Otxarango geralekua
Otxaran Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Zalla udalerriko Otxaran auzoan kokatuta dagoena.
Otxaran | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Zalla, Bizkaia |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1896ko uztailaren 6a |
Itxiera | 2010eko urtarrilaren 1a |
Nasak | 1 |
Trenbideak | 1 |
Jabea | Trenbide Azpiegituren Administratzailea |
Geralekua 1896ko uztailaren 6an ireki zen eta 2010eko urtarrilaren 1an itxia.
Egoera
aldatuGeralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Bilbo — Santander: 29,674 kilometro-puntua
Historia
aldatu1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea, Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[2]
1911n Roblako Trenbidearen Konpainiak burdinbide berria eraiki zuen, Santanderretik Bilborako Trenbide Konpainiaren trenbide bera ez partekatzeko. Hala ere, Irauregiko geltokian trenen arteko gurutzadura nahitaezkoa izaten jarraitu zuen. 1923an Leon-Matallana burdinbidea erabilita Leonera burdinbidea luzatu zen.[3]
1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.
Geralekuan zerbitzua ematen zuten distantzia ertaineko zerbitzuak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera utzi zioten geltokiari; beraz, geralekua itxita dago teknikoki, nahiz eta sarekoa izan.
Geralekua
aldatuGeralekua Erretola auzoan dago.
Zerbitzuak
aldatuEz dago zerbitzuak geltokian.
Etorkizuna
aldatuEz dago etorkizuneko planik geltoki hau oraingoz barne hartzen duenik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EuroFerroviarios. «Otxaran (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «Santaderretik Bilbora Trenbidearen Konpainia» web.archive.org 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Leon-Matallana adarra» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
|