Onintze Salazar
Onintze Salazar Pérez (Begoña, Bilbo, 1971ko apirilaren 4a) euskal fisikari, meteorologo eta komunikatzailea da.[1] Euskalmeteko langilea da, eta eguraldiaren berri eman ohi du Euskal Irrati Telebistako hedabideetan.[2][3]
Onintze Salazar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Onintze Salaraz Perez |
Jaiotza | Bilbo, 1971ko apirilaren 4a (53 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta meteorologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskalmet Tecnalia Euskal Irrati Telebista |
Ibilbidea
aldatuFisikan lizentziatua da, Atmosferako Fisikan espezializatua. Ikasketak EHUren Leioako kanpusean hasi bazituen ere, azken urteak Bartzelonako Unibertsitatean gauzatu zituen.[4] Lizentziatu berritan Ingurumenaren Prebentzio eta Ingeniaritza Masterra egin zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.[5]
Hainbat telebista katetan "eguraldi emakume" gisa lan egin zuen, Madrilen zein Bartzelonan.[6] Tecnalia ikerketa zentroko energia eta ingurumen saileko (Miñaon kokatua) ikerlaria da.[7][8] 2002an Euskalmeten lanean hasi zen. Postu horretan iragarpen lanak egiten, dibulgazioa eta formazio lanak egiten eta meteorologiaren eta klimatologiaren euskal terminologiaren sortze eta berritze lanetan parte hartu du. ETBko Eguraldia saioa zuzentzen du, eta tarteka aurkeztea ere tokatzen zaio.[9] Euskal Herrian, telebistan, eguraldia aurkeztu duen lehen meteorologoa da.[6]
2020an Zur eta lur magazina aurkezten hasi zen ETB 1en, eguraldia eta ingurumenari buruzkoa.[10]
2024ko uztailetik aurrera komunikazio aholkularia da Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailean.[11]
Bizitza pertsonala
aldatuBilbon jaio bazen ere, txikitatik uda garaian Gaubeara joaten zen eta gaur egun bertan bizi da. Seme-alaba bat du.[5]
Kanpo estekak
aldatu- Onintze Salazar Twitterren
- Zientzialari (1): Onintze Salazar Zientzia Kaiera (2014-02-21)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Colina, Sustrai. (2009-03-22). [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2177/onintze-salazar «â€œEguraldi dependentzia daukaguâ€�»] Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ Sarriegi, Xabier Meabe. ««Eguraldi iragarpenekin ezin da jende guztia pozik utzi»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b Berro Urrizelki, Irune; Azkona, Iñigo. (2001). «Onintze Salazar; "Meterologook hurrengo egunetako eguraldia askotan igartzen dugu!» Berton (Begoña) 30.
- ↑ «Onintze Salazar, EiTBko Eguraldia saioako aurkezlea eta meteorologoa | | EiTB Lantaldea» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b U. Lopez de Arkaute, Estitxu. (2017). (pdf) "Atmosfera kaotikoa da; ezin da epe luzeko iragarpena egin". Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L, 8 or..
- ↑ a b «"Atmosfera kaotikoa da; ezin da epe luzeko iragarpena egin" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ (Ingelesez) Gaztelumendi, Santiago; Orbe, Iñaki; Salazar, Onintze; Lopez, Ana; Aranda, José Antonio; Anitua, Pedro. (2016-06-10). «Delivery and communication of severe weather events in Basque Country: the Euskalmet case» Advances in Science and Research (Copernicus GmbH) 13: 87–90. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Jakin-mina Bizkaia: superado el ecuador del primer ciclo en la Universidad de Deusto | Jakiunde» www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Onintze Salazar, EiTBko Eguraldia saioko aurkezle eta meteorologoa» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «ETBk klimaren eta ingurumenaren inguruko saio bat estreinatuko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (2024). AGINDUA, 2024ko uztailaren 22koa, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuarena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko behin-behineko langilea izendatzeko dena. EHAA.