Pantailako atzeko plano

ordenagailu, tableta eta telefonoetako idazmahaietan ezartzen den irudi apaingarria
Artikulu hau informatika buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Horma irudi».

Informatika munduan, pantailako atzeko planoa[1], pantailako horma-papera[1] edo pantailako horma irudia esaten zaio, ordenagailu pertsonaletan, tabletetan eta komunikazio gailuetan, pantailan ezartzen den argazki edo irudi apaingarriari. Sistema eragileek horma irudi bat edo batzuk izaten dituzte lehenetsita eta normalean erabiltzaileari horma irudi berri bat ezartzeko, pertsonalizatzeko, aukera eskaintzen dute.

Pantailako atzeko plano animatu bat Windows 10 sistema eragilean txertatuta. (Hirugarren baten softwarea erabiliz sortutako horma-papera).

Gehien erabiltzen diren pantailetako horma-paperak argazkiak izaten dira, edo argazkien segida automatikoak. Irudi infografikoak, infografiak eta animazioak ere erabiltzen dira.

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) «Terminology Search - Microsoft | Language Portal» www.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).

Kanpo estekakAldatu