Pablo Muñoz
Pablo Muñoz Peña (Donostia, Gipuzkoa, 1941eko abenduaren 21a) kazetaria eta idazlea da, Diario de Noticias eta Noticias de Gipuzkoa egunkarien zuzendaria da. Horrez gain, Egineko zuzendaria izan zen. Jokin Muñoz euskal idazlearen osaba da.
Pablo Muñoz | |||
---|---|---|---|
(2010) | |||
1992 - 1993 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1941eko abenduaren 21a (82 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Biografia
aldatuPablo Muñoz Politika eta Informazio Zientzietan lizentziatu zen Lovainako Unibertsitatean (Belgika) beka baten bidez fraide izanik. 1960ko hamarkadaren erdialdean sekularizatu zen.[1] Gizarte-gaien ataleko erredaktorea izan zen La Libre Bélgique egunkarian (1966-1967). Gero Egin egunkariaren hasierako proiektuan sartu zen, zuzentzaile, itxierako erredaktoreburu, zuzendari eta gehigarrien editore lanak eginez (1977-1993). Publizitate-sortzailea (1994-1999). Argitalpen-zuzendaria Noticias taldean eta zuzendaria Iruñeko Diario de Noticias egunkarian (1999-2014) erretiroa hartu arte.[2][3]
2006ko uztailaren 11ean Pablo Muñoz atxilotua izan zen, ustez ETAko finantzaketa sarearekin harremana izateagatik. Dena den, lau egun beranduago, uztailaren 15ean, libre utzi zuten 4.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.[4] Muñozek Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan ukatu egin zuen estortsio sarearekin inolako loturarik zuenik. Auzia artxibatua izan zen.[5][1]
Lanak
aldatuArtikulugilea da, zenbait hedabidetako kolaboratzailea eta idazlea ere bai. Liburu hauek idatzi ditu
Biografiak
aldatu- Una vida sobre ruedas (Alba, 1993, Miguel Indurainen biografia)
- Y el mito se hizo hombre (Alba, 1996, Miguel Indurainen biografia)
Eleberriak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Pablo Muñoz. Periodista: No existe un periodismo de investigación sino de recepción de material» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ↑ Agirre Sorondo, Juan. «Pablo Muñoz eta Mariano Ferrer. Kazetariak: Egitateetan oinarritutako kazetaritza desagertu eta adierazpenetan oinarritutako kazetaritza sortu da, eta gizartearentzat baliagarria izateko bokazioa galdu du lanbideak - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «PABLO MUÑOZ. Periodista. Jueves, 09 Febrero 2017» Eragin 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Libertad bajo fianza para Muñoz Peña, director de 'Diario de Noticias' | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
- ↑ Press, Europa. (2006-07-07). «ETA.-Pablo Muñoz niega tener relación con la red de extorsión, que califica de inmoral» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).