Oreka orokorraren teoria

Oreka orokorraren teoria mikroekonomiaren adar bat da. Ekoizpenaren, kontsumoaren eta prezioen eraketaren jarreraren azalpen global bat ematen saiatzen da.[1]

Merkatu sistema batean, ondasun guztien prezio eta ekoizpena, diruaren eta interesaren prezioa barneratuta, erlazionatuta daude. Ondasun baten prezioan aldaketa ematen bada, adibidez ogian, honek beste prezio batean eragina izango du (adibidez, okinen soldatak). Ogiaren zaporea ogia egiten duenaren menpe badago, ogiaren eskaria okinen soldaten aldaketengatik kaltetua izan daiteke. Teorian, ondasun baten oreka prezioa kalkulatzeak eskuragarri dauden ondasun ezberdinak kontutan hartzen dituen analisi bat eskatzen du.

ErreferentziakAldatu

  1. Arrow, K. J. & Hahn, F. H. (1971). General Competitive Analysis. San Francisco: Holden-Day.

Kanpo estekakAldatu