Orbis Antzinako Erroman jokatzen zen jolas bat da. Erromatarrek jolas asko sortu zituzten eta haietako bat izan zen Orbis, Antzinako Erromako ospetsuenetariko bat.

Joku honetan gehienez 6 haurrek jokatu zezaketen eta haurrek uztai bat eta makila bat behar zituzten[1]. Lehenengo uztaia lurrean jarri eta gidatzea lortu behar zuten lurrera erori gabe eta gidatzen jakitean amarruak egiten saiatzen ziren. Amarrurik zailena uztaia birakatzea zen.

Joku honetan umeek zirkuitu bat egin behar zuten eta uztaila hortik pasatzea lortu behar zuten lurrera erori gabe. Irabazlea, mugara lehena iristen zena izaten zen.

Normalean haurrak jolasten ziren, baina batzuetan haurren gurasoak beraiekin jolasten ziren. Gurasoek zirkuitua prestatzen zuten eta haurrek zeharkatzen zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu