Orodreth Gondorrekoa

Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Orodreth, Gondorreko hamaseigarren seneskal erregeordea da.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko]] 2576an jaio zen, Minas Tirithen, eta Belekthor I.aren semea zen. Honen oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2655. urtean.

Bere erregealdian, Gondorreko ekialde eta hegoaldeko mugetako gerrak, amaitu egin ziren, eta, beraz, ez dago gogoratzeko moduko gertaera militarrik.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2670 inguruan, Eskualdeaen hegoaldeko laurdenean, Tobold Turutak, lehen aldiz landatu zuen pipan erretzeko belarra. Isengrim II.a hamargarren Thain bihurtu zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2683an, Alforzadan, Smial Handien zulaketa hasten da.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2685ean hil zen, 30 urteko erregealdia eta 109 urteko bizitza baten ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Ekthelion I.a izan zen.


Aurrekoa
Belekthor I.a
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2655-2685
Ondorengoa
Ekthelion I.a