Otokichi (japonieraz: 音吉 or 乙吉?) , beranduago John Matthew Ottoson bezala ezaguna (Mihama, Japonia, 1818Singapur, 1867ko urtarrilaren 1a) ontzi-mutila zen izan zen.

Otokichi

Bizitza
JaiotzaMihama (en) Itzuli, 1818
Herrialdea Japonia
HeriotzaSingapur, 1867 (48/49 urte)
Hobiratze lekuaJapanese Cemetery Park (en) Itzuli
Mihama (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Dent & Co. (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Opioaren Gerra

Biografia aldatu

Itsasoan galtzea aldatu

1832an, Otokichik 14 urte zituela, arroza eta portzelana garraiatzeko Nagoya eta Edo arteko itsasbidea egiten zuen hamabost metroko belaontzi batean. Ekaitz gogor batengatik, ontzia jitoan galdu zen Ozeano Barean. Arroz kargak jateko aukera eman zien denbora batean, baina eskorbutoz gaixotu ziren eta hilabete gutxian, Iwakichi, Kyukichi eta Otokichi bera ez beste guztiak hil ziren[1].

Amerikara bidean aldatu

Urtebete inguru galduta ibili ondoren, egungo AEB eta Kanada arteko mugara, Oregongo kostaldera, iritsi ziren. Makah tribukoek gatibu hartu zituzten eta gatibuen berri berehala izan zuen McLoughlin kapitain ingelesak. Kapitainak txinatartzat jo zituen hiru gatibuak. Ingalaterra Txinarekin merkataritza harremanetan hasia zen, eta militarrak pentsatu zuen hirukoteari etekina atera zekiokeela.[1]

Europarako bidaia aldatu

Japoniarrak askatu eta Vancouverrera eraman zituen lehenik. Hango erretoreak ingelesa irakatsi zien eta 1834an prest zeuden metropolira joateko. Berriro ere Ozeano Barea zeharkatu zuten: Hawaiitik igaro, ia Antarktikaraino iritsi eta, zazpi hilabeteren buruan, Londresera iritsi ziren. Baina gobernuak beste lehentasun batzuk zituen, eta garai hartan munduko metropoli nagusia zenean turismo pixka bat egin ondoren, hiru marinelek berriro itsasoratu behar izan zuten.[1]

Macao eta Japoniara aldatu

Ondoren, Macaora iritsi ziren. Otokichik txinera ikasi zuen han, eta 1937an Morrison ontzi estatubatuarrean sorterrira itzultzeko aukera sortu zitzaien. Baina Japoniako lege isolatzaileak indarrean zeuden oraindik eta ontzia kanoikadaz hartu zuten porturen batean aingurak botatzen ahalegindu ziren hainbat alditan. Iwakichi eta Kyukichiren bertan desagertu ziren, baina Otokichik bidaiatzen jarraitu zuen, merkataritza-ontzi ingelesetan itzultzaile lanak eginez.[1]

Japoniara itzulera aldatu

1854ko urrian Ingalaterrak eta Japoniak adiskidetasun ituna sinatu zuten; negoziaketetan Otokichik jardun zuen itzultzaile. Japoniako Gobernuak ordurako pilatuta zeuzkan heriotza zigor guztiak barkatu zizkion eta uhartean geratzeko baimena eman zion. Baina John Matthew Ottosonek –izena ingelestua zeukan ordurako– eskaintza ukatu egin zuen.[1]

1867an hil zen Singapurren, shogunerria ezeztatu zen urte berean.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Irazustabarrena, Nagore. (2015-06-14). «Otokichi, lehen turista japoniarra» Argia CC-BY-SA lizentzia.