Palk itsasartea[1] (tamileraz: பாக் சலசந்தி) Tamil Nadu, Indiako estatuaren, eta Sri Lankaren arteko itsasartea da. Ipar-ekialdetik Bengalako golkoa eta hegoaldetik Mannareko Golkoa lotzen ditu. 64 eta 137 kilometroren arteko zabalera du. Badaude zenbait ibai itsasartean ahoratzen direnak, Tamil Naduko Vaigai ibaia tartean. Izena Robert Palk britainiar gobernadorearengatik datorkio.

Palk itsasartea
Motaitsasarte
Geografia
Map
Koordenatuak9°50′N 79°30′E / 9.83°N 79.5°E / 9.83; 79.5
Honen parte daIndiako ozeanoa
Hidrografia
Betebidea

Bere arroan dauden harriek Adamen Zubia deritzona sortzen dute. Kondairak dio Sri Lanka, Bibliako paradisuaren lekua izanik, Adam handik erbesteratua izan zelarik sortu zela zubia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Indiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.