Ordizia Rugby Elkartea 1973an sortu zen, eta urte guzti hauetan zehar Ordizia eta Goierri eskualdeko kirol munduari estuki lotua egon da.
Jada sorreratik Goierriko gazteak talde honetako ekitaldi ugaritan parte hartu dute, gainera errugbi talde honek Ordizia udalerriaren izena hainbat herrialde ezberdinetan barna ezagutzera eman du: Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales... bai eta Espainiar Estatuko lurralde eta erkidegoetan ezberdinetan ere.
Idiazabal udalerrian egoitza duen AMPO enpresa bere babeslea bilakatu zenetik, taldeak AMPO Ordizia Rugby izena darama.
2005anOhorezko mailara igotzeko balentria lortu eta handik aurrera gorunzko bilakaera etengabea izan du.
Jada 2010-2011 denboraldian errebelazio taldea izan zen. Azkenik, denboraldi hartako txapeldunordea bihurtu zelarik. Gertakari hauk taldearentzat sekulako lorpena izan zen, gutxigatik txapelduna ez izateaz gain, Club de Rugby La Vila txapeldunarengandik puntu bakarrera gelditu baitzen.
Hurrengo urteetan maila bikaina lortu zuen eta besteak beste 2012 eta 2013an Errege Kopako txapeldun izan zen.
Ordizia Rugby Elkartearen emakumezkoen taldea Euskal Lehen Mailan ari da jokatzen. 2018-19 denboraldian ez dut taldea osatzerik izan. 2019an Landarbaso Rugby Taldea proiektua eratu zuen Atlético San Sebastian, Hernani eta Txingudiko taldeekin batera.