Ortzadarra sutan Fernando Morillo idazle azpeitiarraren eleberri bat da, 2002an argitaratutakoa eta 2000 urteko Igartza Saria irabazi zuena. Lagunak diren lau mutil (Alex, Haritz, Imanol eta Julen, Bronto ezizenez ere ezagutzen dutena) eta lau neskaren (Alazne, Mirari, Irene eta Arantxa) bizipenak , gorabeherak eta haien arteko harremanak kontatzen ditu, 1987 urtean, 18 urte inguru dituztelarik, eta 15 urte geroago, 2002 urtean, berriz ere guztiak elkartzen direnean. Une batetik bestera gaztetako idealismotik heldutasuneko desilusiora eta gordintasunera pasako dira, bizitza ikasbidea dela erakutsiz.

Ortzadarra sutan
Jatorria
Egilea(k)Fernando Morillo
Argitaratze-data2002
IzenburuaOrtzadarra sutan
Ezaugarriak
Genero artistikoaGazte literatura
Hizkuntzaeuskara

1987

Putitourra: Alexek Imanol, Haritz eta Julen bere lagunak putetxe batera joateko proposamena egiten die eskuratu berri duen bere kotxe zatarrean. Lagunak harri eta zur geratu, azkenean animatu eta onartu egiten dute proposamena. Eskatu egingo zionat: Aldi berean eta handik gertu, Imanolekin gustatuta dagoen Alaznek berarekin ateratzen esateko erabakia hartu duela aitortzen dio Ireneri. Azken unean, ordea, atzera egiten du, Alaznek Imanol eta lagunak duela gutxi ikusi dituela esan eta haiengana abiatu eta gero. Ile zuriduna: Kotxean sartu ondoren, Alexengana neska misteriotsu bat hurbiltzen da, egun batean berarekin egongo dela esateko, bere bizimodu eroari buruzko aipamena egin ondoren. Maddi izena du. Neskak alde egiten du eta Alexek, kasu handirik egin gabe, kotxe zaharrean alde egiten du bere lagunekin. Zure atzetik: Alaznek Imanoli bere sentimenduak adierazteko gogoarekin jarraitzen du. Horretarako Ireneren ahizparen kotxean haine atzetik abiatzen dira. Kotxearen barruan, Alaznek zalantzak diru oraindik ere. Neon argiak: Lau mutilak putetxera heltzen dira, baina Alex da barrura sartzeko animatuta dagoen bakarra. Besteek, lotsatuta edo, zalantzak dituzte. Azkenik, ordea, Haritz ezik, denak sartzen dira. Sarreratik gertu, Imanolen osaba batekin egiten dute topo. Urradura: Neskak putetxera doazela konturatuta, buelta ematen dute. Alazne negarrez hasten da. Santa familia: Imanol eta bere osaba guztiz lotsatzen dira elkarren aurrean. Azkenean, osabak naturaltasunez hartu eta putetxerako dirua ematen dio Imanoli, hasiera batean honek hartu nahi ez badu ere. Negarraldia: Neskak herrira itzultzen dira eta Alazne kontsolatzen saiatzen dira, Imanol ahazteko eta esanez. Txokoan: Mutilak putetxeko tabernara sartzean, arraro sentitzen dira, nola jokatu ez dakitelako. Halako batean, ordea, Alex ... Zergatik?: Bere etxean, Alaznek bizitzak samina zergatik ekarri behar dion galdetzen dio bere buruari, maitasuna eskatzea asko ote den. Etsirik, negarrez jarraitzen du. Mesalina: ... Alex prostituta batekin agertzen da lagunen aurrean, Mesalina izenekoa. Haren zerbitzuak lagun guztientzat erosi ditu Alexek Imanolen diruarekin. Imanolek eta Julenek, ordea, atzera egin eta azkenean putetxetik egiten dute alde, Alex prostitutarekin bakarrik utzita.

2002

Telefono deia: Mirari eta Julen elkarrekin bizi dira. Gau batean, Imanolen deia jasotzen dute aspaldiko koadrila bildu asmoz. Bilera Astigarribian izango da. Mirarik ez du gogorik joateko eta Julenekin eztabaidatzen hasten da. Izan ere, bien arteko harremana ez da ona. Lo egin nahi dut: Bilerarako bi egun falta direla, Julen urduritzen hasten da. Gau batean, lo hartu ezinik, Mirarirekin daraman errutinazko harremanari buruz hausnartzen du. Mirari ez da haurdun geratzen eta horrek Mirari errudun sentiarazten duela pentsatzen du. Mirari esnarazi eta berarekin hitz egiten saiatzen da, baina Mirari nekatuta dago. Bere pentsamenduetan murgildurik, bizitzaren zentzuaz pentsatzen hasten da.

1987:

Lainoak zenbatzen: Putetxearena eta bi astera, institutua bukatu eta lagunak sakabanatu egingo direlako triste, Alexi Alaznerekin gustatuta dagoela aitortzen dio Imanolek. Alazneri berarekin ateratzeko eskatzeko gogoa du, baina beldur da izango duen erreakzioaz. Alexek bere sentimenduak adierazten bultzatu egiten du, bizitzan ausarta izan behar dela, galtzeko eta irabazteko, esanez. Berehala, Alaznerengana eramaten du. Isiltasuna: Alaznerekin topo egin eta elkarrizketa huts eta zentzugabea dute. Imanolek ezin dizkio bere sentimenduak adierazi. Alazne ere putetxeari buruzko azalpenak eskatzekotan dago, baina azkenean ez du ezer esaten. Alexengana itzuli eta gertatu dena kontatzean, honek ez du ulertzen nolatan ez dion ezer esan. Pisua: Alexek Arantxarekin hitz egin eta neskek putetxearena badakitela esaten dio. Txiripaz ikusi zituztela esaten dio, baina Alexek ez du sinesten eta kotxearen atzetik taldeko neska bat mutil batekin gustatuta dagoelako abiatu zirela uste du. Alexek putetxean ez zutela ezer egin eta bera ezik beste hirurek alde egin zutela kontatzen dio. Horrela, ligatzeko asmoarekin edo, oporretan pisu bat hartzeko asmoa azaldu eta neskak gonbidatzen ditu han egun batzuk pasatzera. Horren berri jakitean, mutilak kikildu egiten dira. Batzuetan magia: Bizitzak zoriak ala patuak bideratzen ote duen eztabaidatu ondoren, Imanolek, anaia zaharrak Donostian duen pisua eskuratu duela kontatzen dio Haritzi, giltzak lapurtuz eta anaia kanpora doala aprobetxatuz. Alazneren tabernan: Arantxak pisuaren proposamenaren berria kontatzen die lagunei. Zalantzak badituzte ere, azkenean onartu egiten dute. Mirariri gurasoek utziko ez diotelakoan eta, ez dela joango dio, baina azkenean izeba baten etxean lo egitea proposatu ondoren, onartu egiten dute Mirariren gurasoek. Ondoren, mutilek putetxean ezer egin ez zutela kontatzen die Mirarik eta guztiek egiten dute parre. Alazne, ordea, Imanolekin gogoratu eta penaturik sentitzen da.

2002: Bularretakoa: Lagunak berriz elkartzeko eguna heldu da eta Julen eta Mirari umore onez daude. Garai bateko maitasun-jolasak gogoratuz, Alexek bularretakoa askatzen dio, soinekoa lotu ordez. Bidean: Bilerarako bidean, Julenek eta Mirarik Donostiako pisuan neskak eta mutilak lehen aldiz bildu zireneko egunak oroitu eta nola horren ondoren berehala sakabanatu ziren. Beraiek, Julen eta Mirari alegia, Bilbora joan ziren ikastera. Imanol eta Alazne bata bestearentzat eginak zirela ere aipatzen dute. Mendi artean dagoen Astigarribiara iluntzean heltzen dira. Astigarribiako ermita: Ermitara heltzean, beti bezala kokospekoa duen Imanolek egiten die harrera. Bileraren zergatiaz galdetuta, barruan hitz egingo dutela esaten die eta bera ere urduri dagoela aitortzen die.

1987: Autobus geltokian: Udako egun bero batean, lau neskak eta lau mutilak autobus geltokian elkartzen dira. Aurkezpenak egin eta lehenengo herabetasun-unean pasa ondoren, berehala hasten dira txantxetan. Autobusean neskak eta mutilak bereizita esertzen dira. Mirarik Alex atsegin duela aitortzen dio Alazneri. Dantzarik nahi?: Imanol artega sartzen da lagunekin anaiaren etxera. Gauzak dauden bezala uzteko eskatzen die. Alexek, ordea, musika-ekipoa piztu eta dantza egiteko proposatzen du. Azkenean, ordea, janaria erostera ateratzen dira. Monosexuala: Mutilek gela batean egingo dute lo, eta neskek, Mirarik ezik, beste batean. Imanolek ekarri dituen sexualitateari buruzko liburuak direla eta, beste mutilek parre egiten dute. Julenek txantxetan monosexuala dela esaten du. Azkenean, liburu horiek denak errepikakorrak direla adierazten da. Afaria prestatzen: Etxean afaltzea erabaki ondoren, Julen patata-arrautzopila egiteko eskaintzen du bere burua. Aldi berean, hippy itxura duen Mirariri begira dago denbora guztian. Mirari, ordea, Alexi begira dago. Azkenean, Julenek Mirariren laguntza eskatzen du. Tortilla prestatzen ari direla, harraskara erortzen da, baina sekretupean berriz ere zartaginara botatzen dute. Konfiantza hartzen: Afarian zehar, kofiantza hartzen joaten dira neskak eta mutilak eta Julen/Mirari eta Imanol/Alazne bikoteak eratzen joaten dira. Garbituko dut nik: Txanda pasaz, Imanolek eta Alaznek garbitzen dituzte platerak, baina espartzua ez dute aurkitzen. Mirarik eta Julenek badakite zerbait horri buruz baina sekretuarekin jarraitzen dute. Nekatuta nagok: Platerak garbitu ondoren nekatuta daudenez, etxean geratu ala tabernara joandako lagunen bila joatea pentsatzen hasten dira. Bien arteko elkarrizketa artega eta zentzugabea da, begietara begiratu gabe, baina bien artean zerbait badagoela nabaritzen da. Azkenean, paseo bat ematea erabakitzen dute.

 
Eleberrian, neska eta mutilen arteko harremanen hasiera kontatzen dira.

Musuak komunean: Taberna zaratatsu batean Haritzen hitzei kasu egin gabe, Julen Mirariren atzetik dabil. Edanda dago. Mirari komunera sartu dela ikusi eta haren atzetik abiatzen da. Artega dago eta gainera, komuneko sarreran Alexekin topatzen da. Azkenean, komuneko sarreran musu ematen dio Mirariri. Mirari tabernara sartzen da. Hanka sartu duelakoan, tabernatik irteten da. Borroka: Alazne eta Imanol kaleko borroka batean nahasturik suertatzen dira. Imanolek Alazne babesten du, baina kolpe bortitzak hartzen ditu. Ezpainetatik odola dario. Etxerako bidean, Alazne Imanolen besotik helduta, etxean zerbait kontatu behar diola esaten dio. Etxera joan behar dut: Mirariri izebaren etxera joateko garaia heldu zaiola adierazi eta Julenek laguntzea eskaintzen dio. Bidean barkamena eskatzen dio musuagatik. Aurrerago, ordea, Mirari bera da musu azkar eta herabe bat ematen diona. Besterik ez. Julenek ez du egoera ulertzen. Zangalatraba: Imanol eta Alazne eskutik helduta heltzen dira etxera. Alazne Imanolen izterren gainean zangalatraba eseri eta mutilen zakila gogortzeko zenbat behar den galdetzen dio. Imanol harri eta zur geratzen da galderaren aurrean. Sonia eta Maddi: Tabernan Irenek zer egin ez dakiela ilea harrotzen du. Alex, Sonia izeneko neska batengana hurbiltzen da berarekin ligatzeko. Bitartean, ordea, tabernan begirada ezagun eta sarkon bat topatzen du, Maddi izeneko ile zuridun neskarena hain zuzen. Bere atzetik, tabernatik irteten da. Zenbat behar den: Imanolek ez daki nola erantzun Alazneren galderari, saiatu arren, baina bere gainean dagoela, neskak laster nabaritzen du erekzioa eta elkar besarkatzen dute. Ile xerloa: Mirarik ilea moztu nahi duela esaten duenean, Julenek ez mozteko eskatzen dio. Mirarik Julen zergatik gustatzen zaion, zergatik eman dion musu galdetzen dio bere buruari. Izebaren etxera iritsi eta musu batez elkar agurtzen dute. Bueltan, Julenek ere Mirari zergatik gustatzen zaion galdetzen dio bere buruari eta azkenean bere ile-xerloagatik dela erantzuten du. Marrantak joa: Tabernatik irten eta etxera joateko gogoa du Irenek. Bitartean, Haritz guztiz edanda dago. Halako batean mutil homosexual bat hurbiltzen zaio Haritzi eta dantzan eskatzen dio. Haritz erreakzionatu gabe geratzen da eta azkenean Arantxak erreskatatzen du. Haritzek eskerrak ematen diozkio azkenean. Ohean, bikote bat: Alaznek elkarrekin oheratzeko proposatzen dio Imanoli. Anaiaren gelara joan, kondoiak hartu, baina artega dagoenez, kosta egiten zaio zakila gogortzea. Azkenik, Alazneren gidaritzapean berarekin egiten du amodioa, poliki eta samur. Txirrina: Irenek, Arantxak eta Haritzek portaleko txirrina jozten dute. Julenek ireki egiten die eta etxeko atea irekitzen die ohera itzuli baino lehen. Non egon zarela?: Denak jeiki ondoren itzultzen da Alex etxera. Elizan egon dela kontatzen die lagunei. Neskak harrituta geratzen dira, baina mutilek elizak eta kanposantuak atsegin dituela azaltzen diete. Alaznek eta Imanolek lo elkarrekin egin dutela jakitean, horri buruz txantxetan hasten dira. Erosketak egiten: Julen eta Haritz erosketak egietra jeitsi dira. Julenek Mirarirekin dituen sentimendu nahasietaz hitz egiten dio Haritzi. Mirari gustatu egiten zaio baina ez dauka garbi berarekin harremanetan hasi behar duen. Halako batean, Mirari agertzen da, baina urduri, berehala egiten du alde pisurantz. Ez zionat minik egin nahi: Mirarik bezperako musuen berri ematen dio Alazneri. Hala ere, benetan atsegin duena Alex dela, eta ez Julen, aitortzen dio lagunari. Juleni minik ez egiteagatik bakarrik jarraitzen du berarekin. Orduan, Haritz bazkaria prestatzen ari dela, Alexek alde egiten du berriz ere. Gozatu seme alabez: Kabina batetik ama deitu behar duelakoan, Mirarik Alexekin egiten du topo. Andre zahar zarpailtsu batekin ari da hizketan. Senar-emazteak direlako itxurak eginez, andreak seme-alabak txikiak direnean gozatzeko aholkua ematen die, gero beranduegi baita. Andre agurtuta, Mirarik elizara joaten laguntzen du Alex, elizak zergatik gustatzen zaizkion galdetuz. Alexek elizetako lasaitasun-giroa, misterioa eta historia aipatzen ditu. Mirari, liluraturik bere hitzekin, besarkatu eta musukatu egiten du, berari atzera ez botatzeko erregua eginez. Horrela, elizako ilunera abiatzen dira. Zein ostia haiz hi?: Bazkalondoan, Julen hortzak garbitzen ari dela, pisuko atea zabaldu eta neska bat eta horren atzetik Patxi, Imanolen anaia alegia, sartzen dira. Imanolen anaiak bi orduko epea ematen die pisua uzteko. Alex eta Mirari elizan daude bitartean. Sexua elizan: Aitorleku bateko zoruan kartoiak jarri, biluztu, elkar masturbatu eta azkenean koitoa egiten dute Alexek eta Mirarik. Mirarirentzat lehen aldia da eta Alexen zakila gogortua ikustean, handiegi ikusten du bere baginan sartzeko. Mina sentitzen badu ere, azkenean burutu egiten du sexu harremana. Alexek berarekin ez maitemintzeko aholkatzen dio Mirariri, bestela mina hartuko baitu. Mirarik alde egin eta Alex elizan geratzen da. Haritz elizara sartu eta pisuarena kontatzen dio. Alex kezkaturik geratzen da. Haizearen orrazia: Alexen proposamena onartuz, pisurik ezean, hondartzan lo egitea erabakitzen dute. Aurretik motxilak ezkutatuz, Haizearen orrazi joan eta hango giroarekin liluraturik geratzen dira. Hondartzan zehar, Alderdi Eder aldera iristen dira. Hondartzan daudelarik, Alex korrika abiatzen da Maddi ilezuridunaren atzetik. Imanol eta Arantxa bere atzetik joaten dira. Hondartzan lo: Ile zuridunari berarekin zer nahi duen galdetzen dio, baina ez jakitea hobe duela erantzuten dio. Imanol eta Arantxa Alexengana heltzen direnean, ile zuridunaren berri ematen die, baina ordurago desagertua da. Bilatu arren, ez dute aurkitzen. Hondartzan lo egiten dute, baina Alex itsasoari begira pasatzen du gau osoa.

 
15 urte geroago 8 lagunak, Astigarribiako ermitan biltzen dira. Han gertatuko denak bizitza ikusteko moldea aldatuko die.

2002

Ermita barruan: Imanolek Julen eta Mirari gidatzen ditu ermata barruko korridoreetan zehar. Ermita barruan beste ermita bat dago, Erdi Aroko zaldun Tenplarioek eraikia. Gela batera heldu eta lagun guztiak topatzen dria berriz ere, Alex ezik. Oso itxuraldatuta daude: Irenek operatuta dagoela dirudi, Arantxa ia ez da lehengo kirolaria eta asko gizentzeaz gainera, begirada zahartua du. Imanolek eta Alaznek ez diote elkarri begiratzen. Alaznek eta Mirarik, ordea, aspaldiko adiskidetasunari heltzen diote. Zerbait esan beharko dugu: Lagunen arteko tentsio eta seriotasun giro batean, Imanolek Alexi beranduago etortzeko esan diola aitortzen du. Alexek lagun guztien laguntza behar duela ere esaten du.

1987

Mirarik Alazne bisitatzen du. Alexekin hitz eta lagun bezala bakarrik geratu nahi duela esan diola kontatzen dio. Alazneri amorante bakarra izan dela eta berarekin ongi pasa duela aitortzen dio. Beste alde batetik, Julenek gauez hondartzara joateko proposamena jaso duela ere kontatzen dio, baina bera ez dago oso ziur. Azkenean, Alaznek animatu egiten du Julenekin ateratzeko. Titiak hazteko: Zumaiako hondartzara heltzen dira Julen eta Mirarik Alexek utzitako kotxean. Gaua da eta hondartzan ez dabil inor. Urduri daude eta eguraldiari buruz hizketan hasten dira. Halako batean, Julenek musu eman eta Mirarik besarkada batez erantzuten dio. Julenek blusa askatzeko eskatzen dio. Bularretakoaren itxigailuarekin arazoak izan eta gero, titiak Julenen bistan geratzen dira. Mirarik txikiegiak direla esaten dio, Julenekin konfiantza hartuz. Alexekin konfiantza ordez morboa sentitzen duela pentsatzen du. Julenek titi polittak dituela erantzun eta hazteko laztantzea nahikoa omen dela esaten dio. Errezeta hori praktikan jartzen dute. Prakak jeistea nahi du Julenek, baina Mirarik azkarregi doala erantzuten dio. Amarauna (bi hilabete geroago): Alazne Alexekin topatu eta tren geltoki zahar eta bakarti batera eramaten du. Alexek nabaritzen du Alazneren urduritasuna. Alaznek Alexi musu eman eta dena azkar doa: larrutan egiten behin eta berriz, sexu-grina bizi batez. Gezurra, larru gorri: Tren geltokiko ibilerekin jarraitzen dute Alaznek eta Alexek. Aldi berean, Imanolekin ere badago. Ezagunen bitartez, Imanolek ibilera horien berri izan eta horien atzetik doa egun batean. Larrua jotzen ari direla bat batean agertu eta Imanolek Alazne betirako agurtzen du, besterik gabe, Alex eta Alazne isilik geratzen direlarik.

2002

Haserreak: Imanolek denboraldi luzean, lagunak sakabanaturik bizi izan diren garaian, Alexengandik aldenduta eta berarekin haserre egon dela kontatzen die besteei. Egun batean, Alexen deia jasotzen du ospitaletik. Buruan tumorea dauka. Maddi ile zuriduna tumoreak eragindako eskizofreniak sorrarazitako eldarnioa besterik ez da. Barkamena eskatu behar diola uste du Imanolek. Lagunei ez die azaltzen zergatik ermitan, baina Alazne da azkenean tren geltokikoa kontatzen duena. Ospitalean Alexek ez dio barkamena eskatzen eta soilik sentitzen duela esaten du. Beste aukera bat eman nahian, ospitalera itzultzen da baina Alex ia ez dago han. Autoa: Harrigarria bada ere, oraindik badabilen auto zaharrean heltzen da Alex Astigarribiara. Ermitako gelara igo aurretik, Alaznek Alexekikoa Imanolek jakin bezain pronto utzi zuela eta Imanolekin itzultzen saiatu zela kontatzen du, baina ez zela ongi atera. Imanolek Alex eroetxe batean dagoela eta etortzeko baimena eman diotela kontatzen du. Berarekin ulerkorra izateko eskatzen die lagunei. Bileraren ideia berea izan zen, baina biltokia (ermita,alegia) Alexek jarri zuen. Bi hilabeteko epea eskatu zion baita ere Alexek bilerara joan ahal izateko. Alex: Alex gaztetan bezain ibi eta oldartsu jarraitzen du eta umore onez agurtzen ditu lagunak , fisikoki itxura ona ez duen arren. Lagunak ilusiorik gabe eta lehengo bikoteak gaitzik gabe ikusi eta aurpegiratu egiten die. Eromenaren inguruan: Gaixotasunari esker, bizitzaren balioa aurkitu eta bizitza zer den erakusteko oparia egin nahi die lagunei. Bizitza eta bizitzea bereizi beharraz eta eromenaz hitz egiten die, eromenaren laudorioa eginez. Purifikatzeko ordua iritsi dela dio eta lagunen harridura sorrarazten du. Eztanda: Oparia egiteko denak batera ikusi nahi zituela eta azken urteetako beraien bizimoduari buruzko xehetasunak bildu dituela dio Alexek. Lagunek beraien bizitzan sartzeko inor ez dela aurpegiratzen diote. Berak, berriz, katalizatzaile edo pizgarri bat behar dutela erantzuten die. Halako batean, lagunei entzuteko esan eta eztanda bat gertatzen da. Alex lasai eseritzen den bitartean, lagunek, beldurtuta, ez dakite nondik atera. Julenek lehergailua zergatik jarri duen galdetuta, azkenean ulertuko duela erantzuten dio. Irteera bat: Haritzek horman egindako zulo batetik irten, handik teilatura igo eta hortik kainutik lurrera jeisten dira. Kanpoan Alex falta dela nabaritzen dute berehala, baina beranduegi da bere bila joateko, gainera garbi dago barruan geratu nahi zuela. Bigarren eztanda bat entzuten da eta eliza osoa erortzen da. Katarsia edo: Ertzainak eta anbulantziak inguratuta, lagunek Alexek egindakoaren zergaitiaz hitz egiten dute. Batzuek arduragabekeria leporatzen diote, hiltzeko zorian izan baitira. Haritzek eta Julenek, ordea, ekintzaren mezua azaltzen dute, beraien arteko loturak berreskuratu eta haiengan ohikeria baztertu nahi zuela nabarmenduz. Barruko ermitak ez du ia kalterik izan, Alexek gauzak kontuz prestatu zituelako bi hilabetetan zehar. Gainera, ermita zaharra atxikiz, maskarak erantzi eta mamia azalerazteko mezua oparitu nahi izan die. Julenek baserritar batek azken bi hilabetetan Alex ermitari bisita batzuk egin zizkiola esan berri diola kontatzen du, eztandak prestatzeko noski. Trumoi giroa dago: Haritzek Mari (edo Maddi) bere bikotearekin elkartzen denean, trumoia jo duelako kondaira azaltzen du. Mari suz jantzita agertu ohi dela ere gogorarazten du. Aitortza: Astigarribiatik etxerako bidean, Julenek eta Mirarik gertatutakoaz hitz egiten dute. Oroitzapenen haritik, Mirarik Alexekin amodioa egin zuela aitortzen dio Juleni malkotan. Julenek bazekiela erantzuten dio. Haritzek kontatu zion, elizako aitorlekuan ikusi ondoren. Mirarik biak alderatu soilik egin nahi zituela azaltzen du. Grinak bultzatuta egin zuela sinetsita, Julenek inoiz pasarte hori ez aurpegiratzea erabaki zuela esaten dio. Mirari gero eta azkarrago doa eta azkenean itsas labar batera heltzen dira. Ortzadarra sutan: Autoa gelditu eta negarrez hasten da Mirari. Besarkatu egiten dira. Bizitza ortzadar erraldoi bat dela esaten dio Julenek. Beraiek ordatzar horren zati bat dira. Mirarik euren ortzadarra nola dagoen galdetuta, Julenek sutan dagoela erantzuten dio.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.