Ongizate Publikoaren Zaleen Tuterako Errege Elkartea

Ongizate Publikoaren Zaleen Tuterako Errege Elkartea baita ere Tuteratarra (gaztelaniaz: Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público) bezala ezaguna, Herriaren Adiskideen Elkarte bat izan zen. Tuteran (Nafarroa Garaian) 1773an sortu zen, batez ere San Adrian Markesaren laguntzarekin, Francisco Magallón eta haren semea zen Jose Maria Magallón. Lehen proiektu hau 1800 arte iraundu zuen. Ondoren, beste bi alditan martxan jarri zen: 1807an eta 1816an.

Ongizate Publikoaren Zaleen Tuterako Errege Elkartea
Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público

San Adriango markesaren jauregia (Tutera): bertan elkartearen bilera ugari egin zen.
Sorrera1773
Herria Tutera (Gipuzkoa)
Herrialdea Euskal Herria
ZuzendariaFelipe de Castejón y Tobar

Sorrera aldatu

Bilerak 1773an hasi ziren. Haietan dinamizatzaile nagusia Francisco Magallón zen baina proiektua martxan jarri aurretik hil egin zen. Haren lana bere semeak, Jose Maria Magallónek eta bere izen bereko ilobak jarraituz zuten. Haiekin batera kolaboratzaile batzuk zeuden: Felipe González de Castejón y Tobar, Jorge Montesa, Manuel Cruzat, Joaquín Conchillos, Nicolás Mediano, Tadeo Arguedas, Vicente Borja, Manuel Vicente de Morgutio y Gaytán de Ayala eta Cristóbal María Cortés.[1]

Historia aldatu

Elkarteak, haren sorrera ondoren, hiru garaiak ezagutu zituen:

  • 1778-1781: hazkundeko urteak. Urte onenak izan ziren.
  • 1782-1788: mantenimenduko urteak
  • 1789tik aurrera: dekadentzia urteak. 1792an, polemika gogor baten ondorioz, Jose Maria Magallón taldetik baztertua izan zen eta Iruñeara joan zen.
  • 1816tik aurrera elkarteak beste berzpiztea ezagutu zuen, orduan erakunde liberal moduan, José Yanguas y Miranda eta Jose Maria Magallón y Armendáriz, San Adriango zazpigarren markesa; markes honek frantsestu ospea izan zuen.

Antolaketa aldatu

1775an zehar, elkartearen partaideek estatutuak egin zituzten. Orokorrean, haienak sinplifikatuta, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eredua jarraitu zuten; San Adrian markesek Frantzisko Xabier Muniberekin adiskidetasun handia zuten.

Lau batzorde sortu zituzten:

  • Nekazaritza
  • Zientziak eta Arte praktikoak
  • Industria eta Merkataritza
  • Historia, Politika eta Letra Onak.

Lorpenak aldatu

Haren historia laburrean elkarteak lorpen handiak izan zituen:[1]

  • Txosten desberdinak idatzi ziren: Nafarroako artileri buruzkoa, oihaleei buruzkoa...
  • Alfarora joateko bidea, 1830an.
  • Miserikordiaren Errege Etxea Tuteran, 1781ko abenduaren 8an inauguratua.
  • Ebro ibaiaren aldaketa Tuterako landak ureztatzeko.
  • Bazkideen etxeetan zeuden liburuen katalogoa.

Bibliografia aldatu

  • Memorias de la Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público. (1787.). Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público (Nafarroa). Madril: Errege Inprenta, 1787. 301 or.[2]
  • Astigarraga, Jesus. (1990). «Las Sociedades Económicas en Navarra en la segunda mitad del siglo XVIII». Instituto Gerónimo de Uztarriz 6/7. Lizarra: Instituto Gerónimo de Uztarriz. DL:Na-1085/1990.
  • Guijarro Salvador, Pablo: El espíritu ilustrado en Navarra. Los marqueses de San Adrián y la Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público. Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2017, 424 or.[3]

Erreferentziak aldatu