Palestinako gerraren biktimak
Palestinako gerraren biktimak dira Palestinako lurraldean 1948tik dago abian Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan hil eta zauritu direnak. Milaka biztanle hil dira, urte askotan zehar jasan dituzten erasoetan. 2008tik eta 2023ko urriaren 7a bitartean, NBEk 6.407 hildako palestinar eta 152.560 zauritu erregistratu ditu[1]. 2023an, 199 israeldar bahitu zituzten Hamasen erasoaldian[2].
Palestinako gerraren biktimak | |||
---|---|---|---|
Arabiar–israeldar gatazkaren ondorioz | |||
Israel eta Palestinako Lurraldeak | |||
Data | XX. mendearen erdialdea - egun
| ||
Lekua | Israel eta Palestinako Lurraldeak | ||
Gudulariak | |||
| |||
Lehen Arabiar-Israeldar gerratik, Palestina historikoko ehunka mila biztanle eta haien ondorengoak beraien lurraldean bertan edo Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan bizi dira errefuxiatuta, hala nola Sirian, Libanon eta Jordanian.
Gaur egun, 5,9 milioi pertsona bizi dira Israeleko gerrak inguratutako errefuxiatu-esparruetan, armadak inguratutako eremuetan, bonbek suntsitutako hirietan, bizitza noble baterako beharrezkoa den gutxienekoa ez den kanpin-dendetan eta laguntza lortzea zaila den lekuetan[3].
Eremua | Biztanleria | Errefuxiatuak | Esparruak | % errefux. |
Gaza | 2.048.000 | 1.388.455 | 8 | %68 |
Cisjordania | 3.009.000 | 828.328 | 19 | %28 |
Libano | 6.000.000 | 469.555 | 12 | %8 |
Jordania | 10.172.000 | 2.206.736 | 10 | %22 |
Siria | 19.065.000 | 551.873 | 9 | %3 |
Guztira | 40.294.000 | 5.444.947 | 58 | %14 |
Gatazkaren arrazoi historikoak
aldatu- Britaniar agintaldia eta Palestinaren banaketa: Ingelesek 1917an hartu zuten Palestinaren kontrola, nahiz eta 1920an hartu zen ofizialtzat. Ondorioz, 1946tik 1947ra bitartean, britainiarrek Palestinako arazoa Nazio Batuen esku uztea erabaki zuten. 1945ean, NBEk formalki bozkatu zuen Palestina banatzea, 181 Ebazpenaren bidez. Ebazpen horrek lurraldea bi estatutan banatzea ahalbidetzen zuen, bata judua eta bestea arabiarra. Bi taldeek uko egin zioten proposamenari.
- Balfour deklarazioa: adierazpenak gobernu britainiarraren babesa adierazi zuen Palestinan "herri juduarentzako etxe nazional" bat sortzeko. Horrek ondorio esanguratsuak izan zituen Israelgo Estatuaren sorreran.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Vivas, Francisco Carrión, Carmen. (2023-10-09). «Las víctimas del conflicto palestino-israelí, en cifras» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Israel-Palestina: Suministrar ayuda a Gaza es nuestra prioridad absoluta, afirma Martin Griffiths | Noticias ONU» news.un.org 2023-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los refugiados y refugiadas de Palestina» UNRWA (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «UNRWA - Agencia de la ONU para refugiados palestinos» UNRWA (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Israel y Palestina: ¿cómo y cuándo comenzó el conflicto?» historia.nationalgeographic.com.es 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).