Ireki menu nagusia

Ontzanburu Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Iparraldean duen aurretontorra, mendizaleentzat garrantzi handirik ez duena, Muñotxikita deitzen da

Ontzanburu
Datu orokorrak
Garaiera 1.281 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 47″ N, 2° 02′ 49″ W / 42.99642222°N,2.04692222°W / 42.99642222; -2.04692222Koordenatuak: 42° 59′ 47″ N, 2° 02′ 49″ W / 42.99642222°N,2.04692222°W / 42.99642222; -2.04692222
Herrialdea Euskal Herria
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Amezketa/Guardetxe
Mendikat Mendikat

Pardarri mendiaren ekialdean dago eta Igaratzako Arratea izeneko mendateak banatzen du Arbelo-Labeongo gailurretik, hemendik igotzeko bidea egonez, kontrako aldetik errazagoa den arren, Olamuñoko zelaietatik.

IrispideakAldatu

Guardetxetik, Errenagako babeslekuetaranzko ohiko bidea jarraitu behar da, eta iparralderantz jarraitu Igaratzako lautadetara heldu arte, mendilerroaren erdi-erdian. Ezkerretara, larreetan, kareharrizko estratu nabarmenak dituen muino bat dago, Ontzanburu mendiaren tontorra dena. Bertara, galbiderik gabe igo daiteke. Amezketatik, ibilbidea luzeagoa da, Aritzagako labardia Igaratzako Arrateraino zeharkatuz, eta, hemendik, tontorrera igoz.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa