Ordena Teutonikoaren Estatua

Ordena Teutonikoaren Monasterio-Estatua» orritik birbideratua)

Ordena Teutonikoaren Estatua (alemanez: Staat des Deutschen Ordens; latinez: Civitas Ordinis Theutonici) Iparraldeko Gurutzadetan sortutako estatua izan zen, Ordena Teutonikoaren eskuetan zegoena.

Ordena Teutonikoaren Estatua
Civitas Ordinis Theutonici
1226 – 1525
Monasterio-estatua
Ordena Teutonikoaren Estatuko bandera

Ordena Teutonikoaren Estatuko armarria

Hedapena 1410ean
Geografia
Hiriburua
Kultura
Hizkuntza(k)Behe-alemana, latina, Hizkuntza baltikoak
Historia
Aurrekoak
Antzinako prusiarrak
Estoniako dukerria
Ondorengoa
Prusiako dukerria

Livonia kontrolatzen zuten Ezpataren Anaia Livoniarrak Ordena Teutonikora gehitu ziren Livoniako Ordenaren adar autonomo bezala 1237. urtean.[1]

1346an, Danimarkako erregeak 19.000 markoren truke Estoniako dukerria saldu zien.[2] 1410ean, Grunwaldeko guduan menderatua izan ondoren, Ordena Teutonikoa gainbeheran sartu zen, eta bere Livoniako adarra, Livoniako Konfederazioarekin batu zen.[3]

Prusiako lurralde teutonikoak, 1466an bitan banatu ziren, Thorneko Bakearen ondoren: Prusia teutonikoaren mendebaldeko zatia, Erret-Prusia bihurtu zen (ondoren, Poloniako beste zati bat izatera iritsiko zena); ekialdeko estatu monastikoa, berriz, 1525ean eta Erreforma protestantearen ondorioz sekularizatua izan zen eta Prusiako dukerriak ordezkatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Frucht, Richard C.. (2005). Eastern Europe: An Introduction to the People, Lands, and Culture. ABC-CLIO, 69 or. ISBN 1576078000..
  2. (Ingelesez) Skyum-Nielsen, Niels. (1981). Danish Medieval History & Saxo Grammaticus. Museum Tusculanum Press, 129 or. ISBN 8788073300..
  3. (Ingelesez) Housley, Norman. (1992). The later Crusades, 1274-1580. , 371 or. ISBN 0198221363..

Kanpo estekak aldatu