Orenburg oblasta
Orenburg oblasta (errusieraz: Оренбу́ргская о́бласть) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Volgako Barruti Federalean kokatua. 124.300 km²ko azalera du eta 2010ean 2.033.072 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Orenburg hiria da.
GeografiaAldatu
Orenburg Errusiako eskualde handienetako bat da. Hegoaldean eta ekialdean Kazakhstanekin du muga, iparraldean Tatarstan eta Baxkortostan errepublikekin eta Txeliabinsk oblastarekin eta mendebaldean Samara oblastarekin. Ibai nagusiak Ural, Sakmara, Samara eta Ilek dira.
Hiri nagusiak Orenburg (548.331 biztanle 2010ean), Orsk (239.800 biztanle) eta Novotroitsk (98.173 biztanle) dira.
DemografiaAldatu
80 talde etniko baino gehiago daude, tartean errusiarrak (%72a), tatariarrak (%7a) eta kazakhak (%5a)[2].
EkonomiaAldatu
Erregai eta energiaren sektorea oblasteko garrantzitsuena da. Eskualdeko gas eremuak, gas kondentsatu konposizio berezia dutenak, Errusiako erreserben %6a dira[2]. Orskeko petrolio findegiak gasolina, fuel oil, gasolio eta asfaltoa ekoizten du[3].