Otsoa, ahuntza eta azaren igarkizuna

Otsoa, ahuntza eta azaren igarkizuna logika-joko ezaguna da. VIII. mendetik gutxienez existitzen da (Alkuin Yorkekoaren liburuko 18. igarkizuna da)[1] eta talde etniko ugariren folklorearen parte da[2].

Otsoa, ​​ahuntza eta aza irudikatzen duen Ormesby Salterioko ilustrazioa, 1250-1330 bitartekoa

Igarkizuna aldatu

Artzaina ibai ondora heldu da otsoa, ahuntza eta aza zeramatzan berekin. Ibaian txalupa txikia dago, eta artzaina eta beste gauza bat baino ez dira sartzen. Ez da ausartzen otsoa ahuntzarekin bakarrik uztera, ezta ahuntza azarekin uztera ere. Nola gurutzatuko du ibaia?[3][4]

Erantzuna aldatu

Honela laburbiltzen da erantzuna:

  1. ahuntza eraman;
  2. buelta egin;
  3. aza (edo otsoa) eraman;
  4. ahuntzarekin buelta egin;
  5. eraman ez dena eraman;
  6. bakarrik buelta egin;
  7. ahuntza eraman[4].

Historia eta aldaerak aldatu

 
Aldaeretako baten erantzuna

Igarkizun hau ibaia zeharkatzeko igarkizunetako bat da, eta helburua objektu sorta bat ibaiaren beste aldera eramatea da, arau batzuk jarraituz. Lehen agerraldia Erdi Aroko Propositiones ad Acuendos Juvenes eskuizkribukoa da, hiru objektuak otsoa, ​​ahuntza eta aza izanik. Badaude igarkizun honen aldaerak, objektu ezberdinekin:

  • otsoa, ardia eta aza[3];
  • ahuntza, ardia eta aza[2];
  • azeria, oiloa eta haziak[5];
  • azeria, antzara eta arto-belarria[6].

Igarkizun hau Cabo Verde, Danimarka, Errusia, Errumania, Eskozia, Etiopia, Ghana, Italia, Kamerun, Sudan, Uganda, Zambia eta Zimbabweren folklorearen eta afroamerikar folklorearen parte da[2]. Afrikako zenbait lekutan, jokoaren aldaerak aurkitu dira, non txalupak ezin ditu bi objektu aldi berean eraman, bat bakarrik baizik[2].

Lewis Carrollen igarkizun gogokoenetako bat zen[7], eta bere aisialdiko matematikako liburu askotan sartu zuen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Pressman, Ian; Singmaster, David. (1989). «"The Jealous Husbands" and "The Missionaries and Cannibals"» The Mathematical Gazette 73 (464): 73-81..
  2. a b c d e (Ingelesez) Ascher, Marcia. (1990). «A River-Crossing Problem in Cross-Cultural Perspective» Mathematics Magazine (Taylor & Francis) 631: 26-29..
  3. a b «Artzaina, ardia, otsoa eta aza» Problemak ebatzi. , 7 or..
  4. a b Maiatzak 26. Erronka: 'Mate jolasak'. BiziLabe.
  5. (Ingelesez) The Classic River Crossing Puzzle. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008/06/17).
  6. (Ingelesez) Sterling, Mary Jane. (2007). Math Word Problems for Dummies. For Dummies, 313 or..
  7. (Ingelesez) Wakeling, Edward. (1996). Rediscovered Lewis Carroll Puzzles. Courier Dover Publications, 17 or. ISBN 0-486-28861-7..

Kanpo estekak aldatu