Otsailaren 30

Otsailaren 30a ez dagoen eguna da, baina historian behin erabili izan da.

SuediaAldatu

Suediak 1712ko otsailean egun hori eduki zuen. 1700tik egutegi gregoriotarra hartzea erabaki zuen eta horretarako urtero egun bat kendu behar zen, 1710 arte. Hala ere, 1700ean bakarrik egin zuten eta, horregatik, egutegi juliarra egun bat aurreratu zen eta anabasa handitu. Horregatik, 1712ak bi egun bisistu eduki zituen. 1753an berriro ekin zioten egutegi gregoriotarrari[1].

Sobietar erabileraren mitoaAldatu

Mitoak dio 1929an, Sobiet Batasunak 30 eguneko hilabeteak zituen egutegia onartu zuela: azken bost egunak ez ziren inongo hilabetekoak eta, beraz, jai-egunak ziren. Mito horren arabera 1930 eta 1931n bakarrik erabili ziren, baina urte horietako egutegiek ez dute halakorik jasotzen.

ErreferentziakAldatu

  1. Bauer, R. W.. (1993). Calender for Aarene fra 601 til 2200 efter Christi Fødsel. (Fotografisk optryk. argitaraldia) Dansk Historisk Fællesforening ISBN 87-7423-083-2 PMC 894209063 . Noiz kontsultatua: 2020-03-01.

Kanpo estekakAldatu