Variskar orogenia

Devoniarraren eta Permiarraren artean gertatutako ziklo orogenikoa, hainbat mendi-sistema osatu zirenekoa (Appalacheak, Europaren erdialde eta hegoaldeko eta Asiaren erdialdeko mendiak)
Orogenia herziniar» orritik birbideratua)

Variskar orogenia edo hertziniar orogenia plaka tektonikoen mugimenduaren ondorioz mendikateen sorrera ahalbidetu zuen prozesu geologikoa izan zen. Paleozoiko amaieran gertatu zen, Devoniar (duela 380 milioi urte) eta Permiar ( duela 280 milioi urte ) garaien artean. Gondwanaren eta Laurasiaren arteko talkak eragindako prozesu geologikoa izan zen orogenia hertziniarra, Pangea superkontinentea eratu zuena.

Orogenia hertziniarraren mapa.

Jatorria

aldatu

"Variskar" izena, Latinezko Variscia Erdi Aroko izenetik dator. Tribu alemaniar baten izenari dagokio, hain zuzen ere. Lehenengo aldiz, Eduard Suess geologia-irakasleak erabili zuen 1880an. Alemanian lehenengo aldiz aurkitu zen mineral berde arraro bati jarri zion Variscite izena, eta aldi berean, "Varisca" gerrikoan aurkitu zelako du izen hori mineralak.

 
Eduard[Betiko hautsitako esteka] Suess, 1869.

"Hertziniar" izena Baso Hertziniarretik dator. Aipatutako bi izenak landan ikusten ziren norabideak definitzeko erabiltzen ziren: "Varisca" hego-mendebaldetik ipar-ekialderako norabidea definitzeko, eta "Hertziniar" ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidea definitzeko.

Askotan, bi hitzak sinonimo bezala erabiltzen dira, baina esan dugun bezala, ez dute gauza bera adierazten, egitura ezberdinei egiten baitiete erreferentzia.

Banaketa

aldatu

Ipar Amerikako eta Europako Gerriko Hertzinikoak, besteak beste, Portugaleko eta Espainiako hainbat mendi barnebiltzen ditu. Europa osoan ikus daitezke Orogenia Hertziniarraren efektuak. Efektuak, esate baterako, hurrengo toki hauetan ikusten dira:

  • Txekiar Errepublikan eta Ekialdeko Polonian Mazizo Bohemiarra da gerrikoaren ondoriozko deformazioa azaltzen duen azken mendikatea, ekialderantz joanda. Hegoalderago ere ikus daiteke orogeniaren eragina, baina Orogenia Alpetarrarekin nahasturik. Zenbait kasutan, azken orogenia honen ondorioz sortutako egiturek, estali egiten dituzte aurretik zeudenak, Orogenia Alpetarra jazo baitzen beranduago.
  • Alpeetan Nukleo Hertziniar deritzona ikus daiteke, zeina Pelvoux, Mercantour, Belledonne, Montblanc eta Aar Mazizoek osatzen baitute. Hainbat mila kilometro ekialderago Greziar eta Turkiar mendikateak daude, Orogenia Hertziniarraren eragina erakusten duten azken mendikateak.
  • Kanadan eta Estatu Batuetan Orogenia Hertziniarra eta Akadiar eta Allegheniar orogeniak aldi berean gertatu ziren. Horien emaitza Ouachita eta Apalatxe mendien sorrera izan zen. Ipar Amerikan bi orogenia horien ondorioak erakusten dituzten eremuak hainbat dira, besteak beste, "New England" eta " Nova Scotia".
  • Marokoko mesetak eta Anti-Atlas mendikateak Apalatxe mendiekiko lotura zuzena dute, iraganean azken horien ekialdeko zatia zirelako. Ozeano Atlantikoa ireki zenean (Jurasikoan), ordea, elkarrengandik bereizi eta urrundu egin ziren.

Eraketa

aldatu

Plaka tektonikoen konbergentziaren ondorioz Siluriarrean jazotako Kaledoniar orogeniak jarraipena izan zuen Devoniarretik aurrera, Orogenia Hertziniarraren bidez. Bi orogenia horiek garrantzi handia izan zuten Pangea superkontinentearen eraketan.

 
Iraganera[Betiko hautsitako esteka] joanez Pangea superkontinentearen geometria nolakoa zen erakusten da.

Ordoviziarrean, Gondwana deritzon kontinente-eremu batek (gaur eguneko Hego Amerikak, Afrikak, Antartikak eta Australiak osatzen dutena) Hego-Poloaren eta Ekuatorearen arteko eremua hartu zuen. Mendebalderago beste hiru masa kontinental handi zeuden momentu horretan, triangelu antzeko bat osatzen zutenak: Laurentia, Siberia eta Baltika. Hegoalderago, aldiz, uhartedi handi bat zegoen, Avalonia deritzona. Ipar Gondwanatik bereizi zen Ordoviziar goiztiarrean, rift prozesu bat jasan ondoren.

Siluriarrean eta Devoniar goiztiarrean Baltika eta Laurentia elkar hurbiltzen hasi, eta haien erdian zegoen Iapetus ozeanoa ixten joan ziren. Elkar jo zutenean, Kaledoniar Mendiak eratu ziren Ipar Amerikan, Islandian, Britainiar irletan eta Norvegian. Prozesu geologiko horri Orogenia Kaledoniarra deritzo.

Itsas hondoaren Avalonia hegoalderanzko hedapenak Laurentia iparralderantz bultzatu zuen lurrazal ozeanikoa eta goranzko bultzada eman zien Ipar Apalatxeei Kaledoniar Orogeniako Akadiar fasean. Aldi berean, Tornquist itsasoa guztiz itxi zen Avaloniaren eta Baltikaren elkar erakartzearen ondorioz. Horrela, Avaloniak kontinente berria izango zen Laurasiaren hegoaldeko kostaldea osatuko zuen.

Devoniar amaieran eta Karboniferoan, Europa hegoaldeko Armorika uhartedia Avaloniarantz bultzatuta, bigarren kolisio-eremu bat gertatu zen Apalatxeen ekialdean. Gondwanaren eta Laurasiaren arteko talka jazo zen Karbonifero goiztiarrean.

Karbonifero amaierarako Gondwanak eta Laurasiak bat egin zuten eta Siberia ipar-ekialdetik hurbiltzen hasia zen. Azkenean, horien kontra jo zuen eta Ural mendiak eratu ziren Paleozoiko amaieran. Horrela amaitu zen Pangea superkontinentearen eraketa prozesua. Hala ere, ekialdeko Laurasia oraindik Gondwanatik bereizita zegoen tarteko ozeano batez.

Triasikoan animaliek erraz zeharkatu zezaketen Siberia eta Ipar-Poloa bereizten zituen lurraldea.

Azkenik, Ozeano Atlantikoaren irekitzeak Orogenia Hertziniarraren ondorioz sortutako mendiak eta egiturak. elkarrengandik bereiztea eragin zuen, bai eta gaur eguneko kontinenteak elkarrengandik urruntzea ere. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Variscan orogeny. 2018-12-16 (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).

Kanpo estekak

aldatu