Osaba Bin Floren

Jesus Mari Olaizola, Elena Odriozola, Elkar, 2003

Osaba Bin Floren Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'k euskaraz idatzitako haurrentzako abenturazko eleberria da, Elena Odriozolaren ilustrazioak dituena. Elkarrek argitaratu zuen 2003an, Xaguxar izeneko sailean.[1] Idazleak, 2004an, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Saria irabazi zuen liburu honekin.[2] 2006an Gaztelania eta Katalanera itzulita argitaratu zen.[3]

Osaba Bin Floren
Audioa
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazlea, "Osaba Bin Floren" liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
IdazleaJesus Mari Olaizola
Argitaratze-data2003
GeneroaHaur eta gazte literatura
Jatorrizko izenburuaOsaba Bin Floren
HizkuntzaEuskara
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaElena Odriozola
FormatuaLiburua
ISBN978-84-9783-065-2
SariakEuskadi Literatura Saria: Haur eta Gazte Literatura, 2004an

Liburuaren jatorria idazleak Euskaldunon Egunkariaren astekarian zatika argitaratzen zuen istorioan dago. Egunkaria itxiarazi zutenean istorioaren erdia zegoen argitaratuta eta idazleak edonola amaitzea erabaki zuen. Istorioaren bigarren zatiko atalak Berrian argitaratu ziren hilabete batzuk beranduago eta ondoren eman zion liburu forma.[4]

Argumentua aldatu

Osaba Florentino erori egin da eta buruan golpe handi bat hartu du. Sendagileak buruan benda handi bat jarri eta atseden hartzeko esan dio. Bere burua ispiluan ikusten duenean benda turbante bat dela sentitzen du eta Bin Floren izena hartzen du, Bagdadeko ipuin kontalari bat.[4]

“Turbantea” buruan duen bitartean inguruan dituen haurrei historia ekialdeko istorio harrigarriak kontatuko dizkie zatika.[1] Lo egiteko arazoak dituen kalifa bat gauez, mozorrotuta, ipuin-kontalari baten etxera iristen da eta bertan gazte baten istorioa entzungo du. Gazteak zoritxarra ekarri dion kutxa bat darama bizkarrean eta bere benetako jabea topatu nahi du. Kalifak, entzule inguratu diren bi gizonei kutxaren jabea aurkitzeko ardura emango die. Aurkitzen dutenean Kasimek kutxaren jabe izatera nola iritsi zen eta zer ondorio ekarri zizkion kontatuko die.[2]

Estiloa aldatu

Euskadi Literatura Sariko epaimahiko kideek azpimarratu zuten tradiziozko bi mundu uztartzen dituela idazleak, euskal baserria eta Bagdadeko “1000 gau eta bat gehiago”. Bi munduak elkartu eta aintzinako kontalarien moduan ipuinak bere artean lotzen ditu.[2]

Kontakizuna hiru mailatan antolatzen da: Osabak neska-mutilei kontatzen dien istorioarena, kalifaren istorioarena eta kalifaren istorioan agertzen diren pertsonai batzuek kontatzen dituen istorioarena. Lehen mailak, osaba eta neska-mutilen istorioaren mailak, narrazio osoaren markoaren papera jokatzen du. Euskal Herrian kokatzen da eta irakurlearen errealitatetik gertu dagoen mundua islatzen du. Bigarren mailan, Harun ar-Rashid kalifaren istorioaren mailan, ekialdeko ipuin tradizionalen mundu liluragarrian sartzen gara. Maila honen barruan agertzen zaigu hirugarrena, kalifaren istorioan agertzen diren pertsonaiek kontatzen dituzten istorioak dira, haien iraganeko istorioak. Lehenengo mailan ez bezala, bigarren eta hirugarren honetan, hizkuntzak hitzaren bidez xarmatzeko ahalmena hartzen du. Gaiak “Mila eta bat gauak” gogora ekartzen badu, kontatzeko moduan eta istorioan etendurak egiteko moduak ere badu antzekotasunik Sherezaderen kontakizunarekin.[5]

Itzulpenak aldatu

Gaztelaniaz: El tío Bin Floren. Ilustrazioak, Elena Odriozola. Itzulpena, Jorge Giménez. Planeta - Oxford, 2006. ISBN: 84-9811-044-0

Katalanez: L'oncle Bin Floren. Ilustrazioak, Elena Odriozola. Itzulpena, Ferran Gilbert i Álvarez. La Galera, 2006. ISBN: 978-84-246-2343-2

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Etxaniz, Xabier. (). «Osaba Bin Floren» CLIJ (Bartzelona) (171): 64 orr.. ISSN 0214-4123..
  2. a b c «2004.urteko 'Euskadi' literatura sariak - Kultura saila - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-14).
  3. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-13).
  4. a b «Premio Euskadi : Jesús María Olaizola Lazkano "Txiliku"» CLIJ (Bartzelona) (181): 48-49 orr.. 2005eko apirila ISSN 0214-4123..
  5. Rojo Cobos, Fco. Javier. (2011). Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 189-197 orr. or. ISBN 9788498605426. PMC 796361430..

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Osaba Bin Floren