Oulankako Parke Nazionala

Oulanka Parke Nazionala» orritik birbideratua)
66°22′32″N 29°20′19″E / 66.37556°N 29.33861°E / 66.37556; 29.33861

Oulanka Parke Nazionala (finlandieraz, Oulangan kansallispuisto) Ipar Ostrobotnia eta Lappi eskualde finlandiarren artean dagoen parke nazional bat da. Errusiar Paanajärvi Parke Nazionalaren mugan dago eta muino eta baso zabalengatik da ezaguna; hala nola, Finlandia ekialdeko, iparraldeko eta hegoaldeko espezieak aurki daitezke bertan. Herrialdeko parke bisitatuena da Pallas-Yllästunturi ondoren eta 2002. urtean PAN Parks ziurtagiri bat jaso zuen; ziurtagiri hau duen Finlandiako bi parkeetako bat da [1].

Oulanka Parke Nazionala

Pieni Karhunkierros (Hartz txikiaren Bidea).
KokalekuaKuusamo eta Salla,
Ipar Ostrobotnia eta Lappi
 Finlandia
Azalera270
Sorrera1956
Bisitari-kopurua185.500 (2007)
ArduradunaMetsähallitus

1956. urtean sortu zuten Ipar Ostrobotnia eta Lappiko gune berezi hau babesteko asmoz eta 1982an eta 1989an zabaldu egin zuten; gaur egun, guztira, 270 km²-ko azalera dauka [2].

Historia aldatu

Finlandian sortutako lehenbiziko zazpi parke nazionaletako bat da; hain zuzen, 1956. urtean sortu zen

Natura aldatu

Fauna eta Landaredia aldatu

Ugaztunen taldea, hala nola, altzeek, elur-oreinek, ipar-katamotzek, jatunek, otsoek eta ugaztun txikiek osatzen dute.

Ibai zakarren ertzeetan aurki daitezkeen hegaztiak asko dira, esaterako,

arrano arrantzale eta beltzak kuliska txikiak urtero Savilampi urmaelean ikus daitezkeen euli-txori papargorriak

bertan habiaratzen duten hegoaldeko espezieak: txepetxak, txio txistulariak, zozoak

lagun gehien dituzten hegazti taldeak, buztangorri argiena, negu-txontena eta txio horiena dira.

Oulanka Bisitarien Gunetik gertu dagoen Kiutaköngäs bideko izeidietan aldiz, buztanikara horiak eta ur-zozoak aurki daitezke.

Leku aipagarriak aldatu

Ibilbideak eta Irisgarritasuna aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu