Pêro de Alenquer XV. mendeko Portugaldar Inperioaren izen handiko esploratzaile eta itsaslaria izan zen.

Pêro de Alenquer

Bizitza
JaiotzaAlenquer, XV. mendea
HerrialdeaPortugaldar Inperioa
HeriotzaXV. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta portuko gidaria

Biografia aldatu

1483an, erregeak, Joan II.a Portugalgoak, Errege Etxearen ezkutari jantziarekin jazteko baimena eman zion. 1487-1488an Bartolomeu Diasek Esperantza Oneko lurmuturra gainditu zuenean Alenquerrek karabela pilotatu zuen.[1] Bera lan horretarako aukeratua izatea esperientzai handia zuela erakusten du. Bidaia honetan ohar asko idatzi zituen. Vasco de Gamak Indietara joateko itsas-bidea osatu zuenean ere, "São Gabriel" armadaren intsignia zeraman itsasontziaren pilotoa izan zen. Pentsatzen da bidaia horren bueltan hil egin zela zeren eta 1499an Manuel I.a Portugalgoak pilotuaren semeari onarpena eman baitzion.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu