Ozeaniako Txapeldunen Liga

Ozeaniako Txapeldunen Liga (izen osoa ingelesez, Oceania Football Confederation Champions League) Ozeanian jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. Auckland City FC da garaipen gehien lortu dituen taldea. Gaur egun txapelketaren irabazleak FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatzen du.

Ozeaniako Txapeldunen Liga
OFC Champions League
Antolatzailea OFC
Sorrera 1987 (Ozeaniako Txapelketa)
2007 (Txapeldunen Liga)
Eremua Ozeania
Taldeak sailkatuak: 16
guztira: 18
Garaipen gehien Zeelanda Berria Auckland City (9 Liga)
Txapelduna Kaledonia Berria Hienghène Sport (2019)
Webgunea www.oceaniafootball.com

HistoriaAldatu

1987an izan zen lehen ekitaldia baina 1999 arte ez zen bigarrena egin. Hurrengo urteetan ere jarraikortasun handirik ez zuen izan. 2006 artean Oceania Club Championship (Ozeaniako taldeen txapelketa) izena izan zuen eta talde australiarrak izan ziren nagusi.

2007an UEFAko Txapeldunen Ligaren antzeko formatua hartu zuen, talde onenen arteko ligaxka fasea hain zuzen ere. Ordutik aurrera Zeelanda Berriko taldeak izan dira dominatzaileak.

PalmaresaAldatu

Ozeaniako taldeen txapelketa (1987-2006)Aldatu

Urtea Txapelduna Emaitza Finalista
1987   Adelaide City FC 1-1 (pen:4-1)   University-Mount Wellington
1988-98 ez jokatuak
1999   South Melbourne FC 5-1   Nadi FC
2000 ez jokatua
2001   Wollongong Wolves 1-0   Tafea FC
2002-04 ez jokatuak
2005   Sydney FC 2-0   AS Magenta
2006   Auckland City FC 3-1   AS Pirae
  • (pen), penalti jaurtiketak.

OFC Txapeldunen Liga (2007- )Aldatu

Urtea Txapelduna Emaitza Finalista
2007   Waitakere United 2-1, 0-1¹   Ba FC
2007-08   Waitakere United 1-3, 5-0   Kossa FC
2008-09   Auckland City FC 7-2, 2-2   Koloale FC
2009-10   Hekari United 3-0, 1-2   Waitakere United
2010-11   Auckland City FC 2-1, 4-0   Amicale FC
2011-12   Auckland City FC 2-1, 1-0   AS Tefana
2012-13   Auckland City FC 2-1   Waitakere United
2013-14   Auckland City FC 1-1, 2-1   Amicale FC
2014-15   Auckland City FC 1-1 (pen:4-3)   Team Wellington FC
2016   Auckland City FC 3-0   Team Wellington FC
2017   Auckland City FC 3-0, 2-0   Team Wellington FC
2018   Team Wellington FC 6-0, 4-3   Lautoka FC
2019   Hienghène Sport 1-0   AS Magenta
  • ¹ Kanpoan sartutako golari esker 2007an Waitakere United izan zen txapelduna.
  • (pen), penalti jaurtiketak

GaraipenakAldatu

TaldekaAldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Auckland City FC 9 2006, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
  Waitakere United 2 2007, 2008
  Adelaide City FC 1 1987
  South Melbourne FC 1 1999
  Wollongong Wolves 1 2001
  Sydney FC 1 2005
  Hekari United 1 2010
  Team Wellington FC 1 2018
  Hienghène Sport 1 2019

HerrialdekaAldatu

Taldea Garaipenak Bigarrenak Talde irabazleak
  Zeelanda Berria 12 5 Auckland City (9), Waitakere United (2)
  Australia 4 0 Adelaide City (1), South Melbourne (1), Wollongong Wolves (1), Sydney (1)
  Kaledonia Berria 1 1 Hienghène Sport (1)
  Papua Ginea Berria 1 0 Hekari United (1)
  Vanuatu 0 3 -
  Fiji 0 3 -
  Salomon Uharteak 0 2 -
  Polinesia Frantsesa 0 2 -

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu