One of These Days 1971ean Pink Floyd britainiar musika taldeak Meddle diskoaren barnean kaleratutako pieza da. Disko horren lehen gaia da, eta 5:57 minutuko iraupena du.

One of These Days
Pink Floyden singlea
Egilea(k)Pink Floyd
Argitaratze-data1971
IzenburuaOne of These Days
Ezaugarriak
Genero artistikoaRock progresiboa
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaHarvest (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daMeddle
HitzakRoger Waters
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Gilmour
Roger Waters
Richard Wright
Nick Mason

Last fm: Pink+Floyd/_/One+of+These+Days Discogs: 265020 Allmusic: mt0042077834 Edit the value on Wikidata
Pink Floyden kronologia
The Nile Song One of These Days Free Four (en) Itzuli

Echoes gaiarekin batera One of These Days disko honen piezarik arrakastatsuena bilakatu zen, eta irrati saioetan ez ezik, dokumental askotan eta kirol emankizunetan ere presentzia handia izan zuen hurrengo urteetan.

Gaia guztiz instrumentala da; esaldi bakarra botatzen du Nick Masonek ahots desitxuratu batekin: "One of these days I'm going to cut you into little pieces" ("egun hauetako batean zati txikietan moztuko zaitut").

Taldeko lanaren emaitza da One of These Days, Pink Floydeko lau kideek parte hartu baitzuten bere sorreran. Roger Waters-ek behin esan zuenez, musika estudioan inprobisatuz ordu laurden batean konposatu zuten [1].

Haize soinuarekin eta bi baxu gitarrekin hasten da lana. Organoa sartzen da gero eta gaiaren erritmoa bizkortzen hasten da. Gero, sintetizadore batek soinu etena sortzen du, atmosfera onirikoa oroituz. Esaldi laburraren ostean, perkusioa indarrez sartzen da eta musika tresna guztiak (gitarrak, organoa eta perkusioa) batera aritzen dira gaiari intentsitatea eta erritmo bizia emanez, soinu-erakustaldi batekin amaituz.

Gai zaharra izan arren, zuzeneko kontzertuetan sarri jotzen zuen Pink Floydek. 1987ko A Momentary Lapse of Reason-en mundu biran, eta 1994ko The Division Bell-enean, esaterako (Donostiako Anoeta estadiora iritsi zena).

Erreferentziak aldatu

  1. Jean Marie Leduc: Pink Floyd, Ed. Jucar (1975), 80 orr.


Kanpo estekak aldatu