Ireki menu nagusia

Orogeno Alpetar-Himalaioa

Mesozoikoaren hasieratik gaur egun arte luzatzen den ziklo orogenikoa, orogenesi-jarduera biziena Goi Kretazeotik Miozenora bitartean izan zuena
Orogenia Alpetar» orritik birbideratua)

Orogeno Alpetar Himalaioaren extentsioa Europan

Orogeno Alpetar-Himalaioa Mesozoikoaren bukaeran eta Zenozoikoan zehar[1], Europan, Afrika iparraldean eta Asian barrena, Afrikako, Indiako eta txikiagoa den Cimmeriako plaken eta iparraldeko Eurasiako plakaren arteko konbergentzia ondorioz garatutako orogenoa da. Europaren hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asian ezagutzen diren mendikate garrantzitsuenak sortu zituen: Atlas, Rif, sistema Betikoa, Pirinioak, Alpeak, Apeninoak, Dinarideak, Helenideak, Karpatoak, Balkanak, Taurus, Kaukasoa, Alborz, Zagros, Hindu Kush, Pamir, Karakorum eta Himalaia.

Eduki-taula

Historia geologikoaAldatu

Kretazeoaren amaieratik duela 65 Ma, Afrika, India, Arabia eta Eurasia plaken mugimendu erlatibo konbergentea zegoen, haien artean Tethys itsasoaren lurrazal ozeanikoa zeukan arro ozeanikoa zegoen. Garai hartan Tethis itsasoaren lurrazal ozeanikoaren subduzioa eragin zuen, Tethys itsasoaren itxiera eraginez eta bi kontinenteen kolisioa sortuz. Kolisio horretan bi plaka kontinental nagusien kolisioaz aparte beste mikroplaka batzuen kolisioa eragin zuen baita ere. Horietako bat mikroplaka Iberikoa izanez.[2]

Sistema Alpetar-Himalaioa sortzeko behar izan ziren mugimendu konbergenteak Kretazeo goiztiarrean abiatu ziren duela 155 Ma, baina Orogenia gehiena Paleozenoan eta Miozenoan eman zen eta gaur egun sistema Alpetar-Himalaioaren barneko zenbait eremuetan oraindino konbergentzia ez da bukatu.[3]

Espainian sortutako mendikateakAldatu

 
Penintsula Iberikoaren geologiaren unitate nagusien eskema.

Mesozoikoaren bukaera eta Paleogenoa bitartean Europako eta Afrikako plaken arteko konbergentziaren ondorioz konpresio esfortzu handiak sortzen dira eta Pirinioen, Sistema Betikoen, Sistema Iberiarraren eta Katalunia kostako mendilerroak sortzen dira.[4]

ErreferentziakAldatu

  1.   Moores, E.M. Fairbridge, R. w. (2006) Encyclopedia of European and Asian Regional Geology. Springer Verlag ISBN 9781402048654 PMC 144223092 . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  2.   Suarez-Burgoa, Ludger O. (2017-01-01) «Matematización de la geología» Boletín de Ciencias de la Tierra (41): 30 doi:10.15446/rbct.n41.55386 ISSN 2357-3740 . Noiz kontsultatua: 2019-05-02 .
  3. (Gaztelaniaz)  User, Super «Orógeno Alpino» Geodiversidad y Turismo Geológico en España . Noiz kontsultatua: 2019-05-02 .
  4.   «España a Través de los Mapas» www.ign.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-02 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orogeno Alpetar-Himalaioa