Ostiral Odoltsua (1972)

Ostiral Odoltsua, ingelesez: Bloody Friday, 1972ko uztailaren 21ean, Behin-behineko IRAk arratsaldeko 14:09-15:30 artean Belfast hirian burututako atentatu saila izan zen. Ipar Irlandako gatazka guztian Behin-behineko IRAk burututako egun bakarreko atentatu sail handiena izan zen eta irlandar errepublikar talde armatu honek Ipar Irlandan britainiar helburu ekonomiko eta militarren aurka burututako kanpainaren barnean zegoen.

Egun honetan bakarrik Belfast hiriko leku ezberdinetan IRAk 22 lehergailu ipini zituen, ondorioz 9 lagun hil (2 militar eta 7 zibil) eta 130 lagun zauritu ziren. IRAk leherketak jazo aurretik hedabideak eta britainiar indar armatuak ohartu zituen. Seán Mac Stíofáin, Behin-behineko IRAko buruzagiak Britainiar Armadak beren oharrei muzin egin zietela ziurtatu zuen, leherketek ahal bezainbeste hildako eragin eta IRA desakreditatzeko asmoz, baina baieztapen hau ezin izan da inoiz frogatu ahal izan. Atentatuen 30. urteurrenan Behin-behineko IRAk hildako eta zaurituen senideei formalki barkamena eskatu zien.

Benetako deieiz gain, bi dei faltsu ere jaso ziren, horrek leheketen eremuak denboraz hustutzea galarazi zuen. Belfasteko erdigunea bezain mugatua den eremu batean hainbeste leherketa gertatzean, eremuak hustutzen ari zen jende asko leku seguruetara joan beharrean, lehergailuetatik hurbil zeuden lekuetara joatea ekarri zuen.

Kronologia aldatu

Gutxi gorabeherako orduak (UTC+1).

Ordua Lekua Kalteak
14:09 Windsor Park Trenbide gaineko pasaleku batean ezarria. Zauriturik gabe.
14:36 Brookvale Hotel Eremu hustua. Zauriturik gabe.
14:40 Ulster Bank Hustu gabeko eremua. Emakume katoliko batek bi hankak galdu zituen. Auto-ilara batean harrapatutako gidariak zaurituak.
14:52 Botanic Railway Station Kanpoaldean ezarritako auto-bonba. Geltokian kalte larriak. Zauritu arinak.
14:53 Queen Elizabeth Bridge Auto-bonba. Zubiaren egituran kalte arinak. Zauritu arinak.
15:02 Agnes Street Kale protestantea. Bizilagunek ez zuten oharrik jaso baina zauritu arin gutxi batzuk bakarrik egon ziren.
15:02 Liverpool Bar Kaian ezarritako lehergailua. Ohar nahasiak. Zauritu arinak.
15:02 Bellevue Autobide gaineko zubi batean ezarritako lehergailua.
15:03 York Street Station Lehergailuak eremua hustu aurretik eztanda egin zuen. Zauritu larriak.
15:04 Ormeau Avenue Bizilagunek ez zuten oharrik jaso baina zauritu arinak bakarrik egon zirens.
15:05 Eastwood's Garage Garaje suntsitua. Zauritu arinak.
15:10 Oxford Street Bus Depot 6 hildako (2 soldadu eta 4 langile). Lehergailuak hustutze unean eztanda egin zuen. Zauritu arin ugari.
15:15 Stewartstown Road Lehergailua ziur aski abandonatua izan zen. Zauritu arinak.
15:20 Cavehill Road 3 hildako (2 emakume katoliko eta nerabe bat). Zauritu larri ugari.
15:25 Lisburn Road Trenbidearen gainean ezarritako lehergailua. Zauriturik gabe.
15:25 Crumlin Road Bi leherketa. Star Taxis konpainiaren egoitza suntsitua. Zauriturik gabe.
15:30 "Nutts Corner" Mina leherketa ikasle-autobus baten pasaeran, ziur aski militar-autobus batekin nahastua. Gidariak maniobra egitea lortu eta hedatze-uhinaren okerrena ekidin ahal izan zuen. Zauritu arinak.
15:30 Northern Ireland Carriers Depot Zauritu arinak.
15:30 Sydenham Britainiar Armadak desaktibatutako lehergailua.

Kanpo estekak aldatu