PCPE-Gazteria (J-PCPE, bere gaztelaniazko sigletan) Espainiako Herrietako Alderdi Komunistaren (PCPE) gazte erakundea da. J-PCPE Madrilen 2017ko maiatzaren 13an sortu zuten, PCPEk bultzatutako gazteen Batzarrean. PCPEren erabakia jasandako barne-krisiaren ondorioa da; izan ere, bere ondorioz harremanak hautsi zituzten beren lehenengo gazte erakundearekin, Gazte Komunisten Kolektiboak (GKK-CJC) alegia.

Hego Euskal Herrian J-PCPEk EK-PCPE Gazteria (Euskal Komunistak - PCPE Gazteria) izena hartzen du. Beste lekuetan ere J-PCPEk bere izena aldatzen du: Katalunian Joventut del Partit Comunista del Poble de Catalunya (J-PCPC), Kanarietan Juventud del Partido Comunista del Pueblo Canario (J-PCPC), eta Andaluzian Juventud del Partido Comunista del Pueblo Andaluz (J-PCPA-PCPE).

Antolakuntza aldatu

J-PCPEren zuzendaritza organo gorena Zuzendaritza Estatu Komitea da, Comite Estatal de Dirección (CED) gaztelaniaz. Erakundea antolatzen du Ez-Ohiko Kongresua egin arte. J-PCPEk Nazio edo Lurralde Komiteetan antolatzen da, hainbat zelula antolatzen dituztenak beraien lurraldeetan.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Espainiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.