AccorHotels Arena

Palais omnisports de Paris-Bercy» orritik birbideratua)

AccorHotels Arena, jatorrian palais omnisports de Paris-Bercy (POPB) edo soilik Bercy ezaguna, Parisko 12. barrutian dagoen erabilera anitzeko barruti bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago, Frantziako Liburutegi Nazionalaren parean (eraikinaren ezkerraldean). Kirol-, musika- edo kultura-ekitaldietarako erabiltzen dute.

AccorHotels Arena
Accor Arena
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 12. barrutia
Administrative quarter of ParisBercy
Koordenatuak48°50′21″N 2°22′46″E / 48.8391°N 2.37949°E / 48.8391; 2.37949
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1984
Inaugurazioa1984ko otsailaren 3a
JabeaParisko Udala
ZuzendariaNicolas Dupeux (en) Itzuli
Kirolatenisa
Edukiera19.400
Arkitektura
ArkitektoaPierre Parat (en) Itzuli
Michel Andrault (en) Itzuli
Aydin Guvan (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaJean Prouvé
Kontaktua
Helbidea8, boulevard de Bercy 75012 Paris
Webgune ofiziala

Piramide-forma du, eta kanpoko hormak belar maldatsuz estalita ditu. Sabaiko metalezko armazoia (Jean Prouvé ingeniariak egina) hormigoizko lau pilare erraldoik eusten dute. 55.000 m²-ko azaleratik, aretoak 3.500 eta 20.300 ikusle artean har ditzake ia kirol guztietara, baita nautikoetara ere, eta era guztietako ikuskizunetara. AccorHotels Arenak patinaje pista erraldoi bat ere hartzen du bere barnean. Areto nagusiak ikuskizunetarako funtzioak ere egiten ditu: operatik rock kontzertuetara.

Kanpo estekak aldatu