Orioko Bate Bizkorrak Softbol Kirol Elkartea

Orioko Bate Bizkorrak edo OBB Softbol Orioko softbol taldea da. 1992 urtean sortu zen eta Emakumezkoen Espainiako Softbol Ligan jokatzen du. Titulurik irabazi ez duen arren hainbat alditan izan da finalista.

Orioko Bate Bizkorrak Softbol Kirol Elkartea
Datuak
Motasoftball team (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1992

HistoriaAldatu

1992. urtean sortu zen Jose Manuel Peña Castresanaren ekimenez, Orion softbol talde bat izatearen ilusioz. Garai hartako legediaren arabera, klubak estaldura administratiboa behar zuen, lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko. OBBk ez zuen behar adina giza baliabide eta finantza errekurtsorik eta kolaborazioak bilatzera jo zuen. Horrela, Itsasoko Arraun Elkarteak onartu zuen OBB atal independente bezala, baina bere hornidura propioekin (giza hornidura, diru hornidura).

Era horretan hasi zen OBB softbol munduan. Urteak pasa ahala, legedia aldatu egin zen eta OBBk Itsasoko Arraun Elkartetik banantzea planteatu zuen, baina banaketa honek lortutako eskubideak galaraziko zizkion eta erabakia 2007ra arte atzeratu behar izan zuen. Beraz, 2007an OBB OBBSKE izatera pasa zen (Orioko Bate Bizkorrak Softbol Kirol Elkartea). Hala ere OBB izenez edo Orioko bate bizkorrak bezala da ezaguna.

Emaitzarik onenak 2010 eta 2013 artean lortu ditu Espainiako Ligako finala jokatuz. 2013an Europako Softbol Txapelketan aritu zen eta brontzezko domina eskuratu zuen Bulgarian. Txapelketa honetan bertan Olatz Zubia donostiarrak bateatzaile onenaren saria irabazi zuen.

PalmaresaAldatu

Kanpo estekakAldatu