Pakistango arkitektura

Pakistandar arkitektura» orritik birbideratua)

Pakistango arkitektura gaur egun Pakistan herrialdeko eremua dagokionari deritzogu. Indo Ibarreko Kulturaren sorrerarekin bat, K.a. III. Milurteko erdialdean, gaur eguneko Pakistan eremuan hiri estruktura handiak sortu ziren. Ondoren, budista arkitekturarekin, Antzinako Greziako osagaiak erabiltzen zituen Gandhara estiloa sortu zen, .

Monumentua, Islamabaden

Indo Ibarreko Kultura aldatu

Antzinako hirietan hainbat indusketa egin izan dira, besteak beste Mohenjo-Daro, Harappa eta Kot Diji-n. Hiri hauetan kale handi, saneamendu sareak eta drainatze sistema egiturak era berekoak dituzte. Aurkitutako eraikuntza gehienak bainu publikoak eta lantegiak dira, hauek eraikitzeko zura eta loam deritzon harriz egin ziren.

Zoritxarrez ezer gutxi dakigu kultura honi buruz; alde batetik K.a. 1700 urte inguruan desagertu zelako eta bestetik bere hizkuntza argitzea ezinezkoa izan delako. Dirudienez zibilizazio aurreratu bat izan zen eta Harappa edo Mohenjo-Darok (Hildakoen Hiria beraien hizkuntzan), 35.000 biztanle inguruko hiriak ziren.

Hiriak lauki itxuraz antolatzen ziren eta bertako etxebizitzak ez zuten leihorik baina erdiguneko patio baten inguruan antolatuta zeuden. Hiri hauek gotorlekuak ere bazituzten, bertan eraikin publikoak eta erlijioarekin lotutakoak zeuden. Bainu erritualak hartzeko igerileku handiak zituzten, baita jakiak gordetzeko biltegiak eta 2.000 urte geroago erromatarrak eraikiko zuten estolderia eta isurbide estalidun sare konplexuak ere.

Hindu eta Budista Arkitektura aldatu

Budismoaren goraldiarekin batera, gaur egun ikus ditzakegun eraikin adierazgarriak sortu egin ziren. Horrez gain, persia eta greziar arkitekturaren eraginaren pean, I. mendearen geroztik, grekobudista estiloa sortu zen, estilo honen goren maila Gandhara sortzean izanik.

Arkitektura budista honen aztarna garrantzitsuenak, estupak eta greziar estatuak dituzten eraikinak dira. Budista arkitekturaren adibide esanguratsu bat, Takht-i-Bahi monastegiaren hondakinak dira, probintziaren ipar mendebaldean.

Mogola Arkitektura aldatu

 
Mogola Arkitektura: Naulakha Pabiloiai (1633), Lahore-ko gotorlekuan kokatua.

K.a. VIII. mendean, islam-a gaur eguneko Pakistan eremura heldu zen eta horrek budista arkitekturari amaiera eman zion. Alabaina, islameko estilo arkitektonikora iragate txiki bat sortu zen, ikonoklasta transizio bat hain zuzen ere. Sortu zituzten lehendabiziko mezkitak, arabiar estiloaren antza handia zuten. Islam aroan Asiaren hegoaldean eraikitako lehendabiziko mezkitaren adibidea, BAnbhore-ko Mihrablose mezkita dugu, 727. urtean eraikia, indiako azpikontinentean musulman erlijioari eraikitako lehen eraikina.

Delhi-ko sultanaren gobernu pean arabiar estiloaren ordez, erdiasiako pertsa estiloak izan zuen eragina. Estilo honen adierazgarri Iwan-a dugu, estilo honen ezaugarrietako bat, hiru alde hormekin eta laugarrena irekita izatean datza. Persiar estilo honetan eraikin gutxi aurkitu dira eta hauetatik garrantzitsuena Shah Rukn-i-Alam dugu, Multan-en 1320 eta 1324 urteen artean eraikia.

XVI. mende hasieran, indo-islam estiloak goren egin zuen. Mogola aroan pertsiar-islam estiloak nahastu ziren. Lahore-n, mogol gobernarien aldizko egoitzan, inperial eraikin garrantzitsuak daude, besteak beste; Badshahi mezkita (1673-1674), Wazir Kahn mezkita (1634-1635) eta Lahore-ko gotorlekua (XVI eta XVII mendeak) zeinetan Alamgiri Ate famatua kokatzen den.

Sindh-en Thatta-ko Shahjahan mezkita mongol garaikoa da. Hala ere, ezaugarri estilistiko ezberdinak ageri ditu. Chaukhandi-ko zenbatezinezko hilobiak ekialdeko kutsua dute eta XVI-XVIII mendeetan eraikiak izan arren ez dute mogoleko arkitekturaren ezaugarririk.

Mogolen arkitektura jarduerak XVIII egin zuen gainbehera eta ordutik ez zuten eraikin aipagarririk sortu.

Britaniar Koloniako Arkitektura aldatu

 
Mohatta jauregia, Karachi-n, britaniar eta islam arkitektura nahastearen adibide aparta.

Britaniar Koloniako aroan indo-europar estiloko eraikinak sortu ziren, europa eta indo-islamiar arkitekturen ezaugarriak nahastuz. Aipatzekoak dira Karachin kokatutako Frere Hall eta Mahotta Jauregia.

Kolonia osteko Arkitektura aldatu

Independentzia lortu ondoren, Pakistanek bere izaera nazionala arkitekturaren bidez aldarrikatu nahi izan zuen. Honen adierazgarri, Islamabad-eko Faisal Mezkita dugu. Honez gain, Lahore-ko Minar-e-Pakistan eraikina dugu baita marmol zurizko Mazar-e-Quaid mausoleoa.

Islamabad-eko Pakistaneko Monumentua, pakistandar arkitektura modernoaren adibide esanguratsuenetarikoa da.

Kanpo estekak aldatu