Oroimen leku

gizatalde baten oroimen kolektiboan garrantzi historikoa ematen zaion toki, objektu edo kontzeptua, hala nola monumentuak, museoak, ekitaldiak, sinboloak, kolorea...

Oroimen leku, edo oroimenaren leku edo toki kontzeptu historikoa da, Les Lieux de Mémoire liburu-bildumak aurkeztua, Pierre Noraren zuzendaritzapean eta 1984tik 1992ra bitartean argitaratua.[1] Hitz elkartu hau 1993ko frantsesaren Le Grand Robert hiztegian sartu zen eta horrela, erabilera komun bihurtu frantsesez.

«Oroimen lekua» aldatu

 
"Victor Hugoren hiletak", Lieux de Mamoire idazlanaren zerrendan aipatzen den Frantziako oroimen lekuetako bat da.

1978tik, La Nouvelle Histoire entziklopedian «memoria kolektiboari» egiten dion ekarpenean, Pierre Norak dio «historia memoria kolektiboen presiopean idazten da orain», eta «gizarte-arloaren deserrotze historikoa eta etorkizunarekiko larritasuna konpentsatzea» bilatzen dute, «orain arte halakotzat bizi ez den iragan bati balioa ematearren».

Pierre Noraren arabera, "oroimen leku" hitzaren adierak bere osotasunean, batzuetan geografikoki kokatuta dagoen objekturik material eta zehatzenetik hasi eta objektu abstraktu eta intelektualeneraino ulertu behar da".[oh 1] Hortaz, Monumentu bat, pertsonaia garrantzitsu bat, museo bat, artxibo bat, ikur bat, lema bat, ekitaldi bat edo erakunde bat izan daiteke.

« Objektu bat», azaltzen du Pierre Norak, « oroimen-lekua bilakatzen da ahaztua izatetik ihes egiten duenean, adibidez, omenezko plakak jartzen direnean, eta gizatalde batek bere estimu eta emozioez hornitzen duenean »[oh 2]. Genealogiak ez bezala, familien historia eta filiazioa ikertzen baititu batez ere, historia pertsonalera edo loturaren bat duten pertsonen historiara mugatuz, oroimen lekuak historia kolektiboari dagozkio. Horien bidez, erakundeetara, gizataldeetara eta haien erakundeetara, Estatuko gorputz handietara eta komunitate erlijiosoetara hurbil gaitezke.

Lieux de Mémoire idazlana funtsezko erreferentzia dira Frantziako historia kulturalerako. 1984. urtean hasi eta 1992. urtean bukatu zuten argitalpena. Talde lan horretan hiru epigrafetan eta 7 liburukitan sailkatu zuten Frantziaren memoria lekuen zerrenda egin zuten.

Frantziaz gaindiko eragina aldatu

Ingelesera itzuli eta selektiboki argitaratu zituzten (artikuluen heren bat inguru jaso ziren) Chicagoko unibertsitate-inprimategiek 2001 eta 2009 artean, Rethinking France izenburupean. Gai horiek Alemanian, Italian, Herbehereetan, Luxenburgon, Quebecen eta Errusian aztertu dira.

1987an, idazlanaren zati bat bakarrik argitaratu zenean, Henry Rousso historialariak "memoria kolektiboaren definizio operatibo" baten falta deitoratu zuen, eta "aztertutako lekuen aukeraketa "puntualak" justifikatzen duena" eskatu zuen[2].

 
Amaiurko guduari buruzko komikia. Amaiurko gaztelua eta 1522an gazteluak jasan zuen setioa, sarritan erreibindikatu da Euskal Herriko oroimen leku gisa. Amaiurrek memoria sortzeko duen indarra lirateke gazteluaren hondarretan eraikitako monolitoak eta Eusko Gudarosteko batioi batek Amaiur izena hartu izana, besteak beste[3].

2014ko elkarrizketa batean, Lourdes Otaegi Imaz, filologian doktoreari oroimen lekuak zer diren galdetu ziotenean, honela erantzun zuen:

Historia kulturalean nazio bateko pentsamendu kolektiboaren edo identitate kontzientzia baten barruan noduluak modukoak dira oroimenaren lekuak, noduluen arteko konexioekin eraikitzen da-eta kolektibo horren iraganaren inguruko pentsamendua. Nazio baten historia kontatzen denean, beraz, bere gertakariez aparte, historia kulturalean iraganaren gaineko begirada nola mamitzen den aztertzeak garrantzi handia du. Hala nabarmendu zuen Pierre Nora historialari frantsesak, eta oroimen lekuak funtsezkoak dira egiteko horretan. Data bat, leku bat edo bandera baten moduko objektuak izan daitezke oroimen lekuak[4].

Memoria demokratikoko leku aldatu

Hego Euskal Herrian, Memoria Demokratikoaren Espainiako Legearen harira, "errepresioarekin eta indarkeriarekin" lotura berezia duten lekuen inbentario bat egitea eskatu dute hainbat talde eta erakundek[5], eta horrenbestez, hainbat "memoria demokratikoko leku" izendatuko lirateke. Nafarroan ere eta Memoria Historikoari buruzko legea onatu zen 2018an (abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak). Balizko leku fisiko edota geografiko horiei "memoria toki[6]", "Memoria Historikoaren Leku[7]" eta "memoria gune[5]" edo "memoriagune[8]" izena ere ematen ari zaie, legezko izen laburbiltzearren. Ezin dira, ordea, "Leiux de Memoire" lanak landutako kontzeptu historiografikoarekin nahastu.

Oharrak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Les Lieux de mémoire, Gallimard (Bibliothèque illustrée des histoires), Paris, 3 tomotan: 1 t.: La République (1 liburukitan, 1984); 2. t.: La Nation (3 liburukitan, 1986); 3. t.: Les France (3 liburukitan, 1992), présentation en ligne
  2. Rousso, 1987
  3. Aranzadi. «Amaiurko memoria demokratikoa jasotzen duen erakusketa Bergaran» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  4. Llorente Arretxea, Oihana. (2014). «Oroimen lekuak konforta, kontsolamendua edo identitate trazu batzuk ematen dizkiguten elementuak dira» Gaur 8.
  5. a b Berria. «Gernika memoria gune izendatzeko eskatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  6. Urteaga, Lide Egizala. «Baliteke Gernika 'memoria toki' izendatzea memoria historikoaren lege berriarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  7. «Memoria Historikoaren Leku gisa aitortu dira Loiti Gaina eta Elizondoko erbestealdi nafarraren inguruko memoria-espazioa» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  8. «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - Memoria Historikoa - Memoriaguneak» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).

Bibliografia aldatu

Artikulua idazteko erabilitako iturriak aldatu

  • (Frantsesez) Rousso, Henry. (1987). «Review: Un jeu de l'oie de l'identité française» Vingtième Siècle : Revue d'histoire (15): 151-154..
  • Emmanuel Filhol eta Marie-Christine Hubert, Les Tsiganes en France : un sort à part, 1939-1946, Perrin, 2009
  • Sonja Kmec, Benoît Majerus, Michel Margue eta Pit Péporté, Dépasser le cadre national des 'Lieux de mémoire'. Innovations méthodologiques, approches comparatives, lectures transnationales. Seriea: Comparatisme et Société / Comparatism and Society, 9. lib. 1984. Bruselas, P.I.E.-Peter Lang S.A. ISBN (PDF) 9783035261882

Beste lan eta tesi batzuk aldatu

Pierre Noraren ikuspegiak tesiak eta lanak inspiratu zituen eta Frantziatik kanpoko lur atzerritarrei aplikatzen zaie.

Frantziarako aldatu

  • Jean-Pierre Vallat (zuz.), Mémoires de patrimoine, Paris, L'Harmattan, 2008, 319 or. (ISBN 978-2-296-06501-7).

Aljeriarako aldatu

  • Emmanuel Alcaraz: Les lieux de mémoire de la guerre d'indépendance algérienne, Paris, Karthala, 2017 ( ISBN 978-2-811-11903-4)

Alemaniarako aldatu

  • Étienne François, Hagen Schultze (zuzendaria), Mémoires allemandes, Paris, Gallimard, 2007.

Kanadarako aldatu

  • Jacques Mathieu, Jacques Lacoursière, Les mémoires quebecoises, Québec, Presses de l’Université de Laval, 1991.

Txekiar Errepublikarako/Eslovakiarako aldatu

  • Jean–Philippe Namont, “Une mémoire tchécoslovaque existe-t-elle en France? », Diasporas, histoire et société, CNRSko UMR 5136 aldizkaria, FRAMESPA laborategia (Frantzia hegoaldea eta Espainia, Erdi Aroko gizarteen historia gaur egun), DEI taldea (Diasporak - trukeak – identitateak), 6. zk., 2005eko ekaina, “Migrations en mémoire” gaiari buruzko zenbakia, 121-132. orr., eta «Les Tchécoslovaques de France et la mémoire de la Première Guerre mondiale», Guerres mondiales et conflits contemporains, 228. zk., 2007ko urria, 107-118. orr.

Errusiarako aldatu

  • Georges Nivat (zuzendaria), Les sites de la mémoire russe (3 liburuki), Paris, Fayard, 2007.

Oro har aldatu

Kanpo estekak aldatu