Oxazepam
Oxazepama konposatu organikoa da, C15H11ClN2O2 formula duena eta bentzodiazepinen familiakoa. Konpostu organokloratutzat har daiteke. Solido kristalino zuria da. Alkoholetan eta kloroformotan disolbagarria[1].
Oxazepama botika gisa baliatzen da bere ezaugarriak medio antsietatea, krisi epileptikoak, mania, psikosiak eta akatisia tratatzeko usatzen da. Alkoholismo-tratamenduen abstinentzia-sindromea borrokatzeko ere baliatzen da. Pilula gisa hartzen da. Frantzian Séresta markarekin saltzen da. Espainian ez da merkaturatzen[2].

Beste bentzodiazepinak legez aisiadirako droga moduan ere kontsumitzen da.
Ezaugarri kimikoak
aldatuOxazepama kirala da eta enantiomeroak ditu. Bere sintesi-produktuak nahaste errazemikoa osatzen dute. Erabilera terapeutikorako enantiomeroak ez dira bereizten. Bestela azetato moduan separa daitezke.
Sintesia
aldatuOxazepama sintetisatzeko 2-amino-5-klorobentzofenona azido kloroazetikoarekin tratatzen da. Emaitza sodio iodurorekin errefluxuan jartzen da. Ondoren hidroxilaminarekin tratatzen da bentzodiazepina-deribatua emateko.Hau anhidrido azetikoarekin tratatuz oxazepama lortzen da, bentzodiazeinaren berrantolaketaren ondorioz[3].
Albo-ondorioak
aldatuAlbo-ondorio ohikoenak logura, ahuldadea, ezinegona, koordinazio-arazoak, kontzentratzeko-arazoak eta memoria-arazoak izaten dira[4].
Kontraindikazioak
aldatuOxazepama ez da hartu behar botikarekiko hipersentikortasuna, alkohol-kontsumoa, droga-mendekoatasuna, miastenia larria edo arnasteko arazo larriak baldin badaude. Haurdunaldian eta edoskitzean oxazepama hartzea ebitatuko da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Oxazepam» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).
- ↑ «★ Oxazepam 🥇» www.vademecum.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).
- ↑ Osol, A. (ed.). (1980). Remington's Pharmaceutical Sciences. 16th ed.. Mack Publishing Co., 1008 or..
- ↑ (Ingelesez) «Oxazepam Uses, Side Effects & Warnings» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).