Osculum infame

Osculum infame, latinezko hitzak, euskaraz Muxu zitala, sorginek egiten omen zuten zeremoniaren izena da. Zeremonia horretan sorginek deabruari mendekotasuna erakusten zioten ipurtzuloan muxua emanez. Herriko sineskeriaren arabera, hori omen zen deabrua gurtzeko keinua. Muxu horren bidez deabruak sorginak limurtzen zituen. Osculum infame akelarre gehienen deskribapenetan eta sorginen aurkako epaiketan azaltzen da.[1]

Osculum infame Francesco Mario Aguadaren Compendium maleficarum liburuko miniatura, 1608

ZeremoniaAldatu

Jasotako testigantzen arabera zeremonia horrekin, Deabruak haren jarraitzaileen izenak entzunez gero, akelarreri ematen zitzaion hasera. Orduan, jarraitzaileak, herrestaka edo atzeraka ibiliz, harengana hurbiltzen ziren. Deabruaren ipurdiaren aurrean makurtzen ziren orduan muxua emanez. Errito horrek ere sorginen iniziazioa markatzen zuen. Zeremonia burutu ondoren akelarreko festak hasten ziren. Batzuetan Deabrua ez zen gizaki moduan agertzen, apo, aker edo katu beltz moduan baizik.

Zenbait iturriren arabera omenaldi ekintza baino gehiago penitentzia omen zen, adibidez, Eskoziako North Berwicken sorginen aurka egindako epaiketetan.[erreferentzia behar] Jakina denez, epaiketa horietan testigantza gehienak tortura baliatuz lortzen ziren.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu