Pablo de Málaga Enrique Morentek 2008an plazaratu zuen flamenko musika disko ezaguna eta berritzailea da. Hau bere azken lana izan zen eta Pablo Picassori eskainita dago. Nolabait, Picasso poeta ezagutu zuen eta haren poema batzuk musikatu zituen. Hau bukatu ondoren, Picassori eskainitako beste bat hasi zen prestatzen, El barbero de Picasso, baina bukatu gabe gelditu zen. Bere lan hau publikoaren aldetik ez zuen harrera ona izan zeren flamenko tradizionaletik asko urrundu baitzen.[1] Diskoa Caimán Records eta Morentek sortutako Discos Probéticos zigiluek argitaratu zuten.[2]

Pablo de Málaga
Enrique Morenteren disko konpaktua eta albuma
Egilea(k)Enrique Morente
Argitaratze-data2008
IzenburuaPablo de Málaga
Ezaugarriak
Genero artistikoaflamenkoa
DiskoetxeaDiscos Probeticos (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daEnrique Morente's albums in chronological order (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaEnrique Morente

Discogs: 353899 Edit the value on Wikidata

Jatorria aldatu

Malagako Picasso Museoaren inaugurazioan abestu zuen Morentek eta han ezagutu zuen margolariaren obra. Hori da lan handi honen abiapuntua.

Picassoren poesia aldatu

Picassok bere burua azaldu zuen poema askoren bitartez. Lan horiek berandu arte ez dira ezagutu baina, azkenean, 1989an, lehen aldiz Frantzian argitaratu ziren, Picasso poèmes izenburuarekin, Androula Michaël bilketa prestatu ondoren. Espainian Poemas en prosa izenburuarekin, Plataforma argitaletxeak plazaratu zituen. Poema gehienak, jatorriz, frantsesez idatzita zeuden eta garai luze batean, 1935tik, sortu zituen margolariak. Lan horiek dokumentu balore handia dute[3] zeren eta literaturaren ikuspuntutik oso landuta ez baitzeuden.

Abestiak aldatu

Poemen gaztelaniazko bertsioak Ana Nuñorenak dira.

  1. "Guern-Irak" (7´15).
  2. "Tientos griegos (Lllamadas anónimas" (4´10).
  3. "Autorretrato" (2´32).
  4. "Pintao en un papel verde" (1´11).
  5. "Borrachuelo con aguardiente" (3´13).
  6. "Malagueña de la campana" (2´06).
  7. "Compases y silencios" (7´57).
  8. "Montes de Málaga" (3´50).
  9. "Soleá de los números" (3´02).
  10. "Pan tostao" (3´24). .
  11. "Soneto X" (3´12).
  12. "Angustia de mensaje" (5´24).
  13. "Adiós, Málaga" (3´19).

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu