Pake Leku Elkartea
Pake Leku Oñatiko jubilatuen elkarte bat da, eta Foruen enparantza ondoan dagoen San Juan kaleko 2. zenbakian kokatuta dago. Bere helburua bazkide diren 1200 jubilatuen bizitza aktiboa eta partehartzailea bultzatzea da, harremanak sendotzeko jarduerak antolatuz, hala nola, tailerrak, hitzaldiak, bidaiak, irteerak, emanaldiak eta ospakizunak.[1]

Historia
aldatuJubilatuei egindako lehen omenaldia 1968ko urriaren 20an egin zen, Udalak antolatuta eta soilik gizonak parte hartuz. Harrez gero urtero egiteko ohitura finkatu zen, eta 1970ko hamarkadaren hasieran batzorde bat osatu zen urte osoko jarduerak antolatzeko asmoz. Horretarako, Kale Zaharreko 29 zenbakiko eta Lizaur kaleko 6ko zenbakiko bidegurutzean eraiki zen etxe berrian baxua alokatu zen, eta bertan gizakumeak zein emakumeak egin ziren bazkide, baldintza bakarra jubilatuta egotea izanik. Harrez gero, omenaldietan adineko gizonari txapela jartzen zaio eta emakumeari lepo-zapia, eta lore sorta bana.[2]
Gaur egun Pake Lekuren egoitza den San Juan kale 2ko eraikinean Iñazia Garaikoetxea Egaña eta Oñatiko alkate izan zen (1952.04/1953.05)[3] Tomas Ugarte Intxausti "Mallo" senar-emazteak bizi ziren, ondorengo barik. 1981eko ekainaren zazpian, bihotzekoak jota Iñazia iluntzeko zortzietan hil zen, 80 urte zituela eta azken oliadura hartu ondoren. Handik bi ordura berriz, gaueko hamarretan Tomas zendu zen, 85 urte zituela eta azken oliadura hartu ondoren.[4] Hurrengo egunean izan ziren hileta elizkizunak, bionak batera.[5]
Tomas arkitektoa zen lanbidez, eta denbora librean besteak beste sometent edo somantena. Testamentua egin gabe zendu ziren, eta horrelako kasuetan Oñatin ohikoa zen bezala Don Benigno Iñarra San Migel parrokiako apaizaren esku utzi zuten etxearen eta ondasunen ardura. Arantzazuko Martin Astaburuaga fraidea zen Iñazia eta Tomasen konfesorea, eta honek jasota zuen bere oharretan inoiz esan ziotela beraiek hildakoan dena “herriarentzat” uzten zutela. Zehaztasun gehiagorik ez zegoenez, batzuk ulertu zuten ondasunok elizarentzat izan zitezkeela, eta beste batzuk berriz, garai batean behartsuen ospitalea zen eta gerora San Martin egoitza bilakatu zenarentzat ere izan zitezkeela. Eztabaidetan ez hasteko, Jose Maria Setien Gipuzkoako apezpikuari galdetu zioten, eta bikotearen nahia garbia zela erantzun zien, hots, egoitzak ordezkatzen zuela herria.[2]
Egoitzaren fundazioan Oñatiko Udala partaide zen, eta 1982ko otsailaren 11n egindako Osoko Bilkuran honakoa onartu zen aho batez: "Erabakia: Oñatiko herri honetan hildako Tomas Ugarte Intxausti eta Iñazia Garaikoetxea Egañaren herentzia onartzea. Indarrean dagoen aurrekontu arruntaren % 25etik beherako balioa du, eta onarpen horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzari. Erabaki da, halaber, Eli Galdos alkate jaunari baimena ematea notarioaren aurrean ager dadin, eta aipatutako Tomas Ugarte eta Iñazia Garaikoetxearen herentzia onartzeko notario-eskriturak sinatzea.”[6]
Horrela, Pake Leku elkarteak Kale Zaharreko baxua utzi eta San Juan kale 2ko etxean jarri zuen egoitza, egokitzapeneko obrak Udalak bere gain hartuz. Bestalde, 2001ean San Juan kale 2ko etxera itsatsita zeuden 4 eta 6 zenbakidun etxeak bota ziren, berri bat eraikitzeko bebarru bakarrarekin, 4 zenbakia emanaz. 2002an Udalak etxe berriaren baxua erosi zuen eta terraza handitu. Harrez gero elkarte osoaren mantentze-lanen kostuak hartu ditu.[2]
Jarduerak
aldatu1- Tailerrak eta ikastaroak
aldatuGuztira 200 bazkidetik gora hartzen dute parte talde ezberdinetan, urte osoan egiten diren ekintzetan.[7]
- Solfeo: asteartetan, 9:30-10:30, Jose de Azpiazu Musika Eskolako Ainhoa Galdos irakaslearekin,
- Aloña Abesbatza: asteartetan, 10:30-11:45, Ainhoa Galdos zuzendari dela.
- Ikusi Makusi Antzerki taldea: astelehenetan 18:00-20:00, Asun Arzuaga zuzendari dela.
- Euskarazko mintzapraktika: astelehen eta asteazkenetan, 16:30-17:30, irakasle ohi talde batek dinamizatuta.
- Euskarazko irakurketa: hilean behin, azken astelehenean, 18:00-19:30, Pili Irazabal dinamizatzailea dela.
- Ingelesa: asteartetan eta ostegunetan 17:00-19:00, Jose Val dinamizatzailea dela.
- Dantza hiru talde: A) astelehenetan eta ostegunetan, 9:30-10-30, Iñazio Palacios monitorea dela. B) astelehenetan eta ostegunetan, 10:45-11-45, Kontxi Puertas monitorea dela. C) astelehenetan, 12:00-13:00 eta asteazkenetan 11:00-12:00, Xabier Arregi monitorea dela.
- Yoga hiru talde: A) asteazkenetan 9:15-10:45, B) asteazkenetan 15:30-16:30, C) ostiraletan 9:15-10:45, Lourdes Igartua monitorea dela,
- Memoria: asteazkenetan 17:45-19:15, Sara Alaba dinamizatzailea dela.
- Orratz lanak: asteartetan bi talde, 10:00-12:00 eta 15:00-17:00, bainikak eta patxword-ak landuz, Maribi Korkostegi dinamizatzailea dela.
- Puntu: ostegunetan, 17:00-19:00, jertseak, bufandak eta txanoak landuz, dinamizatzailea Asun Arzuaga dela,
- Bitxigintza: 17:30-19:30, Tere dinamizatzailea dela,
- Panpinak: astelehenetan 17:00-19:00, Marian dinamizatzailea dela.
- Alargunak: hilean behin lehen ostegunetan.
- Internet: ostegunetan 10:30-11-30, Euskarazko wikipedia,[8] "Araozko natura eta kontuak" web orria, blogak eta X (lehen twiter), Iñazio Irizar dinamizatzailea dela.
- Dolu taldea: hileko lehen astelehenetan 18:00-20:00, Arantza K. dinamizatzailea dela.
- Zumba bi talde: astelehenetan 16:15-17:00 eta 17:00-17:45.
- Gizarte Zerbitzu taldea: asteartetan 10:00-12:00 eta ostegunetan 10:00-12:00.
- Informatika: aste osoan liburutegian ordenagailu bat bazkideen eskura dago, eta ikastaroak Kultur Etxeko KZ gunera bideratzen dira.
- Marrazketa: tarteka sortzen da taldea, astean behin elkartuz.
- Zine: tarteka emanaldiak egoten dira Areto Nagusian, arratsaldetan.
- Gaztelania: tarteka atzerritarrei eskaintzen zaie, premiazko jendea dagoenean.
Abesbatzak eta Antzerki taldeak hainbat emanaldi eskaintzen dute herrian zein kanpoan. Eta urtean behin Orratz, Puntu, Bitxigintza eta Panpinen tailerretako taldeak erakusketa bat antolatzen dute egindako esku lanekin.[7]
2- Hitzaldiak
aldatuHilean behin antolatzen dira Areto Nagusian emateko, gaurkotasuneko gaiei buruz, eta bertako bazkideak eskatuta zein Kultura Taldeak proposatuta.[9]
3- Bidaiak
aldatuUrtero hiruzpalau bidaia egiten dira, estatu mailan zein irletara edo probintzia ia guztietara joanda. Horrez gain, bidaia nagusi bat atzerrira aterata egiten da. Urteetan zehar New Yorkera, San Petersburgora, Nilo ibaira, Alemaniara, Marokora, Kroaziara, etab. antolatu izan dira, betidanik onarpen bikainarekin.[10]
4- Irteerak
aldatu"Kultura eta natura" egitasmoearen barnean, bi motatako bisitaldi gidatuak izaten dira, "Oñati ezagutzen" erakoak, egun erdikoak eta eraikinen bat ezagutzeko. Eta "Euskal Herria ezagutzen" izenekoak, egun osokoak, museoren bat eta naturaren tokiren bat ezagutzeko. Hilero bat edo bi antolatzen dira.
5- Emanaldiak
aldatu5.1- Ikusi Makusi antzerki taldea
aldatu2005ean sortu zen, zazpi emkumez osatua eta zuzendari, gidoilari eta aktoresa Asun Arzuaga zela, 2025. arte zeregin horretan jarraituz. 2006an sartu zen lehen gizakumea eta hurrengo urtean beste bat. Oñatin eta Debagoienan eskaintzen dituzte emanaldiak, eta baita Euskal Herriko jubilatuen antzerki topaketetan. Oñatin ere antolatu zen 2010ean, bost talde aritu zirela[11] Arzuagak zuzendari izaten jarraitzen du.
5.2- Aloña abesbatza
aldatu2005an sortu zen, 18 kidez osatua, eta Loli Ordoki zuzendari zela. Oso harrera ona izan zuen elkartean, eta 2006ko amaieran 45 pertsona ziren taldean. Herrian eta Debagoienan ematen dituzte emanaldiak, eta 2011an Gipuzkoako Jubilatuen XII. Abesbatzen topaketak antolatu ziren. “Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteko presidentea" zen Jose Rivierek plaka bat eskaini zion Mikel Biain alkateari, esker onez. 2015. urtetik aurrera zuzendaria Ainhoa Galdos da.[12] Bestalde, urtero hainbat emanaldi herrikoi eskaintzen dute kalean, hala nola otsailean Santa Ageda egunean San Martin egoitzan hasi eta Foruen Enparantzan amaituz, abenduan Gabonetan San Martin egoitzan, etab.[13]
6- Ospakizunak
aldatuUrtean zehar hainbat ospakizun desberdin antolatzen dira Pake Lekuko ekoitzan bertan, bazkideen parte-hartze handiarekin:
6.1- Bingoa astero, horietatik lau sari bereziekin eta gabonetan saskiekin,
6.2- "Ongi Etorri udaberria" astea apirilean, txistorra jana eta dantza ekitaldiarekin,
6.3- "Jubilatuen astea" ekainean, txokolatadarekin, eta bi bazkide nagusiei omenaldia eskainiz eta ondoren luntxa,[14]
6.4- "Oñatiko San Migel jaien barnean", urrrian, "Herri eguneko" txistorra jana, eta "Errosario bixamoneko" salda,
6.5- Gaztaina jana" azaroan,
6.6. "Txistorra jana eta dantza ekitaldia", abenduan, Santo Tomasen bueltan.
7- Bestelakoak
aldatuKarta jokoak, Xake txapelketa, tailerren Erakusketa, Aste kulturala, Argazki Lehiaketa,[15] Gipuzkoako Pentsiodunen eta Debagoienako elkarteen ekintzetan parte hartzea[16], beste erakunde batzuen eskakizunak.[17]
"Boluntariotzaren Pake Leku Saria" ezarri zen 2022. urtean, lehena Jose Antonio Urteagak jasoz,[18] 2023an Asun Arzuagak,[19] eta 2024an Migel Mari Guridi "Txome"k[20]
Antolakuntza
aldatuHamabi bazkidez osatutako Zuzendaritza Batzorde batek kudeatzen du elkarteko jarduerak, ardurak taldeka banatuta: Altxortegia, Bidaiak, Idazkaritza, Kultura eta Mantentze-lanak. Batzordekideak hilero elkartzen dira, ondoren akta ofiziala jasoz. Eta urtero egiten den Batzar Orokorrak, bozketa baten bidez, Batzordearen erdia aukeratzen du bi urterako. Batzordekide guztiak erabateko boluntario lana egiten dute.[21] Oñatiko Udalarekin harreman hurbila du edozein gaietarako, bertako Gizarte Zerbitzuaren bitartez.[22]
Bazkideak
aldatuOñatiko edozein jubilatu izan daiteke bazkide, eta 86 urte bete arte 12 Euroko kuota ordainduko du urtero. Bere eskubideen artean egoitzaren erabilera dago, edozein jardueretan parte hartzeko, bidaietarako prezio apalagoa, eta tabernan zein ileapaindegian prezio bereziak izatea, normalean kalekoak baino %25 merkeago.[23] Jubilatuentzat abantaila ekonomiko eta sozial hori lortzeko Udalak bere gain hartzen ditu elkartearen hainbat gastu orokor, hala nola elektrizitatea, ura, instalazioen konponketak, etab. Beti ere Udalaren zerbitzuen eta baliabideen dimentsio komunitarioa zabalduz eta sakonduz, eta lankidetza publiko-soziala sustatuz.[24] Era berean, bazkideak batzordekide izateko bere burua aurkeztu dezake.[21]
Martxa
aldatu2007. urtean Oñatiko musika bandako zuzendaria zen Iñaxio Ibarrondok "PAKE LEKU Martxa" konposatu zuen, bandarako eta Aloña abesbatzarako. Urte hartako Jubilatuen egunean Zubikoa kiroldegian estreinatu zuten. Testua honakoa da:
"PAKE LEKU, PAKE LEKU, gure toki alaia… Denok dugu leku polit bat Oñatiko herrian, PAKE LEKU izeneko gure egon lekua, egunero elkartzen gara hainbat lagun bertan, elkar hizketan, jokoan, jan, edan, gozo hartuaz. Urtean zehar baita ere mila leku ikusteko, aukera izaten dugu, elkar ezagutu alde, gozo gozo ibiltzen gara gu etxetik kanpora, baina ze poz ze atsegin PAKE LEKU ikustean. Denok dugu leku polit bat Oñatiko herrian, PAKE LEKU izeneko gure egon lekua, egunero elkartzen gara hainbat lagun bertan, elkar hizketan, jokoan, jan-edanez PAKE LEKUn, leku ona… Entzun gizon eta andreok, lasaitasuna behar baduzu, etorri gure elkartera, pozik eta alai, han egotera. Alai biziko gara, zorionez Oñatiko herrian, PAKE LEKUra etorrita eta lasai egunero gurekin batera."[25]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ekintza komunitarioak. Oñatiko Udala.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Arriaran, Jabier. (2012). Memoria de actividades. Pake Leku Elkartea.
- ↑ Salaberri Iñarra, Izar. (2023). Oñatiko alkateen zerrenda: 1447- 2025 (PDF). Oñatiko Udal Artxibo Zerbitzua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Agencia EFE. (1981). Fallece cuando velaba el cadáver de su esposa. El Pais. San Sebastián.
- ↑ Iturbe, Anjel. (1981). Parrokiako artxiboko 1981eko heriotzen liburua. San Migel Parrokia. Oñati, 102, 103 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Idazkaria. (1982). Aceptación de herencia. Libro de Actas de los Plenos del Ayuntamiento. 1976-1982. OINUDA- Oñatiko Udal Artxiboa, 192 or..
- ↑ a b Erredakzioa. (2021). Ikastaroak berriro martxan jarri nahi ditu Pake leku elkarteak, urte eta erdi ondoren. Berbia. Oñati Irratia.
- ↑ Erredakzioa. (2025). Pake lekuko internet taldeak euskarazko wikipedia aberasten jarraitzen du. Berbia. Oñati Irratia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Dominguez, Anabel. (2021). José Antonio Azpiazu abrirá la semana cultural de Pake Leku. Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gonzalez, Marian. (2006). Jubilados con ganar de viajar. Diario Vasco.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gozalez, Marian. (2010). Los reyes locales de la comedia,. El Diario Vasco.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gonzalez, Marian. (2006). Concierto del Aloña y baile en Pake Leku. Diario Vasco.
- ↑ Elorza Gorostiza, Oihana. (2025). Eztarriz sano oles egitera. Goiena.
- ↑ Erredakzioa. (2017). Txaro Basurto eta Pedro Altuna senar-emazteak omenduko dira igandean. Berbia. Oñati Irratia.
- ↑ Erredakzioa. (2024). Juanje Anduaga eta Gurutze Azkarate saritu dira Pake Leku elkarteko argazki lehiaketan. Berbia. Oñati Irratia.
- ↑ Erredakzioa. (2014). Zapatu goizean gurean egingo den Gipuzkoako jubilatuen ibilaldirako guztia gertu dago.. Berbia. Oñatiko Irratia.
- ↑ Kultura taldea. (2022). Jarduerak eta ekintzak. Pake Leku.
- ↑ Barrena Kortabarria, Iñigo. (2022). Jose Antonio Urteagak jaso du 2022ko Pake Leku Saria. Goiena.
- ↑ (Gaztelaniaz) Dominguez, Anabel. (2023). Asun Arzuaga recibirá el premio Pake Leku al voluntariado. Norticias de Gipuzkoa.
- ↑ Murua Mesonero, Julen. (2025). Migel Mari Guridi: "Hunkigarria izan zen Pake Lekuko aitortza jasotzea". Goiena.
- ↑ a b Batzordea. (2024). Batzar Orokorreko laburpena. Pake Leku elkartea.
- ↑ Gizarte Zerbitzuak. Oñatiko Udala.
- ↑ Elorza Gorostiza, Oihana. (2024). Virginia Flores eta Singry Altamirano dira Pake Leku tabernako arduradun berriak. Goiena.
- ↑ Partaidetza eta garapen komunitarioa. Oñatiko Udala.
- ↑ Ibarrondo, Iñaxio. (2000). PAKE LEKU Martxa. Oñatiko musika banda.
Kanpo estekak
aldatu