Ireki menu nagusia

Orti Enekoitz (Bizkaiko jaunaren semea)

Orti Enekoitz» orritik birbideratua)

Orti Enekoitz Eneko Lopez Ezkerra Bizkaiko jaunaren eta Tota Ortitz Aulestikoaren semea izan zen. 1074. urtean zaldun eta alferez tituluak jaso zituen eta handik bi urtera Antso IV.a Gartzez hil zutenean Antso Ramirez Aragoiko eta Nafarroako erregearen zerbitzuan jarri zen, Gartzea Enekoitz anaia bezala.[1] Aitak, Eneko Lopezek, eta anaiek, Garindo, Antso eta Lope Enekoitzek, ordea, Bizkaiko Jaurerria Gaztelaren mende utzi zuten.

ErreferentziakAldatu

  1.   Balparda de las Herrerías, Gregorio (1933-34) Historia crítica de Vizcaya y sus fueros. II 182. orrialdea OCLC 634212337 .