Open access

online eskuragai dagoen literatura zientifiko-akademikoa, doan eta copyrightaren muga gehienetatik libre

Open access edo sarbide irekia online eskuragai dagoen literatura zientifiko-akademikoari deritzo, doan eta copyrightaren muga gehienetatik libre dagoena. Zientzia irekiaren aterkipean kokatzen den mugimendua da. Ikerketa zientifikoaren eta jarduera akademikoaren emaitza diren hainbat dokumentu mota jarri daitezke irekian eskuragarri: ikerketa-datuak, txostenak, tesiak, liburu kapituluak eta monografiak.

Sarbide irekia Interneten zabalkundearekin batera sortu zen. Mugarritzat jotzen da 2001ean argitaratu zen PLOS Open Letter[1] sarbide irekiak bi ezaugarri ditu: doan izatea batetik; eta askea izatea bestetik. Askea izateak erabilera eskubide osagarriak aitortzen ditu, eta sarritan Creative Commons lizentzien bidez adierazten dira. Open Access askea da Budapest[2], Bethesda[3] eta Berlingo[4] adierazpenetako definizioen baliokidea da. Adierazpen horiek BBB adierazpenak bezala dira ezagunak.

Historia aldatu

Egindako ahaleginak Internet baino lehen aldatu

Internet-a gure gizartean sartu baino lehen, hainbat eredu proposatu ziren ikerketa akademikora sarbidea errazteko.

Ordainpeneko ereduaren lehenengoetariko babeslea izan zen Leó Szilárd. Kalitate baxuko argitalpenen kantitatea murrizteko, honek proposatu zuen zientzialari bakoitza bere karrera hastean jaso behar zituela 100 txartel haien dokumentuak ordaintzeko. Momentu horretan Adimen Komuna agertu zen. Hau informazioa elkartrukatzeko saiakera izan zen, Brower Murphy-ren sorkuntza bat, The Library Corporation-en kidea. Hind Swaraj, Mahatma Gandhi-ren 1909ko publikazio bat, Indiaren askatasunerako mugimendu intelektuala bezala ezagutzen da. Liburu hori ingelesera itzuli zen, legenda batekin non esaten zen “eskubide pribaturik gabekoa”.

Sarbide libreko mugimendu modernoa (mugimendu soziala bezala) 1950ko hamarkadan hasi zen, Letterist International-ekin, Potlatch egunkarian sartu zuenean domeinu publikoko zerbait. Letterist International-a Situationist International-a bihurtu zenean, Guy Debord-ek Patric Straram-i idatzi zion: “Situationist Internazional-ek publikatutako guztia, printzipioz, denek erabili ahalko dute, jakintzarik ez dutenek barne, literatura jabetzaren arazoa ezabatuz”. Hau izan zen desbideratzea errazteko. Askoz ospetsuagoa egin zen 1990ko garaian, era digitalaren helduerarekin. Internet-aren zabalkuntzarekin eta datu elektronikoak kopiatzeko eta kargu barik hedatzeko gaitasunarekin, sarbide librea bultzatzeko argumentuek bestelako garrantzia hartu zuten. Artikulua produzitzeko ezarritako kostua banagarria da sarean hedatzeagatik jarritako kostu marginal minimotik.

Sarbide irekiaren hastapenak aldatu

Sarbide irekiaren sorrerak eragile nagusiak Interneten sorrera, digitalizazioa eta aldizkarien krisia izan ziren.

1996. Urtean Academic Press-ek “Big Deal” bezala ezagutzen dena kaleratu zuen. Aldizkari sorta batera sarbidea erosteko praktikari deritzo, erakundeari harpidetza prezioan beherapen bat egiten zaiolarik. Banako aldizkarien prezioa baxuagoa dela argudiatzen den arren, kontsulta bakoitzaren kostua ez da jaisten. Sortaren kostua liburutegiak hasiera batean erosiko lituzkeen aldizkarien harpidetzen kostua baino handiagoa da, eta bilduma beraren kontzeptua ere erasaten du. Argitaletxeen kontzentrazio prozesua areagotzen du, argitaletxe txikiak lehiatzeko desabantailan jarriz. Negozio-eredua arrakastatsua izan da eta argitaletxe handienek bere egin dute.

Aukera hauek azalarazi ziren momentu batean non aldizkari akademiko tradizionalen sistema krisian zegoen. Aldizkarien eta artikuluen produkzio kantitateak gora egin zuen erritmo konstantea batean; Hala ere, aldizkari bakoitzaren batez besteko kostua handitzen joan da inflazio baino handiagoaren den tasa batera ailegatu arte, gainera, aldi berean, liburutegi akademikoetako aurrekontuak zenbaki berdinetan mantendu dira. Emaitza sarbide mugatu bat izan zen, eta modu ironiko baten aldi berean, teknologiak aurrerapauso handi bat egin zuen sarbide librean, bazegoen ia denon eskura, modu ez-mugatu batean lehenengo aldiz. Liburutegiek paper garrantzitsu bat jokatu dute sarbide librearen mugimenduan, adibidez, lehenengo garaian, abisua eman zutenean irakasleei eta administratzaileei sailkatutako argitalpenen krisiari buruz. Ikerkuntzarako liburutegien elkarteak 1977an Irakaskuntzarako Argitalpenen eta Errekurtsoen Koalizioa (SPARC) garatu zuen; Irakaskuntza eta ikerkuntza liburutegien eta beste elkarte batzuen aliantza bat, gertatzen ari zen krisia lantzeko eta alternatiba berriak kaleratzeko, adibidez, sarbide librea.

Lehenengo sarbide libreko argitalpenak sarean (gero deituko zirenak “sarbide libreko aldizkariak”) agertu ziren 80ko hamarkadaren amaieraren eta 90ko hamarkadaren hasieraren artean. Aldizkari hauek normalean borondatezko lana eta jada existitzen diren azpiegiturak erabiltzen dituzte (korreo elektronikoa edo berrien taldeak), eta inolako irabazi-asmorik gabe garatzen dira. Adibidez onak dira Bryn Mawr Classical Review, Postmodern Culture, Psychology, and The Public-Access Computer Systems Review.

Lehenengo sarbide libreko zientziazko artxiboa arXiv.ork izan zen, 1991ean; Hasieran fisikarientzako aurre-inprimatze zerbitzu izan zen eta horren aitzindaria Paul Ginsparg izan zen. Fisikan auto-artxibatzea ohiko aktibitatea bilakatu da, bereziki fisikaren espezialitate batzuetan, adibidez, energia handizko fisikan, non auto-artxibatze tasa %100ekoa da. Energia handizko fisikan aurre-inprimatzearen kultura existitzeak ahalbidetu du arXiv artxiboaren arrakasta. Gaur egun arXiv artxiboaren barruan hainbat diziplina aurkitu ahal dira: zenbaketa, matematika, zientzia ez-jarraitua, biologia kuantitatiboa, finantza kuantitatiboak eta estatistika. Hala ere, zientzialari informatiko gehienek bere kabuz auto-artxibatu dute haien webguneetan eta fisikariak baino lehenago hasi ziren horrelako ekintza aurrera eramaten. Fisikazko bi editore nagusiek, American Physical Society eta Institute of Physics Publishing, esan dute arXiv-ek ez duela inolako eraginik izan fisikazko aldizkarien harpidetzetan. Nahiz eta artikuluak sarean egon sarbide librean, normalean bere publikazioa baino lehen, fisikoek haien publikazio propioak defendatzen eta baloratzen dituzte.

Informatikariak haien webgune propioetan auto-artxibatzen egon dira fisikariak baino lehenago. Citeseer hasi zen dokumentuak biltzen 90ko hamarkadaren amaieran. Citeseer zientzia ordenagailu bat da, zeinek Google-k egiten duen lan berbera egiten duen, eta gainera arXiv-ek biltzen dituen artxiboen kantitatea bikoizten du. 1944ko “Subversive Proposal”-en (Proposamen Iraultzailea) helburua auto-artxiboa beste diziplina guztietara hedatzea izan zen; Horrela sortu zen CogPrints (1997), eta, azkenean, 2000 urtean GNU Eprints.org software generikoa, OAI-rekin bateragarria zena.

1997an, Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegi Nazionalak (NLM) Medline sortu zuen, munduko medikuntzazko literaturaren aurkibide osatuena. Gainera, aipatutako PubMed-en erabilgarri zegoen dohainik. Nahiz eta indizeak ez izan sarbide libre mugimenduaren aldagai garrantzitsuena, Medline garrantzitsua izan zen beste modu bat planteatu zuelako zientziazko literatura erabiltzeko publikoaren aldetik, eta ez bakarrik profesionalen ikuspegitik. The Journal of Medical Internet Research (JMIR), medikuntzazko sarbide libreko lehenengoetariko aldizkaria 1998an sortu zen eta bere lehenengo argitalpena 1999an izan zen.

1998an Zientzialari Estatubatuarren Sarbide Libreko Foroa sortu zen. Humanitate gaia jorratzen zuen lehenetariko sarbide libreko aldizkaria izan zen CLCWeb: Konparatutako literatura eta kultura. Albertako Unibertsitatean sortuta 1998an. Bere lehenengo argitalpena 1999ko martxoan izan zen, eta 2000 urtetik aurrera Purdue University Press-ek publikatzen du.

1999an, NIH-ko Harold Varmus-ek E-biomed aldizkaria proposatu zuen. Aldizkari honen helburua sarbide libreko argitalpen elektronikoa zen, partekatzen zuena aurre.inprimaketa serbitzari bat binaka berrikusita zeuden beste artikulu batzuekin. Beranduago, E-biomed-ek argia ikusi zuen modu berrikusi batean, PubMed Central izenarekin eta postprint artxibo bezala.

1999an ere Artxibo Libreak alter alternatiba bultzatu zen, eta bere OAI-PMH protokoloa, metadatuak biltzeko helburu batekin: sareko artxiboak multifuntzionalak izatea.

2000ko hamarkada aldatu

2000.urtean, orduko Current Science Group taldeak BioMed Central (BMC) sortu zuen, sarbide irekiko argitalpenetan espezializaturiko Britania Handiko editorial zientifikoa izan zena.

Biomed Central-ek, PubMed Centralekin baino, Harold Varmus-en E-biome proposamenarekin antza gehiago daukala esan dezakegu. 2013ko urritik geroztik, BioMed Central-ek 250 aldizkari baino gehiago argitaratu ditu.

2001ean, mundu osoko 34.000 jakintsuek, “editore zientifikoentzako karta irekia”  sinatu zuten; liburutegi publikoko establezimendu bat eskatzeko. Honek, argitaratutako ikerkuntzak eta medikuntza diskurtso akademiko eduki osoak eskainiko zituen. Sarbide librearen bitartez eta ikertzeko eskubide osoarekin. Karta sinatutako zientzialariek, edukiak binan binan ez aztertzera ez argitaratzera konprometitu ziren.

Honek, Public Library of Science (PLoS) establezimendua defentsa erakunde batera eramatea ekarri zuen. Hala ere, zientzialari gehienek, sarbide libreko aldizkarietarako argitaratzen eta aztertzen jarraitu zuten. PLoS-ek sarbide irekiko argitaletxea bihurtzea erabaki zuen. Kalitate oneneko espektro zientifikoan  lehiatzeko helburuarekin; argitaratzaile komertzialekin eta loratzen hasitako sarbide libreko beste aldizkari batzuekin. Kritikoek, 10milioi dolarreko diru laguntzarekin hornitutako PLoS-ek, sarbideko libreko argitalpen txikienekin lehiatzen duela argudiatu dute, jatorriz sustatu nahi zuena suntsituz.

Sarbide irekiaren inguruko lehen adierazpen internazional garrantzitsua Open Society Intitute-en eskutik eman zen 2002ko otsailean. Honek, sarbide irekiaren inguruko lehen definizioa eman zuen. Bi adierazpen jarraitu zituzten: 2003ko ekainean, sarbide libreko argitalpenen inguruko  Bethesda-ren adierazpena eta 2003ko urrian, Gizarte Zientzien sarbide librearen inguruko Berlineko adierazpena. 2003an baita, Gizarte Informazioaren inguruko Munduko Gailurrak, bere Printzipio eta Ekintza Planen adierazpenean sarbide irekia barneratu zuen.

2006an, John Cornyn eta Joe Lieberman senatariek,  ikerketa publikoaren sarbiderako lege federala barneratu zuten Amerikako Estatu Batuetako kongresuan.

2008an, Ajit Varki David Lipmanekin batera lan egin zuen, NCBI-n aurkitzen den sarbide libreko testuliburu garrantzitsurako lehen eredu bideragarria sortzeko. Essentials of Glucobiology liburuaren bigarren ediziorako hain zuzen ere. Gizartegintzaren inguruan sarbide libreko monografiari dedikaturiko lehen editorea re.press izan zela esan dezakegu. Bere lehen lana 2008an argitaratu zuenak. Bi urte geroago, 2010ean, Open Humanities Press sortu zen. Gizartegintzaren inguruko monografiari dedikaturiko beste editore bat. Esan beharra dago, Open Library of Humanities orain dela gutxi sortu zutela, 2015ean hain zuzen ere.  

2008an baita, USENIX, informatika sistema aurreratuen elkarteak,  sarbide libreko politika inplementatu zuen bere konferentzia aktendako. 2011an, audio grabazioak eta aurkezpen bideoak erantsi zituzten.

2010eko hamarkada aldatu

2013an, Barack Obamaren Politika Zientifikoko eta Teknologikoko bulegoaren zuzendari John Holdren-ek memoranduma sortu zuen, Amerikako Estatu Batuetako Agentzia Federalei ikerketa eta garapen gastuetan 100 dolar milioi baino gehiago zuzendurik. Sei hilabete barruko planak garatzeko helburuarekin. Plan horren helburua, fondo federaleko emaitzak argitaratu eta hurrengo urtean jendeari dohainik eskaintzea zen. 2015eko martxoan, bi agentziek jakitera eman zituzten beren planak : Energia Departamentuak eta National Science Foundation-ek.

Erresuma Batuko Goi Mailako Hezkuntza Finantzaketaren Kontseiluak (HEFCE) ez du egunkariaren inguruko lehentasunik adierazten, ez du eragozpenik jartzen autoreei dagokionez eta berehalako biltegiratzea eskatzen du. Erresuma Batuko Goi Mailako Hezkuntza Finantzaketaren Kontseiluaren proposamenak, Research Councils UK-ren (RCUK) agintaldia osatzen du.  Finantzazioaren inguruko RCUK-ren artikulu esanguratsu guztiak publikatu eta sei hilabeteren ostean sarbide librea izatera behartzen duena (12 hilabete arte eta giza zientzien inguruko artikuluentzat).

HEFCE-k diru laguntzak eman zizkien Pilot Collection of Knowledge Unlatched erakundean (Giza zientzietako monografiak sarbide librekoak bilakatzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko erakundea) parte hartu nahi zuten Ingalaterrako unibertsitate desberdinei. Pilot Collection deritzon proiektua 2013ko urria eta 2014ko otsaila tartean garatu zen eta mundu osoko 297 liburutegi eta instituzio desberdinek, 28 tituluren desblokeoan parte hartu zuten.

2013ko irailaren 13an, Nekazaritza Ikerketen Indiako Kontseiluak (ICAR) bere argitalpenentzako sarbide libreko politika eraman zuen aurrera eta  ICAR institutu bakoitzak sarbide libreko biltegi bat eratuko zuela adierazi zuen. Biltegi hauetariko bat eprints@cmfri da. Politika hau aurrera eraman baino lehenago finkaturiko Itsas Arrantza Ikerketarako Institutu Zentralaren biltegi instituzionala. Baina 2010eko martxoaz geroztik, ICAR-ek eskura jartzen du bere bi argitalpen garrantzitsuenak sarbide librean bere web orrian eta gero plataforma baten bitartez: Open Journal Systems softwarea erabiltzen duten Agricultural Research Journals aldizkariak.

2014an, Bioteknologia Saila eta Zientzia eta Teknologia Sailak, Indiako Gobernuaren Zientzia eta Teknologia Ministerioaren independentea dena, bien arteko sarbide libreko politikaren berri eman zuten.

Aipatzekoa da 2016ko maiatzean, Europar Batasunak, 2020tik aurrera Europako artikulu zientifiko guztiak sarbide librekoak izan beharko direla adierazi zuela.

2018ko martxoan, MEDLINE-ren bilaketa batek, indexaturiko gizarte zientzien inguruko artikulu guztien %21a PubMed Central edo aldizkaritik zuzenean sarbide librean eskuragarri zeudela erakutsi zuen. Ikerkuntzaren baitan, Albaitaritza medikuntzaren inguruko zifra altuagoa dela adierazi du: %27a hain zuzen ere.

Hazkundea aldatu

2010ean argitaratutako ikerketa batek erakutsi zuen 2008an argitaratu eta errebisaturiko artikuluen %20a gutxi gora bera sarbide liberaren bitartez aurkitu ahal zirela. Beste ikerketa baten bidez, 2010an, inpaktu handiko irakaskuntza aldizkari guztien %7,9a sarbide libreko aldizkariak zirela aurkitu zuten. Aldizkarien literaturaren %8,5 dohainik aurkitu daiteke argitaletxeen guneetan (gold open acces), %62a sarbide libre osoko aldizkarietan, %14a aldizkariaren harpidetzaren bitartez eta %24a banakako era irekian. Artikulu gehigarrien %11,9ko, testuen kopien sarbide librea, gaiaren araberako biltegi batean (%43), instituzioen biltegian (%24) edo autoreen sarrerako orrialdeetan edo departamendutan (%33) zeuden eskuragarri. 2010ko zientzia eremu guztiko beste ikerketa batean, kimikak, sarbide libreko artikuluei dagokionez, parte hartze txikiagoa izan zuen (%13), Lurraren inguruko zientziek altuena izan zutelarik (%33).

2013ko abuztuan, Europako Batzorderako eginiko ikerketa batek, 2012rako, ausaz aukeratutako  Scopus-ek 2011an argitaratutako artikulu guztien %50a sarbide librekoak zirela jakinarazi zuen.

2017ko Max Planck Society-ren ikerketa batek, sarbide libreko aldizkarietako ikerkuntza lanen totalaren %13a gold open acces bezala izendatu zituen.

1993 eta 2009ko tarteko sarbide libreko aldizkarien garapena azterturiko 2011ko ikerketa batek, aldizkari kopuruaren arabera nahiz artikulu kopuruen arabera neurtuta, 2000 eta 2009 urte tarteetan hazkunde handiena sumatzen dela adierazten du. 2000.urtean, sarbide libreko eran argitaratutako artikuluak 19500 zirela ondorioztatu zen eta kopurua izugarri handitu zen 2009rako, 191850 artikulu hain zuzen ere. Zenbaki hauek hazkundearen isla dira.

Open Access-a publikatzeko motibazioak aldatu

Open Access-a (gehiena berde eta dohainekoa) mundu guztian ikertzaileengatik bilatzen eta ematen hasi zen Interneten eta World Wide Web-aren etorrerarekin benetako aukera ireki zenean. Kemena geroz eta gehiago hazi zen aldizkari akademikoen argitaratze erreformaren mugimendu gorakor batengatik, eta honekin, urrezko eta askea den Open Access-a. Argitaratze elektronikoak irabazi berriak sortu zituen paperezko argitaratzearekin alderatuz, baina haratago, argitaratze modelo tradizionaletan arazoak sortzen lagundu zuen.

Open Access-en atzeko premisak dira bideragarriak diren finantzamendu modeloak existitzen direla pareen berrikusterako kalitatezko estandar tradizionalak mantentzeko, aldi berean hurrengo aldaketak egiten diren bitartean:

  • Aldizkarietako artikuluak eskuragarri egin beharrean harpidetza negozio modelo baten bitartez, argitalpen akademiko guztiak irakurri eta argitaratu daitezke libreki gastuak berreskuratzeko beste modeloren batekin, argitaratze karguak bezala, subsidioak edo soilik inprimaturiko ediziorako ordaindu beharreko harpidetzarekin.
  • Argitalpen akademikoei autore eskubideko ideia tradizionalak ezarri beharrean, askeak izan zitekeen edo “ … gainean eraikitzeko askeak”.

Open Access-en mugimendua gizarte-desberdintasun arazoengatik dago motibatua, ikerketa akademikorako sarrera murrizteak eraginda, zeinek erakunde handi eta aberatsei laguntzen dien medio finantzarioekin aldizkari askoei sarrera erosten, halaber erronka ekonomikoei eta hautemandako argitaratze akademikoko eutsiezintasunari.

Parte-hartzaile eta komunitate interesatuak aldatu

Ikerketa artikuluen publiko objektiboa beste ikertzaile batzuk izan ohi dira. Open Access-ek ikertzaileei irakurle gisa laguntzen die liburutegiak harpidetzen ez diren artikuluetara sarrera irekitzean. Open Access-aren onuradun handietako batzuk izan daitezke garapenean dauden herrialdeetako erabiltzaileak, non egun unibertsitate batzuek aldizkari batzuetarako harpidetza ordaintzeko arazoak dituzten. Eskema batzuk daude harpidetza bidez argitalpen zientifikoak emateko garapen bidean dauden herrialdeetako instituzioetako afiliatu horiei kostu baxuarekin edo kosturik gabe. Ikertzaile guztiak etekina ateratzen dute Open Access-ekin, izan ere, liburutegi batek ere ezin du harpidetu aldizkari zientifiko guztietara eta gehienek hauen frakzio txiki baten aukera bakarrik dute, “Argitalpen periodikoen krisia” bezala ezagutzen dena.

Open Access-ek ikerketaren irismena zabaltzen du berehalako zirkulu akademikoa baino haratago. Open Access-a duen artikulu bat edozein pertsonak irakurri ahal dezake: Arloko profesional batek, ikertzaile bat beste arlo batean, kazetari bat, politikari edo funtzionario bat, edo lego interesatu bat. Benetan, 2008ko ikerketa batek ezagutzera eraman zuen osasun mentalaren profesionalek aukera bikoitza dute artikulu garrantzitsu bat dohainik eskegita badago.

Autore eta ikertzaileak aldatu

Autoreek beren artikuluak sarrera irekikoak egitearen arrazoi nagusia, bere ikerketako inpaktua maximizatzea da. 2001ean egindako ikerketa batek erdietsi zuen lehenengo aldiz bere ikerketan abantaila inpaktua,  eta hainbat azterketen baieztatu zuten metodologia gradu ezberdinekin, artikulu bat gehiago erabili eta aipatu dela harpidetza barreren atzean dagoen batek baino. Adibidez, 2006ko ikerketa batek PLoS Biology-n bilatu zuen Open Access gisa argitaratutako artikuluak PNAS-ean aukera hiru aldiz handiagoa zuten aipatuak izateko Open Access-a ez zutenarekin alderatuz.

Ikerketa bekadunek edo unibertsitateek akademikoei ikertzeko ordaintzen die; egin duten lanaren txostena da artikulua, helburu komertzialak dituen artikulu bat beharrean. Artikulua geroz eta gehiago erabili, aipatu, aplikatu eta garatzen den heinean, hobea izango da ikerketarako naiz ikertzailearen ikasketetarako. Open Access-ek murriztu ditzake argitalpen atzerapenak, ikerketa arlo batzuei aurre-inpresiora sarrera zabala hartzera eraman zien oztopoa, adibidez, energia altuko fisika.

Ikerketa finantzatzaileak eta unibertsitateak aldatu

Ikerketako finantzaketa agentziek eta unibertsitateek finantzatzen eta laguntzen duten ikerketetan posible den inpaktu handiena duela bermatu nahi dute. Honako hau lortzeko, ikerketa fundatzaileek bermatzen duten ikerketa sarbide irekira itxaroten ari dira. Horietako askok (Erresuma Batuko zazpi Ikerketa Kontseiluak barne) dagoeneko sarbide berdeak auto-artxibatzeko aginduak hartu dituzte, eta beste batzuk bidean daude (ROARMAP begiratu)

2008an, NIH sarbide publikoko politika, sarbide irekiko agintaldi dat lege bihurtu zuen, eta Osasun Institutu Nazionalak finantzatutako ikerketa-lanak publikoarentzat dohainik eskuragai egotea eskatzen zuen, PubMed-en bitartez 12 hilabeteko epean argitaratu ostean.

Unibertsitateak aldatu

Unibertsitate-kopuru handik, errepositorio instituzionalak ematen ari da non ikertzaileek haiek argitaratutako artikuluak utz ditzaketen.

Sarbide irekiaren defendatzaile batzuk uste dute errepositorio instituzionalek oso paper garrantzitsu jokatu dutela finantzatzaileen sarbide irekien aginduetan

Enabling Open Scholarship (EPS)  OA politiken sorrera eskaintzen die unibertsitateei.

2005eko maiatzean, 16 unibertsitate holandes garrantzitsuak, batera, DAREnet sustatu zuten, baita errepositorio akademiko digitalak eta interneteko sarbidea zutenentzat 47.000 ikerketa-dokumentu baino gehiago eskuragarri jarri zituzten. 2007-ko urtarrilaren batetik, DARE programa amaitzean, KNAW Research Information DARE-ren erantzukizun guztia bere gain hartu zuen. 2008-ko ekainaren 2an, DARE, NARCIS atari akademikora gehitu zen. 2009ko amaieran, NARCIS-ek 185.000 sarbide irekiko publikazioei sartzea eman zien unibertsitate holandes guztiei, KNAW, NWO eta hainbat institutu zientifikoei. 2011an, Ipar Amerikako unibertsitate taldeek Open Access Politiken Erakundeen Koalizioa eratu zuten (COAPI). 21 erakunde hasi ziren, non fakultateek sarbide-politika bat ezarri zuten edo gauzatzeko prozesuan zeuden. Orain, COAPIk 50 kide ditu.

Erakunde hauetako administratzaileak, irakasle, bibliotekariak eta langileek Coalition sentsibilizazio eta defentsarako sarbide irekiko nazioarteko lana babesten dute.

Kideek honako COAPI printzipio hauek onartzen dituzte:

  1. Ikerketa akademikoko lineako hedapenen berehalako eta mugagabearen ondorioz, jakintza berriaren hazkunde azkarragoa lortzen da, ikerketaren inpaktu handiagoa eta ikerketaren inbertsio publikoen hobekuntza.
  2. Sarbide irekiko erakunde politikak garatu eta ezartzea.
  3. Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea sarbide irekiko politiken garapenean  eta aplikazioan, sarbide irekia lantzeko interesa duten erakundeekin.
  4. Komunikazio akademiko irekiagoa sustatzea, tokiko, nazio eta nazioarte mailan aldaketa kultural eta legegilearen bidez

2012an, Harvard Open Access Proiektuak unibertsitateko sarbide politikorako gidalerro praktiken gida onena argitaratu zuen, unibertsitateek fakultateko ikerkuntza banatzeko baimena lortzeko eskatu zieten atxikipen-politiketan oinarrituta.

2013an, bederatzi unibertsitate australiar, Australian Open Access Support Group (AOASG) sortu zuen, elkarlanean aritzeko, sentsibilizatzeko eta Australian egoitza irekiko espazioan duen gaitasuna garatzeko eta garatzeko.

2015ean, taldea zabaldu egin zen Zeelanda Berriko zortzi unibertsitateak sartzeko, eta Australasia Open Access Support Group izenez deitzera pasatu zen. Izen hori, ondoren, Australasia Open Access Estrategia taldera aldatu zen, estrategia nabarmenduz. AOASGren kontzientziazio jardueren artean, aurkezpenak, tailerrak, blogak eta sarbide irekiko gaiei buruzko web mintegi batzuk daude.

Liburutegiak eta bibliotekariak aldatu

Informazioaren profesional gisa, liburuzainek sarbide irekia bermatzaile aktibo eta irekiak dira. Liburuzainek uste dute sarbide irekia konpromisoa hartzen duela prezioen oztopoak ezabatzeko eta liburutegien akats-erregistroa eskuratzeko ahaleginak ahultzen dituzten oztopoak baimentzeko. Liburutegi askotariko elkarteek sarbide irekiko adierazpen nagusiak sinatu dituzte edo beraiek sortu dituzte. Adibidez, Kanadako Liburutegien Elkarteak 2005eko ekainean sarbide irekien erabaki bat onartu zuen.

Liburuzainak irakasleei, administratzaileei eta abarri buruzko sarbideei buruzko hezkuntza eta dibulgazio ekimenak ere zuzentzen dituzte. Adibidez, American Library Association-ko Unibertsitateko Liburutegien eta Ikerketen Elkarteak Komunikazio Akademikoaren Tresna Kit bat garatu du. Ikerketako Liburutegien Elkarteak akademikoari buruzko informazio gehiago lortzeko beharra dokumentatu du eta Argitalpen Akademiko eta Baliabide Akademikoen Koalizioaren (SPARC) sortzaileetako bat izan da.

Unibertsitate gehienetan, liburutegiak errepositorio instituzionala kudeatzen du, unibertsitateko fakultatearen lan akademikoan doako sarbidea eskaintzen duena. Kanadako Ikerketa Liburutegien Elkarteak Kanadako unibertsitateko liburutegi guztietako errepositorio instituzionalak garatzeko programa bat du.

Gero eta liburutegi  gehiago eskaintzen dituzte ostalaritza zerbitzuak sarbide irekiko aldizkarietan.

Ikerketa Liburutegien Elkartearen 2008ko inkesta batek aurkitu du, inkestatutako liburutegien% 65 aldizkarietako argitalpenetan parte hartzen duela edo etorkizun hurbilean parte hartzeko asmoa duela.

2013an, sarbide irekia Aaron Swartz-ek argitaratu zuen James Madison saria Amerikako Liburutegien Elkartearen bidez, "gobernu publikoan parte hartzearen alde agertu zen eta partaidetzatako artikulu akademikoen sarbide mugagabea" izateagatik. 2013ko martxoan, editore komertzial osoa eta Liburutegi Liburutegiaren Aldizkari Nagusiko editorea dimisioa aurkeztu zuten, aldizkariaren editorearekin eztabaidatuz.

Kontseilu Nagusiak "kontzientziaren krisiaren inguruan argitaratzea sarbide irekia ez zen egunkarian" idatzi zuen Aaron Swartz hil ondoren.

Frantzian sarbide irekiko mugimendua aitzindaria eta mundu osoko sarbidea irekitzeko auto-artxibatzeko ikuspegia defendatzeko lehen liburuzaleetako bat da Hélène Bosc. Bere lana "bere 15 urte atzera begirakoa" da.

Publikoa aldatu

Argudiatu da sarbide irekiko ikerketa akademikoarentzako publikoa garrantzitsua dela hainbat arrazoiengatik. Literatur akademikorako sarbide publikorako argudioen artean, ikerketa gehienak zergadunei ordaintzen dizkiete gobernu-laguntzei esker; horregatik, finantzatu duten emaitzak eskuratzeko eskubidea dute. Hori dela eta, Estatu Batuetako Zergak Sarbidearen Aliantzarako, Aliantza bezalako sentsibilizazio taldeen sorrera arrazoi nagusietako bat da. Literatur akademikoko irakurketa nahi duten pertsonen adibideek baldintza medikoak dituzten pertsonek (edo pertsona horien senideek) eta amateurren larriak edo "amateur" akademikoak izan ditzakete, literatura zientifiko espezializatuan (adibidez, astronomo amateurrak) interesa izan dezaten. Horrez gain, arlo askotan profesionalek etengabeko prestakuntzan interesa izan dezakete beren arloan ikerketa-literaturan, eta enpresa askok eta erakunde akademikoek ez dituzte artikulu edo harpidedunen eskura jartzen, bidesaria sarbide-eredua.

Nahiz eta artikulu akademikoak irakurtzen ez dituztenek ere sarbide irekia izan dezakete. Adibidez, pazienteak onuratzat ateratzen ziren medikuaren eta beste osasun-profesionalen azken ikerketarako sarbidea izan dezaten lortzen bazuten. Sarrera libreko defendatzaileen arabera argudiatu bezala, sarrera libre ikerketa aurrerapenak, produktibitatea eta jakintza itzulpena bizkortzen du. Munduko ikertzaile bakoitzak artikulu bat irakurri ahal izango da, ez bakarrik liburutegian aldizkari bereziki bertan agertzen harpidetzeko ordaindu ahal dutenentzat. Aurkikuntza azkarrak guztiontzat mesede egiten dute. Batxilergoko eta unibertsitateko ikasleek informazioaren alfabetatze trebetasunak eskuratu ahal izango dituzte haien ezagutzarako. Kontuan izan liburutegiaren mailegua egun bat edo aste bat  hartu dezakeela liburutegiaren maileguaren arabera eta eskaneatu baduzu eta posta elektronikoa, edo email artikulu bat bidaliko da. Online sarrera librea, ordea, azkarragoa da, askotan, batzuetan berehalakoa, beraz mailegu arteko erritmo-azkarra ikerketarako egokiagoa da.

Errenta baxuko herrialdeak aldatu

Nazio Batuen garapenean, artxibatzea eta sarbide librea garrantzi berezia hartzen dute. Zientzialariek, garapen bidean dauden herrialdeetako osasun-profesionalek eta instituzioek ez dute behar adinako literatura-literaturarako beharrezko kapitalik, nahiz eta kostu gutxi edo ez. HINARI, Osasun InterNetwork Osasunaren Ikerketarako Ekimenera sartzeko, Osasunaren Mundu Erakundearen babesa du. HINARI, ordea, murrizketak ere baditu. Adibidez, ikertzaile indibidualek ezin dute erabiltzaile gisa erregistratu, beren erakundeak sarbidea izan ezean eta sarbidean sartzeko asmoa duten herrialde askotan (nahiz eta ez "kostu txikiko" sarbidea) (adibidez, Hegoafrikan).

Sarbide sarbide askok nazioarteko lankidetza dute. Adibidez, SciELO du (zientifikoa Elektronikoa Liburutegia Online), sarrera libreko aldizkari argitaratzeko, Latinoamerikako hainbat herrialde inplikatuz ikuspegi integral bat da. Bioline International, irabazi-asmorik gabeko garapen bidean dauden herrialdeei erakundeko argitaletxeek laguntzeko eskainitako erakunde bat da, Erresuma Batuan, Kanadan eta Brasilen kolaboratzen du; Bioline International softwarea mundu osoan erabiltzen da. Ikerketa Papers Ekonomian (RePEc), 100 boluntario baino gehiago ditu 45 herrialdetan. The Public Knowledge Project Kanadako garatutako software irekiko Open Journal Systems (OJS), gaur egun mundu mailako taldeen garapena aktiboena da.

Inplementazio praktikak aldatu

Sarbide irekia eskaintzen duten hainbat modu daude, oro har sarbide irekiko urre edo berdea sailkatzen duten bi metodo arruntekin.

Sarbide irekiko aldizkariak edo urrezko bidea aldatu

Sarbide irekiko aldizkarietan argitaratzeari urrezko bidea deritzo.

Bide honen barruan irakurle zein idazleentzako inongo tasa edo kosturik ez duten aldizkariak daude; aldaera honi platinozko edo diamantezko sarbide irekia deitzen zaio. Beste kasu batzuetan, egileek artikuluen prozesatze tasak ordaindu behar dituzte, aldizkaria irakurleentzako irekia delarik. Tasa horiek APCak bezala ezagutzen dira (Article Processing Charge). Aldizkari hibrido bezala ezagutzen direnetan berriz, aldizkariak harpidetza bitartez lortzen dira, baldin eta egileek artikuluak irekian jartzeko tasak ordaintzen ez badituzte. Sarbide irekiko aldizkarien ezaugarriak eta kobratzen dituzten APCak ezagutzeko DOAJ[5] direktorioa kontsulta daiteke.

Brontzezko sarbide irekia aldiz, aldizkariak bere webgunean artikuluak irekian jartzeari deritzo; irakurtzeko doan izan arren ez dituzte lizentzia irekiak erabiltzen eta berrerabilera aukerarik ez dute ematen.

Auto-artxibatzea edo bide berdea aldatu

Egileek eurek argitaratutako lanak gordailu instituzional edo tematiko batean artxibatzeari deritzo.

Gordailuan gorde daitekeen bertsioa editoreak baimendutakoa da (preprinta, postprinta, argitaratutako bertsioa). Baliteke kasu batzuetan bahitura epe bat ezartzea artikuluak irekian jarri ahal izan aurretik; ohikoak dira 6 hilabeteko bahiturak STEM diziplinetan, 12-24 hilabetekoak giza- eta gizarte-zientzietan. Aldizkariek auto-artxibatzearen inguruan dituzten politikak ezagutzeko bi dira iturri nagusiak: Dulcinea[6] eta Sherpa/Romeo[7]. Bide berdea ohikoa da fisikaren alorrean, ArXiv[8] gordailua erabiltzen da 1990. hamarkadatik preprintak bertara igotzeko.

Mundu mailan dauden gordailuak ezagutzeko baliabide osatuena ROAR[9] (Registry of Open Access Repositories) da. 2019ko maiatzean 4700 gordailu baino gehiago jasotzen zituen.

Hedatzeko modua aldatu

Sarbide libreko artikuluak automatikoki artxibatzen direnak bezala, sarbide libreko urrezko artikulu gehienak World Wide Web-aren bitartez hedatzen dira. Hau gertatzen da hedatzeko kostu baxuengatik; Gainera, irismena, abiadura eta akademiako komunikazioaren garrantzia handituz joan da.

Sarean dauden edukietara ailegatzeko Internet sarea behar da, eta egoera honek batzuetan muga fisikoak eta ekonomikoak aurkezten ditu. Sarbide librearen defendatzaileek adierazten dute Internet sarbidearen mugak baxu samar dira egoera askotan, eta dira-laguntzak eman beharko zirela Internet-en sarbide unibertsala bultzatzeko. Aldi berean, ordainpeko sarbideak muga handiagoak aurkezten ditu.

Sarbide libreko argitalpenen direktorioak bika zerrendatzen ditu sarbide libreko argitalpenak nabigatzeko eta bilaketarako. Sarbide libreko artikuluak ere aurkitu ahal dira sarean egindako bilaketa baten bidez, bai bilatzaile orokor bat erabiliz, bai irakaskuntza edo zientzia literaturan espezializatutako bilatzaile bat erabiliz, adibidez OAlster edo Google Scholar.

Politikak eta mandatuak aldatu

Unibertsitateek eta ikerketa instituzioek eta babeslek mandatu batzuk hartu dituzte. Mandatu hauek behar dute ikertzaileek haien ikerkuntza artikuluei sarbide librea ematea, bika artxibatuta daudenak sarbide libreko gordailuetan. Research Councils UK-ek £60 miloiko kantitatea inbertitu zuen sarbide libreko mandatu horretan 2013-2016 urte bitartean. Editore eta editoreen elkarte batzuk mandatu horien kontra agertu dira.

Autoartxiboa baimentzearen ideia 1998. urtean burutu zen. 2003tik ikerkuntzaren finantzatzaileek sarbide libreko mandatuetan arreta jarri dute: gobernuek, ikerkuntza finantzatzaileen organismoak eta unibertsitateak.

Sarbide libreko gordetegien mandatu eta politiken erregistroa (ROARMAP) nazioarteko datu-base bat da. Datu-base honek bilaketa gaitasuna du, eta bilaketa gaitasun horrek sarbide libreko mandatuen hazkundea erregistratzen du. 2017ko abenduan, 600 unibertsitate baino gehiagok mandatuak eta 100 ikerkuntza finantzariak baino gehiago erregistratu dituzte mundu osoan zehar. Unibertsitate horien artean Harvard, MIT, Stanford, University College London eta University of Edinburgh daude.

Finantziazio arazoak aldatu

Sarbide libreko aldizkarietan erabiltzen diren “artikulu prozesatze karguak” askotan autoreen (edo finantzatzailearen) esku geratzen dira, azken finean irakurleek ez dutelako ordaintzen. Honek arazo berri batzuk suposatzen du. Editore batek irabaziak lortzen baditu dokumentuak onartzen dituenean, irabazi horiek lortzeko ailegatzen den guztia onartuko du aukeratu eta kalitatearen arabera balio ez duena atzera bota beharrean. Egoera hori arazo bat da. Hala ere, hau konpodu daiteke: editoreak kobratuko balu artikuluak berrikusteagatik eta ez onartzeagatik, arazo hau konponduko liteke. Beste arazo bat dira instituzioetako aurrekontuak. Hauek agian aldaketa batzuk behar dituzte beharrezkoak diren artikuluak sarbide libreko aldizkarietara ailegatzeko; Adibide on bat da BioMed Central aldizkarian publikatutakoak. Eztabaidatu da honek murriztu ahal duela ikerkuntzen emaitzak argitaratzeko gaitasuna, azken finean dirua ez dagoelako argitalpen horiek aurrera eramateko. Ondorioz, ikerkuntza asko ez dira erregistro publikoaren parte bihurtzen.

Diru-sarrera txikiko herrialdeentzat deskonturik ez badaude (edo kanpoko diru-sarrerak ematen ez badira), artikulu-prozesatzeko gastuek kanpoan utzi ahal dituzte garatze bidean dauden herrialdeko autoreei edo diru-sarrera txikiago dituzten ikerkuntza-eremuei. Hala ere, eredu tradizionalaren menpe, aldizkari pribatuen gastuek ere askotan kanpoan uzten ditu ikerkuntza komunitateak. Sarbide libreko editore askok deskontuak eskaintzen dituzte garapen bidean dauden herrialdeei edo finantzazio zailtasuna bizi dutenei.

Larritzeko den beste gai bat finantzazio-agentzien aldetik dauden diru-bilketak dira: Osasuneko Institutu Nazionalak, adibidez, babes zuzena ematen die sarbide libreko argitalpenei.

Ikerkuntza instituzioek ordaindu ahalko zuten sarbide libreko kostua, hau birmoldatuz eta sarbide libreko eguneroko kostuetako errekuperazio eredu batean bilakatuz. Hau garatu ahalko zen harpidetzagatik lortutako urteko aurrezkiekin. Diru horrekin urteko sarbide libreko argitalpenen kostua ordaindu ahalko zen. Max Planck elkarteak 2017an egindako ikerketa baten arabera, argitaletxe akademikoen urteko bilakaera 7.6 milioi euro ingurukoak da. Esaten da diru hori datorrela zientzia arloko liburutegietatik, finantzatuak daudenak diru publikoarekin: harpidetzak, lizentziak… Ikerketa hau aurkeztu zuen Max Planck Liburutegi Digitalak, eta honetan argitu zuen harpidetza aurrekontuak nahikoak izango zirela sarbide libreko argitalpen karguak ordaintzeko.

Sarbide Libreko ikerketak online aurkitu aldatu

Sarbide libreko aldizkari edo artikuluak indexatzen dituzten agregatzaile desberdinak existitzen dira. ROAD-ek sarbide libreko aldizkarien informazioa sintetizatzen du. OALibrary-k, ikerkuntza zientifikoko lanen datu base handi baterako  sarbide librea eta doanik eskaintzen du (gai guztiak hartzen dituenak) Erabiltzaileek, gaiaren edo estatuaren arabera, sarbide libreko aldizkariak aurkitzeko nabigatu dezakete. SHERPA/RoMEOk internazional argitalpenak zerrendatzen ditu. Open Access aldizkarietarako direktorioak (DOAJ) sarbide libreko 8000 aldizkari baino gehiago biltzen ditu, sarbiderako politika desberdinekin non ikerlariek bilatu eta miatu dezaketen. OAI, Open Archives Initiative-k, 2937 biltegi konforme zerrendatzen ditu. Sarbide libreko biltegi bakoitza banan banan bilatzea ez da erabilgarria. Biltegi hauen errekurtsoak, OAI protokoloa erabiliz bat daitezke, horrela milioika errekurtsoetarako sarbidea eskaintzen duelarik linea beretik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu