San Julian eta Santa Basilisa eliza (Oreitia)

eraikitako euskal ondare nabaria
Oreitiako eliza» orritik birbideratua)

San Julian eta Santa Basilisa eliza Oreitia herriko parrokia da, Gasteizko udalerriaren barruan, XVI. mendeko eraikin bat Pizkundeko garaiko ezaugarriak dituena batik bat, baina lehenagoko fase erromaniko eta protogotikoetako aztarna interesgarriak dituena. Donejakue Bidera lotutako kultura ondare babestua du Eusko Jaurlaritzaren partetik[1].

San Julian eta Santa Basilisa eliza (Oreitia)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOreitia
Koordenatuak42°51′26″N 2°33′33″W / 42.857087°N 2.55926°W / 42.857087; -2.55926
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJulian eta Basilisa
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
EJren ondarea66

Ezaugarri erromanikoak aldatu

 
Oreitiako zalduna.

Eliza aurrerromanikoaren arrastorik ez dago, baina XII. mendeko portada erromaniko ederra gorde zen hurrengo erreformetan, eta berreskuratu da estilo bereko leiho bat, elizpean egindako lan batzuetan agertu zena, mantentzen ditu. Portadak garaipen-arkuaren itxura du lau arkibolta apur bat zorrotzekin[2].

Absidea, berriz, portada eta leihoa baino gazteagoa da. Ziurrenik XII. mendeko eraikin bat zegoen, arrazoi ezezagunengatik handitu zena apur bat beranduago abside berriago eta ederrago batekin, poligonala eta eta egitura gotikoa duena. Bertan birkokatu ziren aurreko eraikinaren zati batzuk, okulu baten gainean agertzen den zaldun baten irudia, adibidez. Zaldunaren lantzak Santiagorako bidea markatzen duela nabarmendu dute batzuek[3].Abside horretan kokatu ziren goiko erlaitzean agertzen diren harburu aberatsak; maskaroiak, sexu-organoak nabarmen erakusten dituzten gizon bat eta emakume bat elkarren ezker eskuin, eta deabru bat pertsona bat jaten ikus ditzakegu.

Ekialdeko leihoak itxura gotikoa du, bere kapitel batean arpia pare batekin, bata bestearen aurrean.

Barrualdea aldatu

Arabako beste eliza askotan gertatzen den bezala, eliza honetako hormak margoz beteak izan ziren, denborarekin galdu edo estali izan zirenak. Oreitiako kasua bereziki interesgarria da zentzu horretan, erretaula barrokoaren atzetik beste itxurazko erretaula baten margoen zatiak ikus daitezkeelako oraindik gaur egun. Ez da erraza margo horien data edo gaia ezagutzea, baina ikusten diren arrastoak aztertu ondoren, erdi aroko multzo bat izatea posible da.

Absidea, zein presbiterioa erdi aroko nerbioen gangaz eta gurutze gangaz estalita dauden arren, XVI. mendeko erreformak elizaren itxura zeharo aldatu zutenak, eta hori da barruan nabarmen ikusten dena. Lan hauek ordaindu zutenak Oreitiako handikiak izan ziren, María Pérez de Lazarraga eta Pedro Vélez de Gebara: presbiterioaren ezkerraldean daude haien hilobiak.

 
Absideko harburuetan, erakustaldi genital maskulino eta femenino ageri agerikoak.

16. mende horretakoak bolazko mentsuletan oinarritzen diren nerbioen sareak, eta gangak, estiolagatik, mende horretako bigarren zatikoak dira. Korupea ere mende bereko bukaerako lana da. Lau zutabe handien gainean, irudi geometrikoz dekoratuta, elizaren oinetan kokatzen da bere zabalera osoa okupatuz, moldurazko arku eskartzano baten gainean. Bere sotiletan estilo erromanistako deikunde interesgarri bat agertzen da, gorputz handiko irudiekin batera. Nerbioen ganga batekin estaltzen da, bere giltzarri nagusian Sortze Garbia erakutsiz.

Erretaulak aldatu

Erretaula nagusia barrokoa da, Miguel de Aldasoro eskultoreak eta Martín de Tellería arkitektoak egin zuten. Bere bankuan Kristoren haurtzaroko eszena bi, Natibitate eta Erregeen adorazioa. Irudi horien artean, tamaina txikiagoko lau irudi daude, Markos, Mateo, Lukas eta Juan ebanjelariak, bakoitza bere ikonoarekin. Bankuko alboetan Santo Domingo eta San Frantzisco Deuna. Erdialdean, kalitatezko lana nabari batean, Kristo gurutzatuaren irudia duen sagrario garrantzitsu bat gordetzen da.

Barroko garaikoak dira ere, elizaren beste zatietan aurkitzen ditugun beste aldeetako lau erretaula ere.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu