PAOK Tesalonika BC
PAOK Tesalonika BC (grezieraz: Π.Α.Ο.Κ. Κ.Α.Ε.) izen bereko talde kirol-anitzaren saskibaloiko sekzioa da, bere egoitza Tesalonikan duena eta A1 Ethniki liga jokatzen duena. Herrialde osoko arrakastasuenen artean dugu, bereziki Europa mailan lortutakoagatik. Birritan irabazi dute Greziako Liga (1958–59 eta 1991–92an), 3 aldiz Greziako Kopa (1983–84, 1994–95 eta 1998–99an), Europako Saskibaloi Errekopa behin (1990–91an) eta Korać Kopa beste behin (1993–94an).
PAOK Tesalonika BC | ||||
---|---|---|---|---|
Ligak | Greziako saskibaloi liga Euroleague | |||
Sorrera | 1928 | |||
Pabiloia | PAOK Sports Arena | |||
Kokapena | Tesalonika | |||
Taldearen koloreak | ||||
Lehendakaria | Bane Prelević | |||
Entrenatzailea | Ilias Papatheodorou | |||
Txapelketak | 1 Europako Saskibaloi Errekopa 2 Greziako saskibaloi liga 3 Greziako saskibaloi kopa 1 Korać Kopa | |||
Webgunea | paokbc.gr | |||
Uniformeak | ||||
|
Urteetan zehar, asko izan dira talde honetan jokatu duten jokalari handiak, Panagiotis Fasoulas, Scott Skiles, Peja Stojaković, Rasho Nesterovič, Claudio Coldebella, İbrahim Kutluay, Dejan Tomašević, C. J. Watson eta Kostas Vasileiadis bezalakoak nabarmentzen direlarik.
PalmaresaAldatu
Nazioarteko tituluakAldatu
- Saporta Kopa (1991an). Txapeldunordeak 1992 eta 1996an.
- Korać Kopa (1994an).
- 3. postua EuroCupean 1993an.
Titulu nazionalakAldatu
- 2 Greziako Liga : 1959 eta 1992an.
- 3 Greziako Kopa: 1984, 1995 eta 1999an.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)(Grezieraz)PAOKen webgune ofiziala