Ireki menu nagusia

Ophélie Aspord (Brujas, 1991ko maiatzaren 21a -) igerilari olinpiko lapurtarra da. Aviron Bayonnais taldean aritzen da.

Ophélie Aspord
Bizitza
Jaiotza Brujas1991ko maiatzaren  21a (28 urte)
Herrialdea  Lapurdi
Hezkuntza
Heziketa Tolosako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak igerilaria

BiografiaAldatu

Brujasen (Flandrian) jaioa, 10 urte zituela gurasoekin joan zen Baionara. Tolosako Unibertsitatean zuzenbidea ikasten ari da.[1]

Kirol ibilbideaAldatu

2010ean Frantziako Igeriketa txapelketan brontzezko domina lortu zuen 800 metrotan. 2011n berriro domina bera lortu zuen. Ur irekian, berriz, 10 km, 5 km eta erlojupeko 5 km-ko probak irabazi zituen.

2011n ere, Munduko Ur Irekietako Txapelketan, Shangain, 6.a izan zen 5 kilometroko lasterketan eta 7.a Frantziako taldearekin proba berean.

2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz eta 6.a izan zen 10 kilometroko maratoian. 1:58:43ko denbora egin zuen.[2][3]

ErreferentziakAldatu