Orange (ibaia)

Orange ibaia» orritik birbideratua)

Orange[1] (ingelesez: Orange River; afrikaansez: Oranjerivier; nameraz Nu Gariep; sesothoz Senqu) hegoaldeko Afrikako ibaia da, Hegoafrika, Lesotho eta Namibia zeharkatzen dituena. 2.200 kilometroko luzera du, eta hegoaldeko Afrikako ibairik luzeenetan bigarrena da, Zambeziren ondoren.

Orange
Orange River (en) Oranjerivier (af)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.200 km
Geografia
Map
Koordenatuak28°53′48″S 29°01′05″E / 28.89661°S 29.01794°E / -28.89661; 29.01794
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera973.000 km²
Arro hidrografikoaOrange River basin (en) Itzuli
Ur-emaria800 m³/s
LakuakVanderkloof Dam Reservoir (en) Itzuli
IturburuaDrakensberg
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa

Geografia aldatu

Hegoafrikako Drakensberg mendietan du iturburua. Hegoafrika eta Lesotho arteko muga egiten du, Indiako ozeanotik 193 kilometrora. Mendebalderantz jotzen du Estatu Askea probintzian eta, Kalahariko hegoaldean zehar, Namibia eta Hegoafrika arteko muga egiten. Alexander Bayn itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan.

Adar nagusi Vaal du, Drakensberg mendietan jaiotako ibaia-adarra.

Historia aldatu

Europarrek 1760 aldean aurkitu zuten. Robert Gordon koronelak jarri zion izena, Herbehereetako Orange leinuaren omenez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu