Panettone (lombardieraz panetton), Italiako ogi-gozo bat da, nagusiki eguberrietan eta urteberri-egunean jan ohi dena. Jatorriz Milan hirikoa da eta gutxienez 1470. urtetik bada bere berri. Gaur egun Hego Amerikan ere oso hedatua, italiar etorkinei esker. Brioche motako ore batez eginiriko opil bat da, mahaspasa eta fruitu melatuekin (laranja, zidra eta limoia).

Panettone
sweet bread (en) Itzuli, Christmas dessert (en) Itzuli eta ogi altxagarridun
Osagaiakirina, Fruitu melatua eta mahaspasa
Historia
JatorriaItalia

Panettone opila aldatu

Osagaiak aldatu

Prestaketa aldatu

  1. Moztu fruta azukreztatua eta eduki pasak ronetan beratzen.
  2. Irabiagailu elektriko batean eta oratze besoekin jarri pomada puntuan gurina, eta gehitu osagai guztiak, epelak, frutak eta rona izan ezik.
  3. Ondo landu, ore fin eta elastiko bat lortu arte. 22-24ºC-tan egon behar du.
  4. Estali eta utzi ordu betez 28-33ºC-tara hartzitzen.
  5. Orea mahai batera atera, eta pitin bat bere baitan oratu, airea kapsula handienak kenduz, fruta azukreztatua eta pasak gehitzen dizkiogun bitartean.
  6. Bete labeko paperarekin estalitako moldeak 1/3 bat, eta utzi bigarren hartzitzea ematen. Bigarren hartzitze horretan, oreak hirukoiztu egin beharko du.
  7. Labean egosi 180ºC-tara 30-35 minutu.

Aholkuak aldatu

  • Jatorri italiarra duen ogi gozoa bezala defini dezakegu.
  • Hartzitze denbora giroko tenperaturak eta legamia kopuruak baldintzatuko dute.
  • Hartzitzeak berogailuan gertatzen badira, askoz gehiago kontrola daiteke.
  • Oratzea eskuz egin nahi izanez gero, irinarekin bi sumendi egin; batean, gurina ez beste osagaiak jarri, eta bestean, gurina bakarrik. Bi oreak landu ondoren, elkartu.
  • Bigarren hartzitzea pasa ondoren, ahalik eta azkarren egosi behar dira, ez lehortzeko.

Ikus, gainera aldatu