da. Antzinako mitologian eta folklorean leku nabarmena bete du, eta oraindik ere film eta literatura modernoan askotan aipatzen da. Tigrea armarri eta bandera askotan ageri da, bai eta kirol talde zenbaiten maskota gisa eta Asiako herrialde batzuetako animalia nazional gisa ere.

Deskribapena aldatu

 
Bengalako tigrea

Tigreen tamaina eta beste ezaugarriak azpiespezie batetik bestera aldatzen dira. Egoera basatian, tigre arrek 147 eta 218 kg tarteko pisua izaten dute eta 190-330 cm-ko luzera, buztana barne (honek, 60 eta 110 cm inguru neurtzen du) eta 60 eta 122 cm arteko altuera soin gurutzera. Emeak, bestalde, txikiagoak dira, 124-167 kg-koak eta 177-275 m-ko luzerarekin. Gaur egun, subespezierik txikiena Malaysiako tigrea da eta handiena Bengalako tigrea.

Tigre gehienek ilaje laranja edo horia eta marra marroi ilunak edo beltzak dituzte, eta erdialdeko eta sabelaldeko zonaldea zurixka dute. Marren kopurua sexuaren araberakoa da (emeek marra gutxiago dituzte), baina tigre gehienek 100 marra baino gutxiago dituzte. Marren marrazkia banako bakoitzean ezberdina da eta hau banakoak ezberdintzeko erabili daiteke, pertsonok hatz-aztarna erabiltzen dugun moduan. Hala ere, hau ez da tigre bat identifikatzeko erabili ohi den metodoa. Seguruenik, marren funtzioa kamuflajea da, ehizatzen daudenean, haien harrapakinetatik ezkutatzeko erabilgarriak dira. Tigrearen marren marrazkia hauen azalean ere aurkitzen da, beraz, ilea mozten bazaie marrak ikusten jarrai daiteke.

 

Felido gehienak bezala, tigreek ere zenbait kolore ikusteko gai dira. Beste alde batetik, gauez ikusmen zorrotza dute, erretinan kokatzen den mintz espekularrari esker, gaueko argitasun txikia fokalizatzen dute.

Bere motatako beste kideak bezala, tigreak orro egiteko gaitasuna dauka.

Beste felido batzuk ez bezala, tigrea oso igerilari ona da; uretan harrapakinak ustekabean harrapatu eta ehiza ditzake.

Lurrualdea aldatu

Tigre helduak lurraldekoiak izan ohi dira eta asko ehizatzen dute. Beraz tigre bakoitzak bere lurraldea edo lur eremua du. Tigre emeek 20 km2ko lurraldea izan dezakete, arrena askoz zabalagoa da, 80km2-ko batez besteko azalera hartuz; hala ere, lurraldearen zabalera tigreen populazioaren araberakoa da. Tigre arrek hainbat emeen sarrera baimendu dezakete haien lurraldeetan, baina ez arrena. Emeekin harrapakin bat partekatzeko eta emearen ondoren elikatzeko gai dira (lehoien kasuan, alderantziz gertatzen da, izan ere ar menderatzailea da elikatzen den lehenengoa). Haien izaera erasotzailea dela eta, tigreen arteko lurralde gatazkak bortitzak izaten dira eta ar baten heriotzarekin bukatu daiteke, baina heriotza hauek urriak dira, izan ere lurralde gatazka gehienetan arrak ia kalterik gabe bukatzen dute. Haien lurraldea markatzeko arrak gernua eta beste jariakin batzuk zuhaitzen gainean zipriztintzen ditu.

Tigre basatia ikertzeko hainbat teknika existitzen dira; duela zenbait urte tigreen populazioa haien oinatzetako igeltsu moldeak erabiliz kalkulatzen zen. Gaur egun irrati transmisore lepokoa tresna erabilgarria bihurtu da, tigre basatien ikerketarako.

Ugalketa aldatu

 
Tigre emea bere kumearekin.

Emeak soilik egun batzuetan zehar dira ugalkorrak eta estalketa egun hauetan zehar hainbat aldiz gerta daiteke. Umealdia 107 eguneko iraupena dauka, eta denboraldi hau pasatu ondoren, emeak, gehienez, sei kume erditzen ditu, kilogramo bat baino gutxiago pixatzen dutenak.

Ar helduak kumeak hiltzera iris daitezke, emeak harkorrak egiteko.

Zortzi aste betetzean, kumeak haien gordelekutik ateratzeko eta haien ama jarraitzeko prest daude.

Tigre gazteak, gutxi gorabehera, 18 hilabeteekin independente izaten hasten dira, baina bi urte edo bi urte eta erdi bete arte ez dira haien amengandik guztiz banantzen. Tigreek hiru edo lau urteekin sexu heldutasunera heltzen dira. Tigre gazteek eskuarki haien ametatik gertu kokatzen dute haien lurraldea, helduek berriz, gatazken bidez lortzen dute haien lurraldea zabaltzea. Tigre emeek ar eta eme kume kopuru berdintsua erditu ohi dituzte haien bizitza guztian zehar.

Dieta aldatu

 
Tigrearen hortzaldia. Haien letagin luzeak harrapakinak hiltzeko eta haragia urratzeko erabiltzen dituzte.

Askatasunean, tigreak batez ere tamaina handiko ungulatuez elikatzen dira, nahiz eta, beste predatzaile asko bezala, tigreak ere oportunistak izan eta ez diete harrapakin txikiei muzinik egiten, esaterako tximinoak, paumak, erbiak eta arrainak. Siberian, tigrearen harrapakin nagusiak wapiti, sika oreina, oreina, orkatza eta basurdea dira, Sumatrako uhartetan berriz, Timorreko oreina, basurdea eta tapir malayoa. Belarjale handiak ehizatzeko gai dira, gaurrak, bufalo urtarra eta altzea esaterako.

Haien harrapakinen artean harrapakari handiak ere aurki daitezke, adibidez, marradun hienak, otsoak, cuoiak, erretikuludun pitoiak, indiar pitoiak, tibetar hartzak, bezudun hartzak, malaysiar hartza, siamdar krokodiloak, gabialak; eta batzuetan gepardoak, lehonabarrak eta padurako krokodiloak. Azken hauek soilik urritasun momentuetan jaten dituzte, normalean arriskutsuak direla uste dutelako erasotzen dituzte.

Indian sanbarra eta basurdea dira tigrearen harrapakin ohikoenak, noizbehinka asiar elefanteak eta indiako, Javako eta Sumatrako errinozeroak ere ehizatzen dituzte.

Tigrea sanbarraren, gaurraren edo bufalo urtarraren tamainako animaliak ehizatzea nahiago dute, hainbat egunez haragia ematen dielako, beste ehizaren bat saiestuz.

Ehiza metodoak aldatu

Normalean tigreek belarjaleak ehizatzen dituzte. Tigre zaharrek edo zaurituek etxeko ganadua eta gizakiak erasotzeko joera handiagoa dute, tigre osasuntsuek baino.

 
Tigrea bere harrapakina zelatatzen.

Tigreak bere indarra erabiltzen du haien harrapakinak kolpekatzeko eta lurrera botatzeko. Tigreak tamaina handia izanda ere, 90 km/h-ko abiadura har dezake. Tigrearen orroak erasoa hasterako momentuan funtzio garrantzitsua hartzen duela uste da; orroak soinu-uhin autemagarriez gain, gizakiontzat entzungaitzak baina harrapakinengan beldurra sortzen eta geldiarazten dituen infrasoinu uhinak ere baditu. Animalia lurrera botatzen du eta behin lurrean dagoela, tigreak lepoko atzeko aldean kosk egiten dio, orokorrean bizkarrezur-muina hautsiz, edo trakea zulatuz, bere harrapakinaren heriotza eraginez.

Tigre helduak 5 metroko altuerako saltoak eta 9 edo 10 metroko luzerakoak emateko gai dira.

Tigrearen atzaparrak (7,5 cm-ko luzera dutenak), kolpatzeko erabili dezakeen indarrarekin konbinatuta, hausnarkari bat kolpe batez hiltzeko gaitasuna ematen dio.

Antropofagia aldatu

Normalean tigreek belarjaleak ehizatzen dituzte. Baina beharrezkoa badute gizakiak ere jaten dituzte.

Tigreak portaera hori izateko arrazoia Afrikako lehoienaren antzekoa da, eta predatzailearen zahartasuna, kumeen babesa edo soilik harrapakin errazen eta ugarien erosotasuna dira arrazoi ohikoenak.

Desagertze arriskua aldatu

 
Ehiztariak hil duten Javako tigre batekin, 1941

Gaur egun, tigrearen etsairik handiena gizakia da.

Hezurrak, eta ia tigrearen gorputzaren zati guztiak Txinako medikuntzan erabiliak izan dira, baina gaur egun praktika hau debekatua izan da.

Tigreen larrua lortzeko legez kontrako ehizak eta haien lurraldeen suntsipenak tigre basatien populazioa nabarmenki jaitsi du. 1900.urtean 1000.000 tigre basati zeudela uste da, Anatoliako penintsulatik Baliko uharteraino banatuak; 1993an 7000 geratzen ziren, horien bi heren Indian; 2013an tigre basatien populazioa 3000 alekoa zela kalkulatu zen, gaur egun berriz 20.000 bat daudela esaten da.

Berriki WWFko txosten batek azken ehun urteotan, lehen aldiz, tigre basatien kopurua igo dela dio, 2010ean zeuden 3.200 aleetatik 2016an zeuden 3890 aleetara. Kontserbazionisten helburua, 2022. urterako kopuru hau bikoiztea da.

Eboluzioa aldatu

 
Tigrearen erlazio filogenetikoak.

Tigrearen eboluzioa nahasia izaten jarraitzen duenez, ez dago bere fosil erregistroari buruzko informazio askorik. Panthera generokoko fosilik zaharrenak 2010en aurkitu ziren Tibetean eta 2013. urtean "Panthera blythea" bezala sailkatu ziren, 4,1 eta 5,9 milioi urte arteko antzinatasuna dute. Fosil hauen garrantzia tigrearen jatorriko lekuan datza; hau da,Pantherinae-ko subespezieko felidoak Asiatik datozela eta ez Afrikatik. Aurkitu diren tigre aztarnarik zaharrenak Txinan aurkitu ziren, Gansun hain zuzen ere, eta palistozenoaren hasieran, Panthera zdanskyi (tigrea baino txikiagoa den felido primitiboa, “Longdango tigre” izenez ezagutzen dena) baten fosilak dira. Oraingo tigreen aztarnak Javan aurkitu ziren eta 1,6 eta 1,8 milioi arteko aintzintasuna dute. Tigrea India eta Asiako iparraldera pleistozenoaren bukaeran iritsi zen, duela 10.000 urte.

Azpiespezieak aldatu

 
Bengalako tigre eme gaztea bere bikiarekin jolasean, Tabodako tigreen erreserban.

Tigrearen bederatzi azpiespezie Asian bizi izan dira azken aldiotan, horietatik hiru desagertu egin dira eta beste bat arrisku larrian dago. Hauen banaketa historikoa (oso murriztua dago gaur egun) nagusiki Errusiatik, Iranetik, Afganisanetik, Indiatik, Txinatik eta Asiako hego-ekialdetik, Indonesiako irlak barne, pasa zen. Tigrearen bizirik jarraitzen duten azpiespezieen zerrenda hurrengoa da, populazio basatiaren arabera ordenatuak:

Desagertutako azpiespezieak aldatu

XX.mendean zehar beste hiru aspiespezie desagertu ziren, ehiza eta haien habitaten hondaketa dela eta:

Historiaurreko azpiespezieak aldatu

Beste barietate ez-taxonomikoak aldatu

Badira tigre-barietateak beren ezaugarri fisikoak eskuratu dituztenak subespezie bat edo talde bat osatu gabe. Barietate hauen artean urrengoak aurki ditzakegu:

  • Tigre txuriak, tigre hauek baldintza genetiko bat daukate, hauen koloredun pigmentua ia guztiz ezabatzen duena, baina marrak beltzak izaten jarraitzen dute. Hau tigreak gene errezesiboaren bi ale heredatzen dituenean gertatzen da: sudur arrosa, begi urdinak eta kolore txuriko azala, marra beltz, gris edo marroiekin.
  • Urre koloreko tigreak (golden tabby ingelesez), tigre hauek oso kolore arraroa dute, gene errezesiboaren eraginaren ondorioz.
  • Tigre urdina edo maltesa, tigre hau ilaje grisa dauka mutazio baten ondorioz.
  • Tigre txuria
  • Urre koloreko tigrea
  • Tigre urdina

Hibridoak aldatu

Hibrido hauen gehiengoa gatibutasuneko animaliekin ematen da, baina animalia basatiekin ere batzuk eman dira

  • Ligrea: lehoi ar baten eta tigre eme baten arteko gurutzaketa da. Bi gurasoen ezaugarri fisiko eta portaerakoak dituzte. Baina gurasoak bain handiagoak izan ohi dira. Ligre arrak antzuak dira, baina emeak normalean emankorrak dira.
  • Tigroia: tigre ar baten eta lehoi baten arteko gurutzaketa da. Tigoia txiki samarra izaten da, arrak gutxi gorabehera 150 kg pisatzen du, gutxi gorabehera lehoi arra baino %20 txikiagoa. Ligrea bezala tigroi arra ere antzua da.

Tigrea nazio animali giza aldatu

Gaur egun tigrea Asiako errialde desberdinetako nazio animalia da:

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

[1][2][3][4][5][6][7]

  1. https://web.archive.org/web/20110721160222/http://india.gov.in/knowindia/national_animal.php
  2. https://www.iucnredlist.org/species/15955/50659951
  3. https://www.thedailystar.net/news-detail-156957
  4. https://academic.oup.com/mspecies/article-abstract/doi/10.2307/3504004/2600559?redirectedFrom=fulltext
  5. http://fishowls.com/Slaght%20et%20al%202005.pdf
  6. http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/science/newsid_7357000/7357817.stm
  7. https://royalsocietypublishing.org/doi/full/10.1098/rspb.2013.2686